Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 1998ko urtarrilaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
239

ERABAKIA, 1997ko abenduaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, 86/97 lehiaketa publikoa iragartzeko dena. Lehiaketa horren bidez kontratu bat adjudikatuko da, zerbitzaria erosteko Bizkaiko IISIGerako (Leioa).

1.– Kontratua eskaintzen duena:

a) Erakundea: Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea. Ekonomia Gaietako Errektoreordetza. Unibertsitateko Campusa E- 48940 Leioa (Bizkaia).

Telefonoa. (94)- 464 77 00- Faxa. (94) 480 11 90.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio-Atala.

2.– Kontratuaren gaia:

a) Deskribapena: hasieran adierazitakoa.

b) Zenbat halako: ikusi Preskripzio Teknikoak.

c) Loteak eta kopurua: ez da halakorik.

d) Emateko lekua: ikusi Preskripzio Teknikoak.

e) Emateko epea: ikusi Preskripzio Teknikoak.

3.– Tramitazioa, prozedura eta era:

a) Tramitazioa: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 15.000.000 PTA, BEZ barne.

5.– Behin-behineko bermea: 300.000 PTA.

6.– Dokumentuak eta argibideak:

a) Helbidea: ikusi 1-a eta 1-b.

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: iragarki hau argitaratu eta handik hilabetera bitartean, eguerdiko 13:00era arte.

7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi Oinarrien Orria.

8.– Eskaintzak aurkezteko:

a) Azken eguna: iragarki hau argitaratu eta handik hilabetera bitartean, eguerdiko 13:00era arte. Azken eguna larunbata edo jaieguna balitz, hurrengo astegunera arte atzeratuko litzateke.

b) Dokumentazioa: ikusi Oinarrien Orria.

c) Aurkezteko lekua: Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa), Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak (Tolosa hiribidea, 54 eta Tolosa hiribidea, 107 - Donostia–San Sebastián) eta Arabako Campuseko Errektoreordetza (Izardui komandantea, 2 - Vitoria–Gasteiz.

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: hiru hilabete, eskaintzak zabaltzen diren unetik hasita.

e) Aldakiak: gehienez ere aldaki bat onartuko da.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1-a.

b) Eguna: 1997ko otsailaren 24an.

c) Ordua: 10:30etan.

10.– Iragarkiaren gastuak: kontratua eskuratzen dutenen kontu.

Leioan, 1997ko abenduaren 22an.

UPV / EHUren 1997ko maiatzaren 13ko Erabakiaz

egindako eskuordetzeaz sinatua.

Ekonomia Gaietako Errektoreordea,

JON BARRUTIA GUENAGA.


Azterketa dokumentala