Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 1998ko urtarrilaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bizkaiko Foru Aldundia
238

IRAGARPENA, Bizkaiko Foru Aldundiaren errepideetan sortutako ustekabeetarako guardiako zaintalde zerbitzuan 1998. urtean egin beharreko aholkularitza eta urgazlaritza esleitzeko lehiaketa publikoarena.

Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legeko 79. artikuluan aurrikusitakoa betez, aipameneko lehiaketa argitaratzen da.

1.– Erakunde adjudikatzailea:

a) Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Zerbitzu Orokorrak (Herrilan Saila).

c) Espediente zenbakia: 74/97.

2.– Kontratuaren xedea:

a) Xedearen azalpena: Bizkaiko Foru Aldundiaren errepideetan sortutako ustekabeetarako guardiako zaintalde zerbitzua, 1998.urtea Aholkularitza eta Urgazlaritza.

b) Banaketa erloka eta kopuruka: –

c) Betearazpen tokia: Bizkaia.

d) Betearazpen epea edo emateko azken data (hilabeteak): 12 hilabete.

3.– Tramitazioa, prozedura eta adjudikazio-era:

a) Tramitazioa: Arrunta.

b) Prozedura: Irekia.

c) Era: Lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

Zenbateko osoa: 90.000.000 PTA.

5.– Bermeak:

Behin-behinekoa: 1.800.000 PTA.

6.– Dokumentazio eta informazio bideak:

a) Erakundea: Herrilan Saila (Zerbitzu Orokorrak).

b) Egoitza: Ibáñez de Bilbao 20, beheko solairua.

c) Herria eta posta kodea: 48009 - Bilbo.

d) Telefonoa: 94 - 4207011.

e) Telefaxa: 94 - 4207111.

f) Agiriak eta informazioa eskuratzeko epea: eskaintzak hartzeko azken datari dagokiona.

7.– Kontratariaren betekizun zehatzak:

a) Sailkapena:

3 Taldea 5 Azpitaldea c Kategoria.

b) Beste betebeharrak: –

8.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena:

a) Aurkezteko epea: 1998ko otsailaren 9an eguerdiko hamabiak (12:00) artekoa izanik.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio Klausula Berezien eta Preskripzio Teknikoen Pleguetan eskatutakoak.

c) Aurkezteko tokia:

1.– Erakundea: Herrilan Saila (Zerbitzu Orokorrak).

2.– Egoitza: Ibáñez de Bilbao 20, beheko solairua.

3.– Herria eta posta kodea: 48009 - Bilbo.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: Herri Administrazioetako Kontratuei buruzko Legeko 84 eta 90. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

e) Aldagaien onarpena: Begiratu Administrazio Klausula Berezien eta preskripzio Teknikoen Pleguak.

9.– Eskaintzen irekiera:

a) Erakundea: Herrilan Saila (horretarako izendatutako hitzaldi aretoa).

b) Egoitza:Ibáñez de Bilbao 20, lehenengo solairua.

c) Herria: Bilbo.

d) Data: 1998ko otsailaren 17an.

e) Ordua: Goizeko hamaika t’erdiak (11:30).

10.– Bestelako informazioak: Adjudikazioa egiteko erabiliko diren irizpideak Administrazio Klausula Berezien eta Preskripzio Teknikoen Pleguetan ageri dira.

11.– Iragarpen gastuak: Begiratu Administrazio Klausula Berezien Pleguak.

12.– Iragarkia «Europako Elkarteen Egunkari Ofizialera» igorre zeneko eguna: 1998.eko abenduaren 18an.

Bilbao, 1997ko abenduaren 17a.

Herrilanetarako foru diputatua,

JOSÉ FÉLIX BASOZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala