Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 1998ko urtarrilaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
230

ERABAKIA, 1997ko azaroaren 10ekoa, Hezkuntza Administrazioko sailburuordearena, itunepeko ikastetxeetan inbertsioak egiteak ekarriko dituen gastuak finantzatzeko dirulaguntzak eman direla argitara ematen duena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1997ko apirilaren 8ko Aginduan ezartzen dena aplikatuz egiten da hori.

Barrera arkitektonikoak kentzea eta guneak egokitzea xedetzat duten dirulaguntzetarako deialdia egin zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 1997ko apirilaren 8an eman zuen Aginduaren bidez. Aztertu ere aztertu da. Hezkuntza mailako behar bereziak dituzten ikasleak behar den bezala itunepeko ikastetxeetan eskolaratzea da egintza horien xedea.

Aztertu dira: aurkeztu diren eskabideak, ebaluazioaren gai izan diren txostenak, zortzigarren atalean aipatzen diren lehentasundun irizpideak eta bai deialdiko zazpigarren atalean xedatzen denari jarraituz eratu den batzordeak bidalitako erabaki-proposamena ere. Ondorioz, hauxe

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Barrera arkitektonikoak ikastetxeetan kentzeari buruzko 291/1983 Dekretuan xedatzen denari jarraituz barrera arkitektonikoak kendu eta guneak egokitzeko diren gastuak finantzatzeko dirulaguntzak ematea, erabaki honetako I. eranskinean aipatzen diren zenbatekoetan. Hezkuntza mailako behar bereziak dituzten ikasleak behar den bezala eskolaratzea da xedea.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen den ikastetxeak egindako eskabideari ukoa ematea, ez baititu betetzen 1997ko apirilaren 8ko Aginduan finkatzen diren baldintzak.

Hirugarrena.– Dirulaguntzen onuradunek, dirulaguntzetarako deialdia egiten duen 1997ko apirilaren 8ko Aginduko hamaikagarren atalean xedatzen denari jarraituz eskuratuko dituzte esleipenaren gai izan diren diruak.

Laugarrena.– Hamaikagarren atal horretan aipatzen diren epealdiak bete eta eskatzen diren agiriak ez aurkeztea gertatuko balitz, Hezkuntza Administrazioko Zuzendaritzak, ordaindu diren diruak eta legozkiekeen atzerakizun-interesak itzultzeko agindua eman ahal izango du deialdiko hamabigarren atalean xedatzen denaren arabera. Agian eskatu daitezkeen erantzukizunak ez dira alde batera utzi behar.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio bidea amaitzen ez duen erabaki honen aurka, errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan egin beharko da hori.

Bigarrena.– Erabaki honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik hasita ekarriko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko azaroaren 10a.

Hezkuntza Administrazioko sailburuordea, JULIO GARAY URIARTE.

I. ERANSKINA / ANEXO I

Ikastetxea Herria Zenbatekoa

Centro Localidad Importe

Inst. Politec. Jesús Obrero Vitoria-Gasteiz 2.229.630

Col. Ursulinas Vitoria-Gasteiz 575.140

Col. Aldamiz Bilbao 432.194

Kurutziaga Ikas. Durango 4.498.184

S. Nikolás Ikas. Getxo 4.435.168

N.ª S.ª de La Antigüa Orduña 3.317.870 Santa María Portugalete 2.419.744

Bihotz Gaztea Ikas. Santurtzi 4.354.670

La Salle Ikas. Donostia-San Sebastián 3.116.245

Mary Ward Ikas. Donostia-San Sebastián 329.356

Axular Lizeoa Donostia-San Sebastián 1.678.488

La Salle-Isasi Eibar 3.422.246

E.P. del Goierri Ordizia 786.720

Pasia Lizeoa Pasaia 401.784

E.P. Obrera Zarautz 4.449.314

GUZTIRA / TOTAL 36.446.755

II. ERANSKINA / ANEXO II

Ikastetxea Herria

Centro Localidad

Iraurgi Ikast. Azpeitia Ez ditu betetzen, ez 291/1983 Dekretuan eta

ez 556/1989 Dekretuan xedatzen direnak ere.

No cumple con el Decreto 291/1983, ni con el

Dercreto 556/1989.


Azterketa dokumentala