Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 1998ko urtarrilaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
229

AGINDUA, 1997ko abenduaren 18koa, Justizi, Ekonomia eta Gizarte Segurantza sailburuarena; Praktika Jurikoa Eskolendako dirulaguntza Praktika Juridikoa Eskolak dituzten erakundeen artean partitzeko dena.

Sustapen egintza hau Donostiako Praktika Juridikoa Eskolarekin hasi zen, hain zuzen Gipuzkoako Abokatuen Kolegio Prestuak bultzaturik, eta aurrerapide ona zuela-eta, 1988an Bizkaia eta Arabako Abokatuen Elkarteen menpeko Praktika Juridikoa Eskoletara hedatu zen eta 1989an Deustuko Unibertsitatera.

Jarduera horren eraginkortasuan baieztatua dagoenez, Eskolen ardura duten erakundeei dirulaguntza bat emanez, jarduera hori mantendu egin nahi da.

Eta zelan eta Aurrekontuen Legean ez baita zehazten esleipeneik, dedikazioaren eta eraginkortasunaren printzipioak, hau da, hartarako ezarrita dauden irizpide objetikoen araberakoak, kontutan izanda egin behar da banaketa, aurreko urteetan egin zen bezala.

Ekainaren 19ko 7/1997 Legeak laguntzak, dirulaguntzak eraendu eta Euskal Autonomi Elkarteko Ogasun Orokorraren Printzipio Zuzentzaileak aldatu egiten ditu. Bada lege honen eta 1997ko ekitaldirako Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 10/1996 Legean ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomi Elkarteko Praktika Juridikoa Eskolak dituzten erakundeen aldez aurretiko lehia delarik, honako hau,

XEDATU DUT:

1. atala.– Banaketa-irizpideak.

Praktika Juridikoa Eskolen jarduna burutzeari dagokion dirulaguntza, zeinen zenbatekoa hamazazpi milioi (17.000.000) pezetakoa baita, prezeptoreen artean banatuko da, banatu ere ondoren zehazten diren parametroen araberako banaketa proportzionaleran irizpdeaz kontu eginez.

– Matrikula dagiten iksale-kopuruaren arabera %60a.

– Asigntura guztiak ematearren, ikstetxe bakoitzaren ezaugarri berezien arabera %40a.

2. atala.– Banaketa.

Praktika Juridikoa Eskolen jardueraren ardura duren erakundeek emandako datuetan oinarriturik eta aurreko atalean finkaturiko irizpideak aplikatutakoan, dirulaguntzaren banaketa ondoko hau da:

1.– Arabako Abokatuen Elkarte Ohoretsuari (4.008.949) pezeta, Arabako Abokatuen Elkarte Ohoretsuaren Praktika Juridikoa Eskolaren funtzionamendu-gastuak finantziatzeko.

2.– Bizkaia Jaurreriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuari (7.910.506) pezeta, Bizkaia Jaurreriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Praktika Juridikoa Eskolaren funtzionamendu-gastuak finantziatzeko.

3.– Gipuzkoako Abokatuen Kolegio Prestuari (3.254.864) pezeta, Gipuzkoako Abokatuen Kolegio Prestuaren Praktika Juridikoa Eskolaren funtzionamendu-gastuak finantziatzeko.

4.– Deustuko Unibertsitateari (1.825.681) pezeta, Deustuko Unibertsitatearen Praktika Juridikoa Eskolaren funtzionamendu-gastuak finantziatzeko.

3. atala.– Ordainketa erak.

Ordainketa ondoko zehaztasunei erreparatuta egingo da:

a) Emakida hau onartzean %50a ordaitzea.

b) Lehen ordainketaren kontura egindako gastuak justifikatzen dituzten agiriak aurkeztutakoan, gainontzeko %50a ordaintzea.

4. atala.– Onuradunen obligazioak.

1.– 97-98 ekitaldian izandako gastuen eta sarreren zenbateko zehaztuen egiaztagiria bidali beharko dute onuradun erakundeek, bidali ere 1998ko irailaren 30a baino lehen. Justifikagiriak Justizi, Ekonomia eta, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren esku geratuko dira, sail honek behar dituenean erabiltzeko.

2.– Sarrerak goitikoak balira edo gastuak behetikoak, dirulaguntza zenbateko proportzional egokian gutxituko da.

5. atala.– Itzulketen erregimena.

Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuari jarraituz, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontuen kontura diren dirulaguntzen bermeen eta itzulketen erregimen orokorra arautu egiten da, kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen erregimena, obligazioak eta betebeharrak (1992ko otsailaren 27ko EHAAren 26.zk.) ezartzen dira, eta azkenik ekainaren 19ko 7/1997 Legea garatzeko eman dadin araua finkatuko da. Goain zehazturiko obligazioak ez balituzte konplituko onuradun erakundeek, jasotako laguntzak itzuli beharko dituzte, beti ere gainontzeko bidezko egintzak baztertu gabe.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA.– Eraginkortasuna.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra agindu honek.

Agindu honek bide administratiboa agortzen du, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, betiere argitaratzen den egunaren biharamunetik harako bi hilabeteko epearen barruan.

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, aldez aurretik eta derrigorrez organo honi jakinarazi egin beharko zaio delako errekurtsoa aurkeztuko dela, hala xedatzen baita azaroaren 26ko Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 110 atalean.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko abenduaren 18a.

Justizi, Ekonomia, Lan eta

Gizarte Segurantza sailburua,

FRANCISCO EGEA GARCÍA.


Azterketa dokumentala