Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 1998ko urtarrilaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
228

313/1997 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Euskal Autonomi Elkarteari "IHOBE, S.A. Ingurugiro Iharduketarako Sozietate Publikoa" Baltzu Publiko Anonimoaren akzio berriak harpidetu eta ordaintzeko baimena emateko eta Baltzuaren Estatutuak aldatzeko dena.

«IHOBE, S.A. Ingurugiro Iharduketarako Sozietate Publikoa» Baltzu Publiko Anonimoak 1997ko abenduaren 23an izan zuen Batzar Nagusiak, mila laurehun eta hogeita bi milioi hirurehun eta laurogei mila pezetan (1.422.380.000) finkatuta zegoen eta, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak osoan harpidetu eta ordaindutako kapitalaren zabalkuntza egitea erabaki zuen, hain zuzen, berrogeita hamalau milioi bederatziehun eta berrogeita hamar pezetan (54.950.000), serie bakarreko hamarna mila pezetako (10.000) bost mila laurehun eta laurogeita hamabost (5.495) akzio jaulkiz, hurrenka ehun eta berrogeita bi mila berrehun eta hogeita hemeretzitik (142.239) ehun eta berrogeita zazpi mila zazpiehun eta hogeita hamahirura (147.733), biak barne, zenbatuta, parekoa eta jaulkipen gastu eta zergarik gabe.

Uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 44. atalak, Euskadiren Ondareaz, zera ezartzen du: Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak Baltzu Publikoko partaidetzak erosteko, Jaurlaritzaren Dekretuak baimendu behar duela, Ekonomi eta Ogasuna sailburuak eta Baltzua administrazioaren aldetik menpeko deneko Saileko sailburuak batera proposatuta.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko abenduaren 23an izandako bilkuran aztertu eta onetsi ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

1. atala.– Bazkide bakarra izanik, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak dituen eskubideak erabiliz, honek «IHOBE, S.A. Ingurugiro Iharduketarako Sozietate Publikoa» Baltzu Publiko Anonimoak jaulkitako hamarna mila pezetako (10.000) bost mila laurehun eta laurogeita hamabost (5.495) akzio harpidetzeko, hurrenka ehun eta berrogeita bi mila berrehun eta hogeita hemeretzitik (142.239) ehun eta berrogeita zazpi mila zazpiehun eta hogeita hamahirura (147.733), biak barne, zenbatuta, bai eta zenbatekoaren %26,02 ordaintzeko ere, aipatutako Baltzuko akziodunen Batzar Nagusiak hartutako akordioaren arabera.

2. atala.– Baltzuaren Estatutuen 5. ataleko 1. idazatia aldatzen da, aurrerantzean honela diola:

«5. atala.– Kapital Soziala.

1.– Kapital Soziala, erabat harpidetuta, mila laurehun eta hirurogeita hamazazpi milioi hirurehun eta hogeita hamar mila pezetan (1.477.330.000) finkatzen da, mota bakarreko hamarna mila pezeta izenduneko ehun eta berrogeita zazpi mila zazpiehun eta hogeita hamahiru (147.733) akziok osatuta, hurrenka batetik (1) ehun eta berrogeita zazpi mila zazpiehun eta hogeita hamahirura (147.733) zenbatuta, biak barne, eta ordaindu gabe dagoena, berrogei milioi seiehun eta berrogeita hamar mila (40.650.000) pezeta, hamarna mila pezeta izenduneko lau mila eta hirurogeita bost (4.065) akziok osatzen dute, hurrenka 143.669tik 147.733ra zenbatuta, biak barne, eta Diruzaintzaren beharrizanen arabera ordainduko dena, Baltzuaren kutxan dirutan sartuta».

Vitoria-Gasteizen, 1997ko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala