Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 1998ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Antzuolako Udala
185

IRAGARPENA, Antzuolako Udaleko bandera onartzeari dagokiona.

Udalbatzarrak, 1997ko abenduaren 12an egindako ezohizko bilkuran, erabaki zuen Antzuolako Udaleko bandera ofiziala onartzea. Erabakia gehiengo osoz hartu zuen Udalbatzarrak, organo hori legez eta egitez osatzen duten hamaika zinegotziak bilkuran zeudela, eta beraz, abenduaren 1eko 364/1987 Dekretuko 1. artikuluan aurreikusitako gehiengoa gaindituz.

Aipatu Dekretuko 2. artikuluan xedatutakoa betetzeko, izapidetutako espedientea jendaurrean ipintzen da, hilabeteko epean. Epe hori kontatzen hasiko da iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Antzuolako Udaletxeko iragarki taulan argitaratu eta hurrengo egunetik.

Antzuolan, 1997ko abenduaren 22an.

Alkatea,

MIKEL GOTZON LARREA ZABALO.


Azterketa dokumentala