Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 1998ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Barakaldoko Udala
184

IRAGARPENA, Barakaldoko Antolamendu Urbanoaren Plan Orokorra, hasiera batez, onartzeari buruzkoa.

Udalbatzak 1997ko abenduaren 22an egindako ezohiko batzarrean honako hau erabaki zuen: Barakaldoko Antolamendu Urbanoaren Plan Orokorra hasiera batez onartzea, hain zuen, lanak esleitututa zituen Idazlari-Taldeak aurkezturiko dokumentazioaren arabera.

Aipatu dokumentazioa jendaurrean erakutsiko da hilabeteko epean, interesatuek euren ustez egoki diren alegazioak aurkeztu ahal ditzaten. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarkia azkenengoz argitaratzen denetik hara kontatuko da hilabeteko epe hori.

Espedientea Hirigintza Arloan, udaletxeko 6. solairuan, aztertu daiteke.

Erabaki hau ofizialki argitaratzeak ondoko hau ekarriko du udalerri osoan eta argitaratzen den egunetik aitzina: erabilera aldaketak egiteko, erikuntzak egiteko eta partzelazioak egiteko lizentziak bertan behera ixtea, salbuetsita geratzen direlarik bateragarri diren jarduerak.

Lur-zoruari buruzko Legearen 40. eta 41. ataletan 1346/1976 Errege Dekretuaz onartutako testu bateratua- eta bateragarri diren Planeamenduari buruzko Araudikoetan ezarritakoari jarraituz, eta Toki-Erregimenaren Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 70.2 atalean aurreikusitakoaren arabera, ematen da argitara goiko guzti hori.

Barakaldo, 1997ko abenduaren 22a.

Alkatea,

CARLOS PERA TAMBO.


Azterketa dokumentala