Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 1998ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
182

ERABAKIA, 1997ko abenduaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, 85/97 lehiaketa publikoa iragartzeko dena. Lehiaketa horren bidez kontratu bat adjudikatuko da, lokalak egokitzeko Arabako unibertsitate-jantokien eraikinean.

1.– Kontratua eskaintzen duena:

a) Erakundea: Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea. Errektoregoa. Unibertsitateko Campusa E- 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa. (94)- 464 77 00 - Faxa. (94) 480 11 90.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio Atala.

2.– Kontratuaren gaia:

a) Deskribapena: goian adierazitakoa.

b) Loteak: lote bakarra.

c) Betetzeko lekua: goian adierazitakoa.

d) Betetzeko epea: 45 egun.

3.– Tramitazioa, prozedura eta era:

a) Tramitazioa: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 9.948.392 PTA, BEZ barne.

5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

6.– Dokumentuak eta argibideak:

a) Helbidea: ikusi 1-a eta 1-b.

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: iragarki hau argitaratu eta hilabete bateko epearen barruan, azken eguneko 13:00etara arte.

7.– Kontratistak bete beharreko baldintzak: sailkapena: ez da eskatzen.

Oinarrien oinarrian adierazitako baldintzak bete beharko dituzte enpresa atzerritarrek.

8.– Eskaintzak aurkezteko:

a) Azken eguna: iragarki hau argitaratu eta hilabete bateko epearen barruan, azken eguneko 13:00etara arte.

b) Dokumentazioa: ikusi Oinarrien Orria.

c) Aurkezteko lekua: ikusi 1-a. UPV / EHUko Erregistro Orokorrean, Leioako Campusean.

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: hiru hilabete, eskaintzak zabaltzen diren unetik hasita.

e) Aldakiak: lehiatzaileak egoki deritzenak.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1-a.

b) Eguna: otsailaren 17an, Unibertsitateko Errektoregoko Ekitaldi-Aretoan, Leioako Campusean, Bizkaian.

c) Ordua: 10:30etan.

10.– Iragarkiaren gastuak: kontratua jasotzen dutenen kontura.

Leioa, 1997ko abenduaren 18a.

UPV / EHUren 1997ko maiatzaren 13ko Erabakiaz

egindako eskuordetzeaz sinatua.

Ekonomia Gaietako errektoreordea,

JON BARRUTIA GUENAGA.


Azterketa dokumentala