Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 1998ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
173

ERABAKIA, 1997ko azaroaren 19koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, San Millango (Araba) Balizko Arkeologia Guneen Izendapena egiten duena.

Kultura Ondarearen zuzendariak 1996ko azaroaren 11n hartutako Erabakiaren bidez ezarri zen San Millango Balizko Arkeologia Guneen Aldez Aurreko Izendapena, Kultura Ondarearen Zentroaren Zerbitzu Teknikoek egindako txostenaren edukiei jarraituz. Izan ere, txosten horrek dioenez, baliteke aipatutako aldez aurreko Erabaki horretan aipatzen eta mugatzen diren esparruetan arkeologi aztarnak egotea, eta aldez aurreko izendapen horrek eragindako guneen zerrenda eta mugak ematen dira.

Legez ezarritako prozedurari jarraituz, dagokion jakinarazpen eta argitalpenak egin dira eta interesatuei beren alegazioak egiteko aukera eman zaie. Entzunaldi horren ondorioz 3. eta 4. zenbakiak dituzten balizko arkeologia guneen kokapen eta mugapenean akatsak daudela ikusi dugu. 3. zenbakia duen balizko arkeologi gunea hau da: «Elgueako herriska eta San Juango tenplua (ez zaio egiturarik ikusten) (E). Eta 4.a, berriz, honako hau: Irazako herriska eta San Lorenzoko tenplua (ez zaio egiturarik ikusten) (E). Eta, egin beharreko txostenak egin ondoren, horien kokapena aldatzea erabaki da. Gero, jendaurrean agertzeko beste epe bat ireki zen eta epe horretan ez zen bestelako alegaziorik aurkeztu.

Horren guztiaren arabera, eta kontuan izanik Euskal Kultura Ondareari buruz uztailaren 3an onartutako 7/1990 Legearen 49. atalean ezarritakoa (abuztuaren 6ko EHAA, 157. zk.) eta, Balizko Arkeologia Guneak Finkatzeko Araudia ezartzen duen urriaren 8ko 234/1996 Dekretua ere bai (urriaren 23ko EHAA, 205 zk.),

ERABAKI DUT:

Lehena.– Honekin batera doan I. Eranskinean aipatzen eta mugatzen diren esparruak San Millango Balizko Arkeologia Gune izendatzea.

Euskal Kultura Ondareari buruz uztailaren 3an onartutako 7/1990 Legearen 49. atalean ezarritakoari jarraituz, hau adieraztea: gune horietan obrarik egin nahi izanez gero, jabeak edo lanen sustatzaileak ikerlan bat aurkeztu beharko duela orubearen edo eraikuntzaren arkeologi balioari buruz, urriaren 8ko 234/1996 Dekretuaren 7. atalean eta bat datozenetan ezarritako baldintzen arabera.

Bigarrena.– Erabaki honen berri ematea interesdunei, San Millango Udalari eta Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei.

Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, erabaki honen bitartez San Millango Balizko Arkeologia Gune izendatzen diren guneei dagokien administrazio espediente osoa interesatu guztien eskura dagoela, bulego orduetan, Euskal Kultura Ondarearen Zentroan (San Antonio kalea, 2. behea. Vitoria-Gasteiz).

Erabaki honen aurka Kultura sailburuari Errekurtso Arrunta jarri ahal izango zaio, jakinarazten denetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko azaroaren 19a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

JOSÉ M.ª AGIRRE ESKISABEL.

I. ERANSKINA

SAN MILLÁNGO (ARABA)

BALIZKO ARKEOLOGIA GUNEEN

ZERRENDA ETA MUGAKETA

Balizko Arkeologia Guneak honako irizpide hauen arabera finkatu eta mugatuko dira:

a.– Orain arte ezagun diren arkeologia materialen banaketa. b.– Zero Kotaren gainetik dauden egituren kokapena.

c.– Egitura horien kokapen topografikoa.

d.– Arkeologia gaien ezaugarri topografikoak eta beren garrantzi historikoa.

San Millángo Balizko Arkeologia Guneak mugatzeko modua zehaztu nahian, aipatutako irizpideak eta elkar egokipena aintzat hartuta, babes esparruetan honako tipologia hauek bereziko dira:

A motakoak: eraikinaren hormez barruko esparrua.

B motakoak: eraikinaren hormez barruko esparrua + 15 metro inguruan, kanpoen dauden puntuetatik hasita.

C motakoak: elementuak hartzen duen esparrua + 5 metro inguruan, kanpoen dauden puntuetatik hasita.

D motakoak: eraikinak eta berari atxikitako instalakuntzek hartzen duten esparrua.

E motakoak: planoan zehaztutako esparrua.

Azaldutako banaketa horri jarraituz, Balizko Arkeologia Guneei buruz honekin batera doan Zerrendan zehaztuta dago bakoitzari dagokion babes esparrua. Honako hauexek dira:

Fitxa Deitura

1. La Purisima Concepción eliza (B)

2. San Bartolome eliza (B)

3. Elgueako herriska eta San Juango tenplua (ez zaio egiturarik ikusten) (E)

4. Irazako herriska eta San Lorentzoko tenplua (ez zaio egiturarik ikusten) (E)

5. Santa Eulalia eliza (B)

6. San Juan Bautista eliza (B)

7. Mendietako herriska eta San Kristobal tenplua (ez zaio egiturarik ikusten) (E)

8. San Migel baseliza (ez zaio egiturarik ikusten) (E)

9. Barria monastegia (B)

10. San Esteban eliza (B)

Fitxa Deitura

11. San Klemente baseliza (ez zaio egiturarik ikusten) (E)

12. Sastegiko herriska eta Santa Marina tenplua (ez zaio egiturarik ikusten) (E)

13. Santa Kruz baseliza (ez zaio egiturarik ikusten) (E)

14. San Agustin tenplua (ez zaio egiturarik ikusten) (E)

15. La Asunción de Nuestra Señora eliza (B)

16. Goiko dorrea (ez zaio egiturarik ikusten) (E)

17. Ospitalea (A)

18. Beko dorrea (ez zaio egiturarik ikusten) (E)

19. La Asunción de Nuestra Señora eliza (B)

21. San Millan eliza (B)

22. San Roke baseliza (ez zaio egiturarik ikusten) (E)

23. La Asuncion de Nuestra Señoraren eleiza (B)

24. Ordoñana dorrea (ez zaio egiturarik ikusten) (E)

25. Ordoñanako errota (D)

26. Santa Kruz baseliza (ez zaio egiturarik ikusten) (E)

28. La Asunción de Nuestra Señora eliza (B)

30. San Pedro Apostoluaren eliza (B)

31. San Migel baseliza (ez zaio egiturarik ikusten) (E)

32. San Roman eliza (B)

33. San Romane dorrea (gaur egun etxebizitza) (A)

34. Santa Engrazia tenplua (ez zaio egiturarik ikusten) (E)

35. Berececako herriska (ez zaio egiturarik ikusten) (E)

36. La Asunción de Nuestra Señora eliza (B)

37. Vicuñatarren dorre eta jauregia (E)

39. La Asunción de Nuestra Señora eliza (B)

40. Santo Domingoko herriska eta tenplua (ez zaio egiturarik ikusten) (E)

41. La Asunción de Nuestra Señora eliza (B)

42. Okarizko San Migel tenplua eta nekropolia (ez zaio egiturarik ikusten) (E)

45. Narvaja nekropolia (E)

51. San Millango San Roman etxolaren hondakinak (E) 53. Mezkiako San Juanen asentamendua (E)


Azterketa dokumentala