Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 1998ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
167

AGINDUA, 1997ko abenduaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 1996/97 ikasturterako Karmele Alzueta Sarirako deia egiten duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan Berriztapen Proiektuak egitea bultzatu ohi du, hala deialdi espezifikoen bitartez, nola aipatu ikastetxeetan irakasteko edo antolatzeko praktikan berriztapenak sartzeko jarduerak zuzenean proposatuz eta diruz lagunduz.

Halaber, Sailak jakin badaki deialdi horietatik kanpo badirela kezkak ikastetxeetan, eta are gehiago une honetan, non LOGSEaren ezarpena dela eta hezkuntza-sisteman horrenbeste aldaketa ari den pairatzen; aldaketa horiek, hezkuntzan kalitatea hobetzeko asmoz esperientzia berriztatzaileak egitea mesedetzen dute.

Beste alde batetik, Euskal Eskola Publikoaren Legeak, 48. atalean, hezkuntza berriztapenerako proiektuak ikastetxeen pedagogi autonomiaren adierazpentzat hartzen ditu.

Horregatik, aipatu Proiektuei eta esperientziei bultzada handiagoa eman nahian, eta horrela, irakaskuntzan, bai ikasgela barruko jardueran bai Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxeetako antolaketa eta koordinazio alderdiei dagokienez, kalitate handiagoa lortzen lagunduko duten mekanismoak indartzeko,

ERABAKI DUT:

Atal bakarra.– 1996/97 ikasturterako Karmele Alzueta Sariaren deialdi hau onartzea, agindu honen eranskinean biltzen diren oinarrien arabera.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bakarra.– Ekonomi eta Ogasun Sailaren 1985eko azaroaren 12ko Aginduaren arabera, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren gastu-espedienteen aurretiko izapidetza araupetzen du, agindu hau eraginkorra izateko, Euskal Autonomi Elkartearen 1998rako aurrekontu orokorretan kreditu egoki eta nahikoa eduki behar du.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Prozedurari dagokionez oinarrietan aurrikusten ez den guztirako, 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidearena, aplikatzea.

Bigarrena.– Deialdia eta bere oinarriak, baita horretatik eratorritako administrazio-egintza guztiak, aurkatu ahal izango ditu interesdunak 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidearenak, eta Administrazio-auzigaietako Juriskizioa arautzen duen Legeak ezartzen duten epean eta eran.

Hirugarrena.– Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko abenduaren 10a.

Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

ERANSKINA

OINARRIAK

1.– 1996/97 Ikasturtean Autonomi Elkarteko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan garatutako Berriztapen Proiektuetarako Karmele Alzueta saria deitzen da.

Dena-den eta lehenengo aldia denez, azaldu ahalko dira lehenago ezarritakoak eta aipatutako ikasturtean garatuak izan direnak.

2.– Karmele Alzueta sariak Berriztapen Proiektu onenarentzako sari bakarra izango du, 2.500.000 PTA-koa.

3.– Sari honetan parte har dezake Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitateaz kanpoko ezein ikastetxek, bertan Berriztapen Proiektu bat garatu bada 1996/97 ikasturtean. Beraz, ez da beharrezkoa izango Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste deialdi batean parte hartu izatea.

4.– Eskabideak Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan, edo 30/1992 Legearen, azaroaren 26koaren, Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidearen, 38.4 atalean aurrikusitako edozein bulegotan aurkeztuko dira, honako agiriekin batera:

1) 96/97 ikasturtean proiektua garatu dela egiaztatzen duen ikastetxeko OOGeko lehendakariak sinatutako eskabidea.

2) Egindako proiektuaren memoria, lau aletan, gutxienez honako puntuak jasoko dituena:

a) Proiektuaren deskribapen laburra.

b) Garatu deneko testuinguruaren ezaugarri orokorrak eta zehatzak.

c) Helburuen lorpen-maila:

• Hasieran proposatutakoak.

• Proiektuaren bukaeran lortutakoak.

d) Proiektuan erabilitako ebaluazio-prozesuaren laburpena. e) Ondorioak:

• Proiektuaren lorpenak.

• Zentroan eduki duen eragina.

f) 97/98 ikasturterako aurrikuspenak (Jarraitu, orokortu,… egingo den)

g) Parte hartuko duten irakasleen zerrenda, proiektuaren koordinazioaren arduraduna adieraziz.

h) Prestatutako materialak (prestatu baldin badira).

5.– Eskabideak aurkezteko epea deialdia argitaratzen denetik hilabeteko izango da.

6.– Karmele Alzueta saria Hezkuntza sailburuak emango du honakoek osatzen duten Hautaketa Batzordearen proposamenez:

• Pedagogi Berrikuntzarako zuzendaria edo esku ematen dion pertsona, lehendakari gisa jardungo duena.

• Batxilergoko Ikuskatzaile koordinatzailea.

• Pedagogi Berrikuntzarako Lurralde buruak edo esku ematen dien pertsonak.

• Pedagogi Berriztapenerako zerbitzuburua.

• Pedagogi Berriztapen Zerbitzuko teknikari bat.

7.– Aurreko idazatian aipatu proposamena prestatzeko Hautaketa-Batzordeak honako irizpideak izango ditu kontuan:

• Ikastetxeko ohiko jardueretan proiektuaren integrazio-maila (1 puntu).

• Helburuen argitasuna eta arrazoizko epe batean horiek lortzeko posibilitatea (1 puntu).

• Garatutako jardueren pertinentzia (1 puntu).

• Proiektuaren kudeaketa kalitatea (hori garatzeko beharrezkoak diren agenteen partehartze arduratsua eta orekatua, lan-plangintzen zehaztasuna, koordinazio-neurrien argitasuna, e.a.) (1 puntu)

• Proiektuaren Jarraipen eta ebaluaziorako proposamenen kalitatea (1 puntu).

• Proiektuaren ikuspegi disziplinanitza (1 puntu).

• Ikasleen motibazioaren hazkundeari ekarpena (1 puntu).

• Teknologia berrien inplikazioa eta, kasu honetan, horien egokitzapena zuzendurik dauden helburuekiko eta taldeekiko (1 puntu).

• Proiektuaren hedatze/orokortze aukerak (1 puntu).

• Prestatutako materialen kalitatea, hala badagokio (1 puntu).

8.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hiru hilabeteetan argitaratuko da behin betiko erabakia EHAAn, zentro saritua zehaztuko duelarik. Berariazko erabakirik eman ezean, partaide bakoitzak bere proiektua ez dutela saritu ulertu beharko du. Erabakia emanda sariaren ordainketa egingo da.

9.– Saritutako ikastetxeak Ekonomi Kontrolerako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko eginkizunen barruan, eskatuko duten informazio guztia eskaini beharko du.

10.– Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzak deialdi hau behar bezala gara dadin neurriak hartuko ditu.


Azterketa dokumentala