Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 1998ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
165

ERABAKIA, 1997ko azaroaren 28koa, Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariarena, eranskinean aipatzen diren funtsak okupatu aurretiko aktak egiteko deialdia egiten duena. Funts horiei 30 kVko elektra-linea bat eraikitzeak daragie eta Compañía Alavesa del Secado de Madera, S.A. delakoaren kogenerazio plantako elektra-sarearekin lotzeko izango da, Berantevillako udalerrian.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arabako lurralde ordezkariaren 1997ko urriaren 16ko Erabakiz, aipatutako elektra–linearako administrazio baimena eman zen, berorren exekuzio proiektua onartu zen eta herri-onurarako denaren deklarazioa egin zen. Espediente zenbakia 8342/16020 da. Titularitatea «Compañía Alavesa del Secado de Madera, S.A.» delakoak du, bere egoitza Berantevillan duenak hain zuzen ere.

Elektra Sistema Nazionala Eratzeari buruzko abenduaren 30eko 40/1994 Legeko 53. atalean jasotakoaren arabera, herri-onurakoa dela deklaratzeak, ondasunez okupatu beharra dakar beti berarekin, edo eragindako eskubideak erosi beharra. Berarekin dakar, baita ere, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. atalaren ondorioetarako, urgentziaz okupatu beharra.

Horiek horrela direla, Lurralde Bulego honek, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeko 52. atalean xedatutakoa betez, eragindako ondasun eta eskubideen jabe eta titularrei Berantevillako Udalera deia egitea erabaki du, udal horretan baitaude eragindako ondasunak. Hor, 52. atalean ezartzen den prozeduraren arabera, eragindako ondasunak okupatu aurretiko aktak egingo dira.

Interesatu guztiek eta eragindako ondasunen gain edozein eratako eskubide edo interesen titular direnek eurek agertu beharko dute; edo behar besteko baimena duen batek ordezkaturik. Bere titularitatearen egiaztagiriak eta kontribuzioaren azken erreziboa aurkeztu beharko dituzte. Nahi izanez gero, perito bat eta notario bat ere eraman ahal izango dituzte.

1998ko urtarrilaren 21eko 12:00etan egingo dira aktak Berantevillako udaletxean. Horren berri titular guztiei emango zaie dei-zedula baten bidez. Zedula horrek lekua, eguna eta ordua jasoko ditu. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. atalean ezarririk dauden gainerako argitarapenak ere egingo dira.

Interesatuek eta argitaratutako zerrendetan adierazi ez diren eskubide errealen edo interes ekonomikoen titular direnek, Nahitaezko Desjabetzeei buruzko Legearen Arautegiko 56.2 atalean xedatutakoaren arabera, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte idatziz Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzako Industriako Arabako Lurralde Bulegoan (Gasteiz hiribidea 59-1, Vitoria-Gasteiz), hain zuzen ere eragindako ondasun eta eskubideak zerrendan jartzerakoan egin zitezkeen agiango akatsak zuzentzeko.


Azterketa dokumentala