Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 1997ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
6377

2779/1997ko ERABAKIA, azaroaren 14koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Txagorritxuko ospitaleko Anestesiologia eta Bizkortzea-atalburutzararen behin betiko izendapena Cesar Augusto Valero Martínez jaunaren alde egiten duena.

Zuzendari nagusiak abenduaren 2ko 1153/1996 Erabakiaren bidez dei egin zuen erakunde sanitarioetan hutsik zeuden zerbitzu hierarkizatuetako atalburuentzako lanpostuak betetzeko. <P ALIGN="JUSTIFY">

Zuzendari nagusiak martxoaren 17ko 392/1997 Erabakiaren bidez onartu zuen lehiaketan parte hartzeko onartu eta baztertutakoen behin betiko zerrenda eta, orobat, epaimahai kalifikatzailea izendatu zuen.

Epaimahai kalifikatzaileak izangaiek eskabide-orriaren bidez eskatutako lanpostuak, egiaztatutako meritoak eta egindako proben emaitzak ikusi ditu. Horren ondorioz, Deialdiaren 5.4. oinarriarekin bat etorriz, Osakidetzako zuzendari nagusiari bidali dio destinoak izendatzeko proposizioa, zuzendari nagusiak erabaki baten bidez eta behartze-indarrez onar dezan.

Horregatik guztiagatik, eta indarrean dagoen legediak langileriaren gainean ematen didan ahalmenaz baliaturik,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Txagorritxuko ospitaleko Anestesiologia eta Bizkortzea-atalburu lanpostuaren behin betiko izendapena D. Cesar Augusto Valero Martínez jaunaren alde egitea.

Bigarrena.– Deialdiaren 5.5. oinarrian ezarritakoa betez, lanpostuaren jabe egiten diren izangaiek beren lanpostua utzi beharko dute, hiru egun balioduneko epean, behin betiko Erabakia argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Lanpostua herri berean egonez gero, lehiatzaileek lanpostua utzi eta hurrengo hiru eguneko epean jabetu beharko dute lanpostu berriaz; beste herri batean egonez gero, 15 eguneko epean; beste herri eta osasun-barruti batean egonez gero, hilabeteko epean. Lanpostuaz jabetzeak zerbitzu aktibora itzultzea badakar, hilabeteko epea izango du jabetzeko, behin betiko Erabakia argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Interesdunak eskatuz gero, zerbitzu-beharrizanek galerazten ez badute, aurreko lerroaldeko epeak luzatzea egon daiteke, beti ere luzapenak hasierako iraupenaren erdia gainditu gabe.

Lanpostuaz jabetzeko epea eta, hala egokituz gero, epe–luzapena zerbitzu aktibotzat joko dira, Erabakiaren bidez zerbitzu aktibora itzultzea dakarrean izan ezik. Ordainsariak destinoko lanpostuaren kargutan eskuratuko dira.

Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Deialdiko 5.4. eta 8. oinarrietan ezarritakoaren arabera, Erabaki honen kontra errekurtso arrunta aurkez daiteke Osakidetzako Administrazio Kontseiluan, EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta hilabete bateko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko azaroaren 14a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala