Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 1997ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
6367

304/1997 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezarri zituen Dekretua aldatzeko dena.

Uztailaren 29ko 184/1997 Dekretuaren bitartez, «Euskalnet, S.A.» Baltzu Publiko Anonimoa deuseztatzeko baimena eman zen, eta horren ondoren baltzu horren likidazio prozesuari ekin zitzaion. Aipatutako dekretu horren Azken Xedapenetatik Lehenengoan ezarritakoaren arabera, irrati eta telebista hedatzeko zerbitzuen zerbitzu eroaleak kudeatzearen inguruko egitekoak Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzak bere gain hartu behar zituen, xedapen berberean, bestalde, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura ezarri zuen Dekretua, zegokion garaian, aldatzeko beharra ezarri zen, eta hori egitera dator, hain zuzen, honako dekretu hau.

Eraginkortasun arrazoiak direla-eta, eta egitekoen esukaldaketak aurrekontuetan eragina izango duela kontuan izanda, egiteko berriak 1998ko urtarrilaren 1ean hartuko ditu bere gain Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzak.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko abenduaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe:

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezarri zituen otsailaren 28ko 173/1995 Dekretuaren 6 bis atalari honako pasarte hau gehituko zaio:

«Halaber, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzari dagokio irrati eta telebista hedatzeko zerbitzuen zerbitzu eroalea kudeatzea eta zerbitzu horien euskarri diren azpiegituren kudeaketak berekin dakartzan eginkizunak aurrera eramatea.»

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 6. atalaren 3. pasartea aldatu egingo da, hona pasarte berria:

«3.– Informatika eta telematika ondasun eta zerbitzuen kontratazioari zein irrati eta telebista hedatzeko zerbitzuen zerbitzu eroalearen kudeaketari lotutako edozein prestaziori dagokionez, beste mahaikide batek, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzaren ordezkaritza egin eta zuzendaritza horretako titularrak izendatuko duenak, parte hartuko du Kontratazio Mahaian.»

Bigarrena.– Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari ahalmena ematen zaio Dekretu hau garatzeko eta horretarako behar daitezen xedapenak emateko.

Hirugarrena.– Dekretu hau 1998ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.


Azterketa dokumentala