Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 1997ko abenduaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
6173

AGINDUA, 1997ko azaroren 10ekoa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, Bizkaiko Lurralde Historikoan, Barakaldoko La Florida kaleko 10ean dagoen lokal bat jabetza araubidez esleitzeko deitutako enkantea ebazten duena.

Bilbaon (Bizkaia) dagoen lokal bat enkante-bidez esleitzeko espedientea aztertu da.

1997ko ekainaren 6ko erabakiaz aipatutako lokalen enkante publikoa egitea erabaki zen eta, bertan, 60 egun balioduneko epea jarri zen eskaintzak aurkezteko. Erabakia EHAAn argitaratu zen egunaren biharamunean hasi zen epe hori (130 zk., uztailaren 9a).

Aurkeztutako eskaintzak 1997ko urriaren 2an ireki ziren.

Ondorioz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Ondoren aipatzen den lizitatzaileari adierazten den lokala jabetza araubidez esleitzea:

1.– Barakaldoko (Bizkaia) La Florida kaleko 10 zenbakian dagoen lokala (E2-0066-9003), Guillermo Muñoz Cuezva jaunari, bost milioi berrehun eta laurogeita hiru mila eta zortziehun (5.283.800) pezetako diru-zenbatekoan, BEZ barne.

Bigarrena.– Erabaki hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta gehienez ere 15 eguneko epean lokalaren prezioa ordaindu beharra ezartzen zaio esleipendunari. Esleipenaren prezioari %10a kenduko zaio, aurretik ordaindu zelako, eta ordainkizun dagoena dirutan sartu beharko dute esleipendunek Bilbao Bizkaia Kutxan, 32-058047-3 zenbakiko kontu korrontean, hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak Diruzaintza Nagusiko Gordailuetarako duen Kontuan. Esleipendunei, nolanahi ere, honakoak jakinarazten zaie: diru-zenbateko hori ordaintzen ez badute esleipena baliorik gabe geratuko dela, kontraturako egindako gordailua galdu egingo dutela eta, azkenik, baliogabetze horrek Administraziori sor diezazkion kalteak ordaindu beharko dizkiotela.

Hirugarrena.– Erabaki honen zio diren eskualdaketei aplika dakiekeen Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren zenbatekoa, esleipenaren prezioaren %16aren parekoa, aipatu den epearen barruan, hots, gehienez ere 15 egunen barruan, egin beharko da Bilbao Bizkaia Kutxaren 32-104402-8 kontu korrontean (Eusko Jaurlaritzarena).

eratzea. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Bizkaiko lurralde ordezkariak emango du eskritura eta berori ematerakoan lokalaren prezioa eta eragiketari dagokion BEZ ordaindu izana egiaztatu beharko da.

Bosgarrena.– Lizitazio iragarpenaren eta kontratua eskritura publikoz eratzearen ondoriozko gastu eta zergak esleipendunaren kontura izango dira.

Erabaki hau behin betikoa da administrazio bidean; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da. Iragarpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta gehienez ere bi hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko azaroaren 10a.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala