Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 1997ko abenduaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
6167

ERABAKIA, 1997ko azaroaren 27koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Autonomi Elkarteko administrazio publikoetan hizkuntza normalkuntzari buruzko gaiak ikertzeko beketarako deialdia, 1998 urteari dagokiona, erabakitzen duena.

1997ko uztailaren 30eko erabaki baten bidez (1997ko irailaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua) onartu zen deialdia, 1998an zehar Euskal Autonomi Elkarteko administrazio publikoetan hizkuntza normalkuntzari buruzko gaiak ikertzeko bi beka berritarako deia egiten duena, eta aurreko deialdian emandakoak berriztatzeko arauak onartzen dituena.

Beka berrietarako eskabide bi jaso dira. Era berean, aurreko deialdi batean Xabier Urdangarin Lasari emandako beka berriztatzeko eskaera ere jaso da.

Eskabideok ikusirik eta ebaluaketa batzordeak egindako proposamena kontuan harturik,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– 1998rako bi beka berriak, honako hauei ematea:

Urien Azpitarte, Izaskun

Camacho Markina, Idoia

Bigarrena.– Halaber, Xabier Urdangarin Lasari aurreko deialdi batean emandako beka, 1998 urterako ere berriztatzea.

Hirugarrena.– Beken zenbatekoa, iraupena eta gainontzeko baldintzak deialdiaren oinarrietan ezarritakoak izango dira.

Laugarrena.– Doakienek, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri aurretik, erabaki honen aurkako errekurtso arrunta aurkez diezaiokete Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasitako hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko azaroaren 27a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala