Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 1997ko abenduaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
6161

281/1997 DEKRETUA, abenduaren 9koa, Gipuzkoa Lurralde Historikoan izandako ezohiko euriteak direla-eta, aparteko laguntzak prestatzeko den dekretua aldatzen duena.

Gipuzkoako Lurralde Historikoan urte honetako ekainaren 1ean izandako euriteak direla-eta, uztailaren 15eko data duen 171/1997 Dekretua argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak. Gipuzkoako Lurralde Historikoan eurite horiek kalteak sortu zituzten udalerrietako ekoizpen-jardueretan eta ondasunetan egindako hondamendiak arintzeko asmoz, aparteko laguntzak eman ziren dekretu horren bidez.

Argitalpen jarduerak, ekoizpen-egitura bitxia duenez eta eta bere banaketa-prozedurak kontuan hartuta, fondoak etengabe depositatu beharra dakar eta, ondorioz, aparteko kalteak ekarri zituzten eurite horiek. Bestalde, laguntzen aurreko erregimenak ez zituen hartzen galdu ziren argitalpen-fondoak berjartzeko hainbat diru; hori horrela, egoera larrian gelditu da lurralde horretan gisa honetako jardueraren jarraipena.

Ondorioz, Jaurlaritzaren lehendakariordearen eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren; Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren; Kultura sailburuaren; Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren eta Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuaren proposamenez; eta Jaurlaritzaren Kotseiluak 1997ko abenduaren 9an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Gipuzkoa Lurralde Historikoan izandako ezohiko euriteak direla-eta, aparteko laguntzak prestatzeko den uztailaren 15eko Dekretuari xedapen gehigarri bat erasten zaio. Hona hemen bere idazkera:

«Xedapen gehigarri bakarra.–

1.– Dekretu honetan aipatzen diren ezohiko euriteen eragina jasan eta profesioz argitalpen-lanak burutzen dituzten pertsona fisiko eta

juridikoen titularitatepekoak diren argitalpen-fondoak birjartzeko erabili ahal izango dira II. atalburuan aipatzen diren laguntzak (industria, merkataritza, zerbitzu eta turismoaren sektoreetarako laguntzak) eta, gainera, 6.1 atalean aipatzen diren aktibo finkoak erosteko edo konpontzeko ezarrita dauden baldintza berdinei jarraituko zaie honetan.

2.– 6.3 atalean xedatzen denak, dioena baldin badio ere, Ebaluzazio Batzordeak finkatu dezan eguna baino lehen egin beharko da aurreko lerroaldean aipatu diren argitalpen-fondo horien birjartzea.

3.– 15.3 atalean xedatzen denak, dioena baldin badio ere, 1997ko abenduaren 22an amaituko da argitalpen-fonfo horiek birjartzeko eskabideak aurkezteko epealdia».

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari; Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari; Kultura sailburuari; Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari; eta Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuari esku ematen zaie, dekretu honetan xedatzen dena garatzeko eta betetzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko, bakoitzak dituen eskmumenen barruan noski.

Bigarrena.– Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biaharamunean.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko abenduaren 9an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Jaurlaritzaren lehendakariordea eta Ogasun

eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.

Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua,

ROSA DÍEZ GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala