Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 1997ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
5797

ERABAKIA, 1997ko azaroaren 7koa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari adskribaturiko unibertsitate­eskolei emandako dirulaguntzak argitaratzeko dena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1997ko maiatzaren 26ko Aginduaz 65.000.000 PTAko zenbatekoa banatu zen; zenbateko hori 1997rako Aurrekontu orokorretako 42230 programako 480.1 aurrekontu–partidan kontsignatua da –Unibertsitateko Irakaskuntza, 08 zerbitzua– eta Euskal Herriko Unibertsitateari adskribaturiko unibertsitate–eskolei, titularitate publikokoak izan ezik, dirulaguntzak emateko da.

Agindu horretako laugarren idazatian, bigarren lerroaldean, interesatuei banan–banan jakinarazitakoan, agintzen zen, 1997–98 ikasturtean zehar onuradun ikastetxeetakoren batek UPV/EHU–ari adskribaturik izatearen egoera galtzen duen kasuan unibertsitate pribatuan sartzeko, dagokion epealdiaren heinekoaren zatian gutxituko dela hirugarren ordainketa.

Onuradun ikastetxe batzuk Mondragon Unibertsitatearen parte izatera heltzeko posibilitatea zegoelako konstarazi zen aurreikuspen hori. Hori horrelakotzat aitortzea geroztik egin zen maiatzaren 30eko 4/1997 legearen bitartez (1997ko ekainaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria). Ikastetxe horiek hauek izan ziren: Oñatiko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola/E.T.E.O., Arrasateko Industri Injinerutza Teknikoko Unibertsitate Eskola eta Eskoriatzako «Irakasle Eskola» izeneko irakaslegoaren unibertsitate eskola, horien entitate titularrak izan zirela «Mondragón Unibertsitatea, S.Coop» bigarren graduko kooperatiba–entitatea sustatu zutenak eta aldi berean osatu zutenak ere, kooperatiba hori dela unibertsitate pribatu berri horren pertsona titularra.

Gero, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen 1997ko urriaren 7ko Erabakiaz, ondorioak 1997ko urriaren 1etik ematen zituela, dirulaguntza gutxitzea xedatu zen, gutxitze hori ikastetxe horiek Euskal Herriko Unibertsitatearekiko adskribapenari amaiera eman ziotelako izan zela.

Ogasuntza Nagusiaren printzipio antolatzaileei buruz indarrean dauden lege xedapenen bateratutako testuaren VI. Atalburuko 49.2 atalean agindutakoarekin, Euskal Autonomi Elkartearen Herri–administrazioaren laguntzen eta dirulaguntzen araubideari buruzkoarekin bat eginik,

ondorioz, hau

ERABAKI DUT:

Bakarra.– Euskal Herriko Unibertsitateari adskribaturiko unibertsitate eskolei emandako dirulaguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Oñatiko Enpresa–Ikasketan Unibertsitate Eskola E.T.E.O

Emandako dirulaguntza: 8.385.598 PTA

Kentzea (3 hilabete): 2.096.000 PTA

Dirulaguntza guztira: 6.289.598 PTA

Arrasateko Industri Injinerutza Teknikoko Unibertsitate Eskola

Emandako dirulaguntza: 39.690.483 PTA

Kentzea (3 hilabete): 9.922.621 PTA

Dirulaguntza guztira: 29.767.862 PTA

Irakaslegoaren Eskoriatzako Unibertsitate eskola

Emandako dirulaguntza: 4.548.378 PTA

Kentzea (3 hilabete): 1.137.095 PTA

Dirulaguntza guztira: 3.411.283 PTA

Irakaslegoaren Bilbaoko «Begoñako Andra Mari» Unibertsitate Eskola

Emandako dirulaguntza: 6 480.214 PTA

Dirulaguntza guztira: 6.480.214 PTA

Gizarte Laneko Donostia–San Sebastiángo Unibertsitate Eskola

Emandako dirulaguntza: 5.893.327 PTA

Dirulaguntza guztira: 5.893.327 PTA

Vitoria-Gasteiz, 1997ko azaroaren 7a.

Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea,

ANDER GURRUTXAGA ABAD.


Azterketa dokumentala