Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 1997ko azaroaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Zierbenako Udala
5789

IRAGARPENA, Zierbenako udalerriko La Cuesta auzoko 15. zenbakiko eraikinaren lerrokadurak aldatzeko xehetasun-ikerketari onarpena emateari buruzko iragarpenean egindako hutsak zuzentzeari buruzkoa.

1997ko urriaren 27ko EHAAko 205. zenbakian argitaratu zen iragarpen horren testuan huts materialak egin direla ohartuta, bidezkoak diren zuzenketak egiten dira ondoren:

– Udalerriaren izenari dagokionetan, honako hau dioenean:

«Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena».

– Honako hau esan behar du:

«Ayuntamiento de Zierbena» - Zierbenako Udala».

– Idazpuruan, honako hau dioenean:

«IRAGARPENA, ... Xehetasun Ikerketari hasierako onarpena

– Honako hau esan behar du:

«IRAGARPENA, ... Xehetasun Ikerketari behin-betiko onarpena

– Lehenengo lerroaldean, honako hau dioenean:

«Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako Udalbatzaren Osoko Bilkurak, 1997ko uztailaren 2an eginiko ohiz kanpoko batzarraldian, ... hasierako izaeraz onartzea erabaki zuen».

– Honako hau esan behar du:

«Zierbenako Udalbatzaren Osoko Bilkurak, 1997ko irailaren 26an eginiko ohiz kanpoko batzarraldian, ... behin-betiko izaeraz onartzea erabaki zuen».

– Lehenengo lerroaldearen erdi aldean, honako hau dioenean: «... Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako La Cuesta auzoko 15. zenbakiko eraikinaren ....».

– Honako hau esan behar du:

«...Zierbenako La Cuesta auzoko 15. zenbakiko eraikinaren

– Bigarren lerroaldean, azkenengoan, honako hau dioenean:

«Iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita eta hamabost eguneko epean edozein pertsonak aztertzeko eta arrazoibide egokiak aurkezteko aukera izango du».

– Honako hau esan behar du:

«Ekainaren 26ko 1/1992 Legegintza Errege-Dekretuko 124. atalean eta horrekin bat datozen Planeamendu-Erregelamenduko ataletan xedatzen dena beteaz, argitara ematen da hau, guztiek jakinaren gainean egon daitezen. Administrazio bidean behin-betikoa den akordio horren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salari. Bi hilabeteko epearen barruan aurkeztu beharko da errekurtsoa.

Errekurtsoa aurkeztu denaren berri eman beharko zaio administrazio honi aurrez, horrela agintzen baita Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 110.3 atalean. Hori horrela izanik ere, egokitzat jotako beste edozein erremurtso-modu ere aurkeztu ahal izango da».

– Bukaeran, honako hau dioenean:

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenan, 1997ko uztailaren 3an».

– Honako hau esan behar du:

«Zierbenan, 1997ko urriaren 2an».


Azterketa dokumentala