Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 1997ko azaroaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bizkaiko Foru Aldundia
5788

IRAGARPENA, Metropolitar Bilboko Zatizko Lurralde Planari buruzkoa.

Bizkaiko Foru Aldundiak, 1997.eko urriaren hamalau egunean izandako batzarraldian, beste batzuen artean, hurrengo erabaki hau hartu zuen (Gai Zerrendako 25 zkdun. gaia):

Lehena.– Otsailaren 12ko Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratutako otsailaren 11ko 1997/28 Eusko Jaurlaritzako Dekretuaren bidez onartu ziren Herriaren Lurraldeko Irizpideetan jasotako esparruarekin adostasunean, Metropolitar Bilboko Funtziozko Aldearen Zatizko Lurralde Planaren izapidetza hastea, honek, hurrengo udal barrutiak barruhartzen dituela: Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbao, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopelana, Ugao-Miraballes, Urduliz, Trapagaran, Zamudio, Zaratamo eta Zeberio.

Bigarrena.– Aipatu Zatizko Lurralde Planaren Aurrerapenaren ale bat aipatu Udaletara eta Lurraldeko Administrazio Publiko denetara bidaltzea, erabaki hau argitaratzen denetik zenbatutako hile biko epean, Euskal Herriko Lurraldea Antolatzeko maiatzaren 31ko 1990/4 Euskal Legearen 13.4 artikuluan xedatzen denarekin adostasunean, oharpen, iradokizun, alternatiba eta proposamenak egin ahal ditzaten. Zentzu honetan, Lurraldeko Administrazio Publiko bezala, Udalerriez gain, Bilboko Portu Autonomoa, Sondika-Bilboko Aireportua, RENFE eta Eusko-Tren ulertu behar dira.

Hirugarrena.– Dagokion iragarkia Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta eguneroko prentsan argitaratzearen bidez, hile biko jendaurreratzeko epe bat irekitzea, edonork ailegazio zein iradokizunak aurkeztu ahal ditzan. Horretarako, Hirigintzako Foru Sailan (Bilboko Errekalde Zumarkaleko 30-6. solairua) eta eragipeko edozein Udaletan kontsultatu ahal izango da Aurrerapena.

HIRIGINTZAKO FORU DIPUTATUAK.


Azterketa dokumentala