Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 1997ko azaroaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
5787

IRAGARPENA, 786 zenbakidun Foru-Agindua, 1997ko urriaren 30ekoa, Legutiano Udalerriko Zabalain Penintsularen lurzoru urbanoari buruzko Plan Bereziaren espedientearen gainekoa.

Hirigintza, Arkitektuta eta Ingurugiro diputatuak ondoren zehazten den foru-agindua eman du:

«Legutiano Udalerriko Zabalain Penintsularen lurzoru urbanoaren Barne-Erreformari buruzko Plan Bereziaren espedientea azterturik.

1997ko irailaren 22an Jesús Astola Basabe jaunak eta beste batzuek sarrera-erregistroko 15318 zenbakia duen idazki bat aurkeztu zuten eta berorretan planak ordenatzen duen aldean Astola jaunaren ondoko lurzoruak sartzea eskatzen zen: Legutianoko Ordezko Udal Arauek Komunitate-Ekipamenduaren Sistema Orokorrean sartzen dituzten lurzoruak, konkretuki Zabalain Penintsularen Kirolgunean sartzen direnak (GED1).

Laugarrena.– Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa eta funtzionala onartzen duen 47/1996 Foru-Aginduaren 4.d) atalean xedatutakoari jarraiki, saileko diputatu titularrari dagokio behin-behineko onarpean ematea; beti ere, bidezkoa bada eta jendaurrean legezko epean edukitzearen ondoriz Plan Berezian agertzen den dokumentuari erreparatuta.

OINARRIAK

Lehenengoa.– Uraren herri-jabetzari buruz.

Urrunaga urtegiaren ur-kota maximoa 546,50 metrokoa da. Eta urtegi honen ibilguaren bazterrek, hau da, Plan Berezira atxikita daudenek erabilera publikoaren 5 metroko zortasuna dute luzera guztian, hala xedatzen baita Urari buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen 6. atalean. Lege horren helburuak apirilaren 1eko Uraren Herri-Jabetzari buruzko 849/1986 EDren 7. atalean daude seinalaturik, eta honako hauek dira: ibilgua zaintzen duen pertsonalak erabiltzeko pasoa, ibai-arrantza egiteko pasoa, ondasunak eta pertsonak salbatzeko pasoa eta beharrezko denean untziak lehorreratzeko eta lotzeko pasoa. Halaber, aipatu atalean, honako hau zedatzen da: zortasuna duten aldeen jabeek aldeotan erein dezakete, baldin eta aipaturiko pasorik ez badute eragozten, baina ezin izango dute ezer eraiki.

Guzti hoen arabera, aipatu espazioak ezin daitezke hesitu, ezta fisikoki pribatizatu ere. Bestalde espaziotan ezin izango da egin eraikinik edo bide publikorik, baldin eta hauen gehienezko kotek —urtegiaren basoarenak baino handiagoak izan ere— aipaturiko pasoentzako enbarazu badira.

Aurkeztutako espedienteko txostenak besterik dioen arren, zortasun horrek badu eraginik Sektorean. Izan ere, 546,50 metro baino goragoko kotatan eratu behar da, sektorean sartzen da, eta ez jabego publikoko urguneen parte diren beheragoko kotetan —espedienteak dioen bezala—, urak goreneko kota hartzen duen kasuan urpeturik gera daitezkeen eremuan barruan.

Espedientea zehazturiko zentzuan aldatu behar da, eta honek egindakoaren funtsezko aldaketa dakar. Aldaketa honek, alde batetik, D tituludun bidearen hasieran proposaturiko trazaketa bariatzea ekarriko du eta, besteldetik, proposaturikoen artean hainbat partzelen edukiera eta mugak kanbiatzea.

Bigarrena.– Aurkezturiko euskarri kartografikoari dagokionez.

Aurkezturiko dokumentu grafikoak 1/2000 eskalan daude, eta hau HPAren arabera legezkoa bada ere, kasu honetan ez da nahikoa, kontu egin behar da-eta, ezen 546,50 m-troko kota zehazki determinatzea oso garrantzizkoa dela.

Aipaturiko dokumentazioko euskarri informatikoak eta Aldundiaren kartografiakoak erkatu dira, eta aipatu kotaren trazaketa desberdina da kasu bietan. Zirkunstantzia hau dela-eta, Aldundiako langileak bertatik bertarako lanarekin bigarrenik aipaturikao egiaztatzen aritu dira, eta euren lanak ondo definiturik dagoela baieztatzen du, hala kreditatzen baitu Lurralde Informazioaren Sekzioko Buruaren txostenak. Beraz, kreditaturik dago, ezen izapidetzen den espedienteko euskarri topografikoa okerra dela.

Bestalde, informazio urbanistikoari buruzko planoetan ondoko hauek falta direla ikusten da: metrorik metroko sestra-kurbak (urtegiaren basoko zortasunaren aldeetan hobe metro erdirik metro erdira) eta bai azpiegitura, erabilera eta eraikinen planoan dagoen landareria seinalatzea ere(HPA 59. atala). 1 eta 2 planoetan eta tramak identifikatzeko testuak falta dira, hau da, ez-adituek trama eta grafismook identifikatu ahal izateko testuak. Proiektuaren plano guztietan falta ordenazio-aldea mugatzea (HPA 60. atala).

Hirugarrena.– Azpiegiturei buruz.

HPAk, besteak beste, ondoko hauek xedatzen ditu: dauden azpiegitura-sareekiko konexioak eta azpiegituron ezaugarriak eta dimentsioak ere zehaztu behar dituztela plan partzial guztiek; eta ordezko arauetan aurreikusitako komunikazio-sistemari dagokionez, lotuneak eta bidegurutze puntuetan behin betiko sestrak seinalatu behar direla. Halaber, hornidura-sareari dagokionez, sarearen iturriak, eskuara den emaria eta hidranteen kokapena seinalatzea xedatzen du HPAk. Era berean, ebakuazio-sareari dagokionez: sare orokorrean egiten diren isurketak, sare orokorraren kapazitatea eta arazketa-sistema seinalatzea xedatzen du HPAk; eta azkenik sare elektrikoaren kasuan: sarea nondik datorren, transfomategiak hornitzen dituzten lineak eta transformategien egoera eta kokapena seinalaztea.

Aurkeztu den dokumentazioak ez ditu aurreko erreferentziak, zeintzuk jaso egin beharko baitira:

Laugarrena.– Dotazioei dagokionez.

HPAren eranskineko 7. atalaren arabera, aparkalekuen dotazioek kondizio hauek bete beharko dituzte, besteak beste: plaza bakoitzaren gutxienezko dimentsioei buruzkoak eta minusbalituentzako zenbait plaza —tamaina desberdinetakoak— erreserbatzeari buruzkoak.

Kondizio hauek betetzeko beharrezkoa da, aparkaleku publikoen plazak grafikoki adierazita egotea plano egokian.

Bosgarrena.– Ordenantzei dagokienez.

Eraikuntzako Ordenantzaren 5. atalaren arabera, eraikinek partzela garbiaren %20a har ditzakete; baina Legutianoko Ordezko Arauen 94. atalak ondoko hau zehazten du Zabalain Penintsulako Bizileku-Sektorearen (SRPZ) gehienezko okupazioari dagokionez: oinarrizko parametroa partzelaren %15a da. Beraz, parametro hau aldatu egin behar da.

Bestalde, eraikinak dauden lekuarekiko egokitzapena kontutan edukita, kondizio estetikoei dagozkien ordenantzak sartu behar dira. Eta alderdi hau aipatu egin zen Legutianoko Udalaren 1997ko irailaren 11ko Gobernu Batzordeak, hain zuzen, hesien eta estalkien uniformidadeari dagokienez, azpimarratzekoa izanik: galarazi egiten dela zortasun aldeetan hesiak egitea.

Seigarrena.– Sektorearen kudeaketari buruz.

Ekimen partikularreko Plana denez gero, honako hauek aurkeztu dira:

– Eraginik duten jabeen zerrenda, izena, abizena eta helbidea.

– Udalaren eta urbanizatzailearen arteko konpromezua, alde biek sinatua eta ondoko hauei buruzkoa:

* Zerbitzuak instalatzeko eta urbanizazio- obrak egiteko epea.

* Urbanizazioaren kontserbazioa: udalaren kontura, partzelak erosiko dituzten jabeen edo sustatzailearen kontura izango den zehaztuaz; azken bi kasu hauetan zehaztu egin beharko da: kontserbatzeko obligazioak zer epe hartuko duen.

* Promozioak dituen baliabide ekonomikoak, baliabide propioak eta finantziazio-iturriak adieraziaz.

Zazpigarrena.– Jendaurrean erakusteko epean aurkezturiko alegazioei buruz.

Alegazio bi aurkeztu ziren, eurotariko bat Juan José López Larrínaga jaunak sinaturikoa, zeinetan sektorearen bide-ordenazioaren kritika egiten baita. Krikita hau konpentsazio batzordeak egin beharreko eztabaida prozesuan sartu beharko litzateke. Beraz, alegazio hau ez da sartzen espedientearen tramitazio publikoaren arloan.

Bigarren alegazioa Jesús Astola jaunak eta beste batzuk aurkeztu zuten. Legutianoko Planeamenduko GED1 ordezko arauek (Zabalain Penintsularen Iparraldean) duten eremuari buruzkoa da. Ez du zuzeneko loturarik espediente honekin. Beraz, lekuz kanpo dago, planeamenduko beste eremu batzutakoa baita, horren definizioa jendaurrean jarri zelarik Udalaren Osoko Planeamenduaren agiria, hau da OOAA (ordezko arauak) izapidetzerakoan.

Ondorioz, egoki da alegazio biok ezestea.

Hori dela eta, apirilaren 2ko Diputatuen Kontseiluaren 47/1996 Foru Dekretuan agindutakoaz bat etorriz, hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Legutianoko Udalerriko Zabalain Penintsulako lorzoru urbanoaren plan bereziaren espedienteari emandako behin behineko onarpena etetea, zeinak foru agindu honen oinarrietan adierazitako aldaketak egin beharko dituen eta berriz ere jendaurrean jarri beharko den, behin behineko onarpena eman baino lehen.

Bigarrena.– Foru agindu hau Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.»

Erabaki hau behin betikoa da administrazio bidean. Beraz, bere aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa —egokitzat jotako beste edozeinez gainera— aurkeztu ahalko da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, argitaratzen den egunetik hasi eta hilabete biko epearen barruan; hala agintzen du Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 109 c atalak, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioari buruzko Lege Arautzailearen 37. eta 58. atalen ildotik. Aipatu epea Kode Zibilaren 5. atalean ezarritakoaz bat zenbatuko da.

Aipatu 30/1992 Legearen 110.3. atalean agindutakoaren arabera, foru agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, beharrezkoa izango da —legez eskatzen da— agindua eman duen organoa jakinaren gainean jartzea.

Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro diputatua,

AVELINO FDEZ. DE QUINCOCES MENDIETA.


Azterketa dokumentala