Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 1997ko azaroaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
5786

AGINDUA, 1997ko urriaren 3koa, Lurralde Antolamendu, Etxebiztza eta Ingurugiro sailburuarena, Ardanza izeneko 19 E.I.U.rako Barneraldaketarako Plan Berezia, Eibar, II. Fasea" proiektua gauzatzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea eta desjabetzarako espedienteari hasiera ematea ebazteko.

Sail honek ondoan argitaratzen den agindua eman du gaur:

«Ardanza izeneko 19 E.I.U.rako Barneraldaketarako Plan Berezia, Eibar, II. Fasea» proiektuari dagokion hirigintza-espedientea aztertu da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak 1994ko irailaren 27an, «Ardanza izeneko 19 E.I.U.rako Barneraldaketarako Plan Berezia, Eibar, II. Fasea» delakoaren espedienteari behin betiko onespena ematea erabaki zuen.

Hori gauzatzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak banakatuta eta behar bezala zehaztuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, identifikatzeko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen epean aurkeztu ziren arrazoibide-idazkiak bere garaian ebatzi ziren.

«Ardanza izeneko 19 E.I.U.rako Barneraldaketarako Plan Berezia, Eibar, II. Fasea» proiektua gauzatzea luzaezintzat jo da, eraikintza merkatua nola dagoen ikusita, diru-ahalmen gutxien duen biztanleria-taldeari etxebizitza duina eta prezio eskuragarrian bideratzekotan.

Lurraren Araubideari eta Hiri-Antolaketari buruzko Legearen 64. atalean ezarritakoaren arabera, Hiri-Antolaketarako Planak edo, bestela, Arau Subsidiarioak onesteak obrak onura publikorako direla deklaratzea eta lurrak eta dagozkion eraikinak hartzea dakar, desjabetu edo zortasun-ezarketa egiteko.

Desjabetzarako proiektu honetan sartutako lurrak hirikoan sailkatzen dituzte Eibarko Arau Subsidiarioek, Ardanza izeneko 19 E.I.U.rako Barneraldaketarako Plan Berezian jarduera sistema desjabetza finkatuta. Beraz, Lurraren Araubideari eta Hiri-Antolaketari buruzko Legean ezarritakoaren arabera, bidezko da nahitaezko desjabetza ezartzea.

Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 17. eta ondorengo ataletan, 1954ko abenduaren 16koa, eta honen Arautegiari dagozkionetan xedatutakoa betez, eta Lurraren Araubideari eta Hiri-Antolaketari buruzko Legearen 134., 135. eta 144. atalen arabera, eta 1978ko abuztuaren 25eko Hirigintza Kudeaketarako Arautegiaren 197. eta 201-2. atalei jarraituz, arauzko da desjabetzarako ihardunbideak hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea.

Nahitaezko Desjabetzari buruzko indarreango Legearen 52. atalaren arabera, salbuespenez, eta Ministroen Kontseiluaren akordioz, obra edo helburu zehatz bat egiteak ekar dezakeen desjabetza gauzatzeko hartutako ondasun eta eskubideak hatzematea presazkotzat deklaratu daiteke.

Aipatutako legeei, hauen kidekoei eta ezargarri den gainontzekoei atxikiz, honako hau

ERABAKI DUT:

1.– «Ardanza izeneko 19 E.I.U.rako Barneraldaketarako Plan Berezia, Eibar, II. Fasea» izeneko proiektua gauzatzeko desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak hartzeko nahitaezko desjabetzarako espedienteari hasiera ematea, obrak onura publikoak direla deklaratzea eta lurrak eta dagozkion eraikinak desjabetu edo zortasun-ezarketa egin beharra dagoela berebaitan jotzen dela, Lurraren Araubideari eta Hiri-Antolaketari buruzko 1976ko apirilaren 9ko Legearen 64. atalean xedatutakoaren arabera.

2.– Aipatutako espedienteak hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, legeak agindutako azken argitalpenetik hamabost asteguneko epearen barruan, bidezko diren arrazoibide-idazkiak aurkeztu ahal izateko Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Donostiako Andia k, 13), aipatutako zerrendan dauden akatsak zuzentzekotan, hau guzti hau Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 17. eta ondorengo ataletan, 1954ko abenduaren 16koa, eta honen Arautegiari dagozkionetan xedatutakoa betez, eta Lurraren Araubideari eta Hiri-Antolaketari buruzko Legearen 134., 135. eta 144. atalen arabera, eta 1978ko abuztuaren 25eko Hirigintza Kudeaketarako Arautegiaren 194., 197. eta 201-2. atalei jarraituz.

Epe horretan zehar honekin batera doan ondasun eta eskubideen zerrenda Eibarreko Udaletxeko iragarki-taulan ere ikusgai izango da, aipatutako ondorioetarako.

3.– Euskal Herriko Jaurlaritzaren Kontseiluari, «Ardanza izeneko 19 E.I.U.rako Barneraldaketarako Plan Berezia, Eibar, II. Fasea» proiektua burutzeko hartu beharrekoak diren ondasun eta eskubideak Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko eskatzea.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko urriaren 3a.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala