Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 1997ko azaroaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
5780

ERABAKIA, 1997ko urriaren 22koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Anoetako (Gipuzkoa) Balizko Arkeologia Guneen Izendapena egiten duena.

Kultura Ondarearen zuzendariak 1996ko azaroaren 11n hartutako Erabakiaren bidez ezarri zen Anoetako Balizko Arkeologia Guneen Aldez Aurreko Izendapena, Kultura Ondarearen Zentroaren Zerbitzu Teknikoek egindako txostenaren edukiei jarraituz. Izan ere, txosten horrek dioenez, baliteke aipatutako aldez aurreko Erabaki horretan aipatzen eta mugatzen diren esparruetan arkeologi aztarnak egotea, eta aldez aurreko izendapen horrek eragindako guneen zerrenda eta mugak ematen dira.

Legez ezarritako prozedurari jarraituz, dagokion jakinarazpen eta argitalpenak egin dira eta interesatuei beren alegazioak egiteko aukera eman zaie. Entzunaldi horren ondorioz José M.ª Sarasola Goenagak alegazio batzuk aurkeztu ditu, behar bezala informaturik. Berak egindako alegazioen artetik honako hauek onartu dira: Balizko Arkeologia Guneen zerrendan aldaketa hauek egitea: 5.– Mikelasagasti baserria (A) eta 8.– Iturzarraga baserria (A) jartzen duen lekuan 5.– Mikelasagasti baserria (ageriko egiturarik gabea) (E) eta 8.– Iturgaitz baserria (A) jartzea hurrenenz hurren. Gainerako alegazioak ez dira onartu.

Horren guztiaren arabera, eta kontuan izanik Euskal Kultura Ondareari buruz uztailaren 3an onartutako 7/1990 Legearen 49. atalean ezarritakoa (abuztuaren 6ko EHAA, 157. zk.) eta, Balizko Arkeologia Guneak Finkatzeko Araudia ezartzen duen urriaren 8ko 234/1996 Dekretua ere bai (urriaren 23ko EHAA, 205 zk.),

ERABAKI DUT:

aipatzen eta mugatzen diren esparruak Anoetako Balizko Arkeologia Gune izendatzea.

Euskal Kultura Ondareari buruz uztailaren 3an onartutako 7/1990 Legearen 49. atalean ezarritakoari jarraituz, hau adieraztea: gune horietan obrarik egin nahi izanez gero, jabeak edo lanen sustatzaileak ikerlan bat aurkeztu beharko duela orubearen edo eraikuntzaren arkeologi balioari buruz, urriaren 8ko 234/1996 Dekretuaren 7. atalean eta bat datozenetan ezarritako baldintzen arabera.

Bigarrena.– Erabaki honen berri ematea interesatuei, Anoetako Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei.

Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, erabaki honen bitartez Anoetako Balizko Arkeologia Gune izendatzen diren guneei dagokien administrazio espediente osoa interesatu guztien eskura dagoela, bulego orduetan, Euskal Kultura Ondarearen Zentroan (San Antonio kalea, 2. behea, Vitoria-Gasteiz).

Erabaki honen aurka Kultura sailburuari Errekurtso Arrunta jarri ahal izango zaio, jakinarazten denetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko urriaren 22a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

JOSÉ M.ª AGIRRE ESKISABEL.

I. ERANSKINA

ANOETAKO (GIPUZKOA)

BALIZKO ARKEOLOGIA GUNEEN

ZERRENDA ETA MUGAKETA

Balizko Arkeologia Guneak honako irizpide hauen arabera finkatu eta mugatuko dira:

a.– Orain arte ezagun diren arkeologia materialen banaketa. b.– Zero Kotaren gainetik dauden egituren kokapena.

c.– Egitura horien kokapen topografikoa.

d.– Arkeologia gaien ezaugarri topografikoak eta beren garrantzi historikoa.

Anoetako Balizko Arkeologia Guneak mugatzeko modua zehaztu nahian, aipatutako irizpideak eta elkar egokipena aintzat hartuta, babes esparruetan honako tipologia hauek bereziko dira:

A motakoak: eraikinaren hormez barruko esparrua.

B motakoak: eraikinaren hormez barruko esparrua + 15 metro inguruan, kanpoen dauden puntuetatik hasita.

C motakoak: elementuak hartzen duen esparrua + 5 metro inguruan, kanpoen dauden puntuetatik hasita.

D motakoak: eraikinak eta berari atxikitako instalakuntzek hartzen duten esparrua.

E motakoak: planoan zehaztutako esparrua.

Azaldutako banaketa horri jarraituz, Balizko Arkeologia Guneei buruz honekin batera doan Zerrendan zehaztuta dago bakoitzari dagokion babes esparrua. Honako hauexek dira:

Fitxa Deitura

1. San Joan Bataiatzailea eliza(A)

3. Apaetxe baserria (A)

4. Argindegi baserria (A)

5. Mikelesagasti baserria (ez zaio egiturarik ikusten) (E)

6. Urritzeta baserria (A)

7. San Joan baseliza (gaur baserria) (B)

8. Iturgaitz baserria (A)

10. Anoeta errota (D)

11. Agerre baserria (A)

12. Etxeberri baserria (A)


Azterketa dokumentala