
220. zk., 1997ko azaroaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura
5775
ERABAKIA, 1997ko irailaren 19koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Hernaniko (Gipuzkoa) Hirigune Historikoaren Esparru Arkeologikoa Kultura Ondasun gisa, Monumentu Multzo izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko espedienteari hasiera emateko.
Euskal Autonomi Elkarteak Konstituzioko 148. 1.16 atalaren eta Autonomi Estatutoaren 10.19 atalaren arabera, Kultura Ondareari buruzko eskumen osoa bereganatu zuen. Horretaz gain, ondare hori atzerriratu eta espoliatu ez dadin, irailaren 26ko 3068/1980 Errege Dekretuz, Estatuak ezarri zituen arauak eta obligazioak ere bereganatu zituen. <P ALIGN="JUSTIFY">
Hain zuzen ere, eskumen horretaz baliatuz, onartu zen Euskal kultur ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea.
Hernaniko hirigune historikoaren garrantzi historikoa eta arkeologikoa ikusirik eta Kultura Ondare Zentruko Zerbitzu Teknikoek egindako erabaki proposamena kontutan izanik, honako hau
ERABAKI DUT:
1.– Hernaniko Hirigune Historikoaren Esparru Arkeologikoa Kultura Ondasun gisa, Monumentu Multzo izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Errolda Nagusian sartzeko espedienteari hasiera ematea, Erabaki honen I. Eranskinean agertzen den mugapenaren arabera eta II. Eranskinean agertzen den deskribapena aintzakotzat hartuz.
2.– Hernaniko Hirigune Historikoaren Esparru Arkeologikoa Kultura Ondasun gisa, Monumentu Multzo izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Errolda Nagusian sartzeko espedientea dela-eta interesdunari entzuteko eta jendaurrean jartzeko epea irekitzea, bidezkotzat jotzen diren arrazoibideak egin eta agiriak aurkeztu ahal izateko hogei eguneko epea emanaz behin Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu erabaki hau eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Lege Jaurbidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 84. eta 86. ataletan xedatutakoaren arabera. Euskal Kultur Ondarearen Zentruan egongo da aztergai espedientea, San Antonio kalea 2.a, beheko solairua, Vitoria-Gasteiz, helbidean.
3.– Espedientearen izapideei ekitea, indarrean dauden xedapenekin bat etorriz.
4.– Hernaniko Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei honako hau jakinaraztea: esparru arkeologiko honetan egin beharreko edozein obrak Foru Aldundiaren baimena beharko du izan, arkeologi egitasmoa egin beharko delarik aurretiaz (7/1990 Legeak bere 45.2 artikuloan adierazten dituen eta burutu beharko diren iharduerak zehaztuz, hala nola, bilaketa, sundeaketa, hondalana eta araketa moduak) hala baitio Euskal Kultura Ondarearen Legearen 45.5. atalak.
Ez da indusketa lanik egin beharrik izango lurpean egindako aldaketa edo obren ondorioz, lur azpiko substratu arkeologikoa galduta dagoela egiaztatzen den lekuetan, baina kasu horietan bakar-bakarrik.
5.– Erabaki honen berri ematea Hernaniko Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari.
6.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, guztiek honen berri izan dezaten. Vitoria-Gasteiz, 1997ko irailaren 19a.
Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,
JOSÉ M.ª AGIRRE ESKISABEL.
I. ERANSKINA / ANEXO I
<IMG SRC="Image90.gif" WIDTH=567 HEIGHT=434 ALIGN="LEFT" HSPACE=9>
II. ERANSKINA
Deskribapena.
Hernaniko Erdi Aroko hiribildua ibar zabal batean dago kokatua, Urumea Ibaiaren ondoan dagoen muino baten gainean, ibaiaren bokaletik kirometro gutxira.
Nafarroako eta Frantziako muga historikoetatik oso hurbil dagoenez, hiribildu honek oso paper estrategikoa jokatu izan du, eta bere burua defendatu behar izan du maiz. Bestalde, Urumea Ibaian barrena nabigatzerik bazegoenez, horrek oparotasun ekonomikoa eta komertziala eman izan dio.
Hainbat iturri kontsultatu ondoren, Erdi Aroko fundazioko eremuaren mugak (XIV. mendea), garbi ez daudela ikusi dugu eta, beraz, arkeologia gune garrantzitsutzat hartu duguna zera da: Hernaniko garapen urbanistikoari buruz dauden hipotesi guztien artetik eremurik zabalena hartzen duena.
Mintzagai dugun gune honen mugak, horrenbestez, hauek dira: Ekialdean, Perkaiztegi kalea, Mendebaldean Iturriaga kalea (edo Kale Nagusiko zenbaki bakoitien atzeko aldeak) Iparraldetik Zinkoena kalera arte eta Hegoaldean eliza eta udaletxea.
Alderdi horren planoak forma obala dauka eta trazaketa erregular eta ordenatua, Kaleek eta etxadiek muturretan elkartzeko joera daukate (Iparraldean eta Hegoaldean) eta, era horretara, hirigunea itxi egiten da.
Barruko aldean bi kale paralelo daude, Kardaberaz kalea Ekialdean eta Kale Nagusia Mendebaldean. Kale horiek mozten dituzten kantoiak ere badaude.
Horrela, bada, kaleak etxadi laukizuzen eta erregularrez osatuta daude, muturretakoak bakunak dira eta barrukoak, berriz, bikoitzak. Azken horiek honela osatuta daude: etxeetako fatxadak paraleloak diren bale banatara ateratzen dira eta bien atzeko aldeak aurrez aurre kokaturik daude, gandolara ematen dutela, gandola, hein handi batean, mantentzen da eta.
Aipagarria da eremu honen barruan bi plaza zabal egotea, horiek ez baitute zerikusirik Erdi Aroko plangintza urbanistikoekin: alde batean, Iparraldean, Foruen plaza dago eta, bestean, Hegoaldean, Gudarien enparantza. Ziur aski, biak ere Erdi Aroko bizitoki zaharraren eta ondorengo asentamentu berriagoen arteko topagune izango dira. Bi plaza horien artean dauden kaleetan, orohar, jatorrizko antolamenduari eusten zaio.
Etxe askok eta askok Erdi Aroko txantelketa luze eta meharrari eusten diote, batez ere bi plazen artean daudenek. Eremu horretako etxeak mehelin edo artekorma artean eginda daude. Foruen plazaren eta Zinkonea artean dagoen eremuko etxeen hormak manposteriazkoak dira eta egiturak, berriz, egurrezkoak. Alderdi horretan azken urte hauetan egindako planta berriko eta ugari dago, batez ere Kardaberaz kalean.
Arkeologia aldetik honako hauek dira garrantzirik handiena duten elementuak: hiribilduaren harresitik gelditzen diren zatiak, Portalondo dorretxea (Kardaberaz kaleko 46. zk.), Zapa kantoiko hiribilduko sarrera (Ekialdea) eta Kale Nagusiko 13. zenbakia duen etxea, denak ere XV-XVI. mendeetakoak.
Azkenik, honako hauek dira eraikin monumentalen artean berezienak: Hegoaldeko muturrean udaletxea, zeinaren azpian Hirigune Historikora sartzeko atea dagoen, eta San Joan Bataiatzailearen eliza, XVI. mendekoa.
RSS