Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 1997ko azaroaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
5774

ERABAKIA, 1997ko azaroaren 7koa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena, unibertsitateko irakaskuntzarako liburuak argitaratzeko emandako dirulaguntzei publizitatea egiteko dena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1997ko maiatzaren 28ko Aginduaz (1997ko ekainaren 13ko EHAA) unibertsitateko irakaskuntzarako liburuak argitaratzeko dirulaguntzetarako deia egin zen.

Deialdiko 8. oinarrian agindutako Azterketa eta Ebaluazio Batzordeak laguntzak esleitzeko proposamen loteslea igorri du gora; Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen 1997ko urriaren 10eko Erabakiaz ebazpena eman zaio deialdiari; erabaki horren berri eman zaie interesatuei, bakoitzari berea eta orain, deialdiko 9.3 oinarrian agintzen denaren esanera, emandako dirulaguntza horiei publizitatea eman behar zaie.

Ondorioz, hau

ERABAKI DUT:

Bakarra.– Unibertsitateko irakaskuntzarako diren liburuak argitaratzeko 1997ko urtean zehar emandako dirulaguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko azaroaren 7a.

Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea,

ANDER GURRUTXAGA ABAD.

UNIBERTSITATEKO IRAKASKUNTZARAKO DIREN LIBURUAK ARGITARATZEARI EMANDAKO

DIRULAGUNTZAK JAKINARAZTEKO DEN ERABAKIAREN ERANSKINA

ONARTUTAKO ESKABIDEAK

1 LEHENTASUNA

TITULUA EGILEA ESKATZAILEA DIRULAGUNTZA PTA

Geologia Hiztegia Koldo Nuñez eta beste batzuk ELHUYAR ELKARTEA 1.863.500

The Gutenberg Galaxy Marshall Mcluhan GAIAK ARGITALDARIA, S.L. 1.671.990

Six études de psychologie Jean Piaget GAIAK ARGITALDARIA, S.L. 734.400

Komunikazioaren Soziologia Zenbait egile TXALAPARTA ARGITALETXEA 653.650

Semiotika eta Masa Komunikazioa Jose Inazio Basterretxea Polo U.E.U. 887.862

Derecho Mercantil Rodrigo Uria UNIVERSIDAD DE DEUSTO 2.516.800

Euskal Morfologia: Historiaren Miren Azkarate eta Patxi Altuna ELKAR, S.L. 914.000

ikuspegitik aztertuta

Euskaldunen Azentuak Iñaki Gaminde Terraza LABAYRU IKASTEGIA 1.454.120

Batu eta segi 10.696.322

2 LEHENTASUNA

TITULUA EGILEA ESKATZAILEA LAGUNTZA PTA

Fluidoen Mekanika. Ariketa- Jabier Almandoz eta beste batzuk ELHUYAR ELKARTEA 1.072.100

Bilduma

Algoritmika Rosa Arruabarrena Santos U.E.U. 793.060

Batu eta segi: 1.865.160

Guztira: 12.561.482


Azterketa dokumentala