
220. zk., 1997ko azaroaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Nekazaritza eta Arrantza
5773
AGINDUA, 1997ko azaroaren 7ekoa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Arabako Txakolina-Txakolí de Álava jatorri izena ezarri eta Lanbidearteko Behin-behineko Batzordearen osaketa zehazten duena.
Ardoak eta mahats-muztioak izendatu eta aurkezteari buruz, eta mahaiko ardoetan geografi izenak erabiltzeari buruz, 2392/1989 eta 3201/1990 Arautegietan eta aplika daitezkeen gainerako arauetan ezarritakoarekin bat etorriz, beharrezkotzat hartu da «Arabako Txakolina-Txakolí de Álava» izenaren erabilera ezartzea, lurralde historiko honetan ohituraz txakolina ekoiztu eta elaboratzen izan duten udalerrietako ardoak izendatzeko. Beharrezkotzat hartu da, halaber, Lanbidearteko Behin-behineko Batzordea eratzea eta bere eginkizunak zehaztea. <P ALIGN="JUSTIFY">Hori guztia egin ahal izan bada, Arabako txakolin ekoizle eta elaboratzaileek (elkartearen bitartez, eta foru aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin (mahastiak eta instalazioak hobetu eta berritzeko egin duten lanari esker izan da. Bestalde, Arabako txakolinarentzako jatorri izena aintzatetsi eta arautu baino lehenagoko fastezat hartu behar da araupeketa hau.
Ondorioz, Arabako Foru Aldundiari eta Arabako Txakolin-egileen Elkarteari kontsulta egin ondoren, hau
XEDATU DUT:
Lehenengo atala.– Agindu honek «Arabako Txakolina-Txakolí de Álava» jatorri izena ezartzen du baldintza hauek betetzen dituzten ardoentzat: eranskinean adierazitako udalerrietan ekoiztu behar dira (Arabako Lurralde Historikoan izanik, ardogintzako eskualde kantauriarrean dauden udalerrietan), eranskinean adierazitako barietateekin elaboratu behar dira, eta eranskinean adierazitako graduazio alkoholiko naturala eduki behar dute.
Bigarren atala.– «Arabako Txakolina-Txakolí de Álava» jatorri izenaren Lanbidearteko Behin-behineko Batzordearen osakideak hauek izango dira:
Lehendakaria: Luis Mariano Álava Zorrilla jn.
Batzordekideak:
a) Ekoizleen sektorekoa: Josu Ortuzar Txarterina jn.
b) Elaboratzaileen sektorekoak: José Antonio Ullibarri Garrastatxu jn.
Idazkaria: Juan José Yárritu Ruiz de Gordejuela jn.
Horiez gain, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkari bat (Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako zuzendariak izendatutakoa) eta Arabako Foru Aldundiko ordezkari bat joango dira Lanbidearteko Behin-behineko Batzordearen bileretara aholkulari gisa, hizpidez baina hautespiderik gabe.
Hirugarren atala.– Lanbidearteko Behin-behineko Batzordeari eginkizun hauek dagozkio:
a) Jatorri izenaren Arautegirako proiektua egitea, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren onespenaren menpean jartzeko.
b) Mahasti eta ardandegien erregistroak egitea.
c) Herri-administrazioekiko harremanetan solaskide jardutea, jatorri izenaren barruko txakolin ekoizle eta elaboratzaileen sektoreen izenean.
d) Akordioak hartzea eta jarduketak garatzea, jatorri izenak babestutako produktuaren ekoizpena, elaborazioa eta merkaturatzea hobetu eta garatzeko.
ALDIBATERAKO XEDAPENA
Jatorri-izenari buruzko arautegiak ezartzen dituen organoak eratu eta dagozkien eginkizunak beren gain hartu arte jardungo du Lanbidearteko Behin-behineko Batzordeak bere eginkizunetan.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko azaroaren 7a.
Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
JAVIER RETEGUI AYASTUY.
ERANSKINA
– «Arabako Txakolina-Txakolí de Álava» jatorri izenaren barruan dauden udalerriak:
Laudio-Llodio
Artziniega
Aiara-Ayala
Amurrio
Okondo
– Barietate nagusiak:
Hondarribi Zuria
Hondarribi Beltza
– Gutxienezko graduazio alkoholiko naturala:
Zuriak: bolumenaren %9.
Beltzak: bolumenaren %9.
Gorriak: bolumenaren %9.
– Anhidrido sulfurosoa guztira (gehienez):
Zuriak: 180 mg/l.
Beltzak: 140 mg/l.
Gorriak: 180 mg/l.
– Azidotasun hegazkor erreala azido azetikoan (gehienez):
Zuriak: 0,8 g/l.
Beltzak: 0,8 g/l.
Gorriak: 0,8 g/l.
RSS