Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 1997ko azaroaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
5772

AGINDUA, 1997ko azaroaren 7ekoa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Tomatearen Elikagai-Kalitatearen Euskal Labela eman eta bere Araudi teknikoa onartzen duena.

Irailaren 19ko 203/1989 Dekretu bidez Elikagaien Kalitatearen Euskal Labela sortu zen, Euskal Autonomi Erkidegoan bertan sortzen ziren produktuetatik, kalitate eta nortasun bikainekoak bereiztearren eta babestearren.

Arestian aipatutako Dekretu horren 4. eta 10. ataletan ezarrita dagoenaren arabera, eta jardueren eremu funtzionalen gaur egungo banaketarekin bat etorriz, Nekazaritza eta Arrantza Sailari dagokio, gaur egun Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saila denari, alegia, produktu bat Labelean sartzeko modukoa den ala ez erabaki eta bere Araudi teknikoa onartzea.

Horren ondorioz,

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Irailaren 19ko 203/1989 Dekretuan ezarritakoaren arabera, Tomatearen Elikagai-Kalitatearen Euskal Labela emango zaie, Agindu honen eranskineko Araudian ezarrita dauden ezaugarriak eta baldintzak betetzen dituzten tomateei. AZKEN XEDAPENA

Honako Agindu hau indarrean jarriko da, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko azaroaren 7a.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

ERANSKINA

TOMATEAREN KALITATEAREN EUSKAL LABELAREN ARAUDIA

I. ATALBURUA

OROKORTASUNAK

1. atala.– Tomatearen Kalitatearen Euskal Labelak ematen duen kalitate-ziurtagiria, honako Araudi honetan ezarrita dauden baldintzak betetzen dituzten Euskal Autonomi Erkidegoko tomateei emateko izango da. Euskeraz nahiz gazteleraz adieraziko da. Esandakoagatik, bada, ezin izango zaio beste jatorriren bat duen inongo tomateri Tomatearen Kalitatearen Euskal Labelik eman; ezin izango da fonetikoki eta grafikoki antzekoak direla eta, honako Araudi honen xede den pruduktuarekin nahiz bere adierazpen grafikoarekin nahasketa sor lezakeen antzerako izen, espresio, marka edo bereizgarririk erabili.

2. atala.– Tomatearen Kalitatearen Euskal Labela defendatzeaz, bere Araudia ezartzeaz, Araudia betearazteaz eta produktua eta bere kalitatea bultzatzeaz, Elikagaien Kalitatearen Euskal Labelaren Kontseilu Arautzailea eta Tomatearen Labelaren Batzorde Profesionala arduratuko dira.

II. ATALBURUA

PRODUKTUAREN DEFINIZIOA ETA EZAUGARRIAK

3. atala.– Tomatearen Kalitatearen Euskal Labela, fresko kontsumitzeko Batzorde profesionalak onartzen dituen barietateetako tomateei eman ahal izango zaie, Araudi honetan eskatutako ezaugarriak eduki eta Araudi bereko III. atalburuan agertzen den eremu geografikoan egin eta ontziratzen badituzte.

4. atala.– Kalitatearen Euskal Labela duten tomateek honako baldintza hauek bete beharko dituzte kalitateari eta freskotasunari dagokionez:

– Oso-osorik egotea

– Itxura freskoa edukitzea

– Osasuntsuak izatea (ustelduta daudenak edo kontsumorako baliorik gabe uzten dituzten aldaketak dauzkatenak kanpo geratuko dira)

– Barietate horri dagokion ohiko itxurakoak izatea

– Ohi kanpoko hezetasunik gabekoak izatea

– Usain edota zapore arrarorik gabekoak izatea

– Garbiak, ikusgai diren gai arrarorik gabekoak izatea

5. atala.– Arestian aipatutako ezaugarriez gain, tomateek indarrean dagoen legedia bete beharko dute eta honako ezaugarri morfologiko hauek edukiko dituzte:

– mami sendoa

– tomatearen barnealdea mamiz beterikoa izan beharko da, hots, mamiz betetzeko agian fitoerregulatzaileak erabili izana adieraz lezakeen hutsunerik gabekoa

– beti ere barietatearen arabera, tomateak itxura biribilekoak edo ildaskatuak izango dira, goitik beherako ebakiduran zertxobait zapalagoak izango direlarik barietatearen arabera kolorea produktuaren heldutasunaren araberako izango da; dena dela ere, fruitua heltzen hasitakoan eta gutxienez azaleraren bosten bat gorria edo tartekatua (berdetik gorrira) duenean bildu beharko da

– tomatearen neurria indarrean dagoen legediak ezartzen duenaren arabera neurtuko da, onartutako gutxieneko neurria 60 mm.koa delarik – tomateak itxura lisoa edukiko du

6. atala.– Tomateen garapena eta egoera:

– garraioa jasateko eta banaketarako edo saltokietako biltegietan kontserbatzeko modukoak izango dira

– heldu beharreko tokira egoera onean heltzeko modukoak izango dira.

7. atala.– Kalitatearen Euskal Labela lortu nahi duten tomateek, aurretiaz adierazitako guztiez gain, tomateen Kalitaterako Arauaren Lehen Mailari dagozkion ezaugarriak eduki beharko dituzte gutxienez. 8. atala.– Batzorde Profesionalak ezarriko du kanpaina bakoitzean baimendutako barietateen zerrenda eta kanpainaren hasieran definituko du.

9. atala.– Kalitateko parametroetako akats txikietan, pilatutako perdoia ez da guztira %10 baino handiagoa izango.

III. ATALBURUA

PRODUKZIO TOKIETAKO MUGAKETA

10. atala.– Kalitatearen Euskal Labela lortu ahal izateko, tomateak Euskal Autonomi Erkidegoan ekoiztutakoak izan beharko dira. Era berean, ontziraketa Euskal Autonomi Erkidegoan bertan egin beharko da.

IV. ATALBURUA

EKOIZPENA ETA BANAKETA

11. atala.– Tomatea behar bezala garatu eta hazteko egokienak diren laborantza teknikak erabili beharko dira, beharrezko lan guztiak ondo saiatuta egin beharko direlarik.

Produktuaren kalitatea hondatu dezakeen edo indarrean dagoen legedia betetzen ez duen laborantza edo bilketa sistemarik ezin izango da erabili. Hala bada, ezin izango da Tomatearen Kalitatearen Euskal Labela bereizgarriaz merkaturatzen diren produktuetan inolako Fitoerregulatzailerik erabili.

12. atala.– Labelaren Batzorde Profesionalak Labela bereizgarriarekin merkaturatzen diren produktuen Araudia eta ezaugarriak betearaziko ditu, produktuari eskatzen zaion kalitate hori lortzeko laborantzan, tratamenduetan eta ekoizpen sistemetan beharrezko deritzon mugak ezartzerik izango duelarik.

13. atala.– Tratamenduak, produktuak lortu ahal izateko gutxienekoak eta beharrezkoak direnak izan beharko dira, indarrean dagoen legediarekin eta hondakin eta tratamenduei buruz Batzorde Profesionalak ezarritakoarekin bat etorri beharko direlarik.

14. atala.– Beharrezkoa izan ezean eta, beti ere, Batzorde Profesionalak izendatutako teknikarien aholkuei jarraiki, ezin izango da Kanpaina bakoitzean landareen osasunerako Batzorde Profesionalak onartutako produktuak ez beste produkturik erabili.

15. atala.– Tratamenduren bat aplikatuz gero, egokitutako arazoaren neurrira aplikatu beharko da, ingurugiroa kaltetzen ez duten eta azkar deuseztu daitezkeen produktuak erabiliz. Halakoetan, uzta, deuseztapen aldia bukatu eta gero egin beharko da.

16. atala.– Uzta produktua ondoen dagoenean burutuko da. Kontu handiz burutu beharko da, fruitua ez kaltetzeko.

17. atala.– Ahalik eta gehien murriztu beharko da uzta eta bilketa garaiko produktuaren manipulazioa eta kolpaketa, produktua bere osotasunean manten dadin.

18. atala.– Bero handia egiten duen egunetan ahalegindu egin beharko da beroen egiten duen orduetan tomaterik ez biltzen.

– Indarrean dagoen legedian eskatzen diren Erregistroetan izena emanda egotea.

– Kalitatearen Euskal Labelaren Egiaztapen Erakundeak ontziratzeko tokia eta prozesua homologatzen dituen ziurtagiria.

4.– Izena emateko eskaeretan, bai ekoizleek eta bai ontziratzileek ere, konpromisoa hartuko dute Elikagaien Kalitatearen Euskal Labelaren araudiak ezartzen dituen betebeharrak betetzeko.

5.– Erregistroetako izen emate guztiak berriztu edo eguneratu egingo dira erabakitzen den epe eta moduan.

6.– Indarrean dagoen legedia orokorrarekin, Araudi honetan ezarritako legediarekin edo hartzen diren erabakiekin bat ez datozen eskaerei ezezkoa emango zaie.

IX. ATALBURUA

ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

32. atala.– 1– Elikagaien Kalitatearen Euskal Labelaren erregistroetan izen eman duten eta honako Araudi hau betetzen duten ekoizleek honako eskubide hauek edukiko dituzte:

– Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituen tomate ekoizpena merkaturatzeko eskubidea, Kalitatearen Eskal Labelekoak bezala ontziratu ahal izateko

– Hala eskatuko balute, Tomatearen Kalitatearen Euskal Labelarekin zerikusirik duten alderdi guztiei buruzko informazioa jasotzeko, esate baterako, araudiei, kontrol sistemei, promozioaren kudeaketari eta eragiten dieten gainerako gaiei buruzko argibideak jasotzeko.

2.– Erregistratutako ontziratzaileek eskubidea izango dute: – Honako Araudi honetan ezarritako baldintzak beteta, erregistratuta dauden ekoizleei erosten dizkieten Tomateak Kalitatearen Euskal Labelekoak modura ontziratu eta merkaturatzeko.

– Hala eskatuko balute, Tomatearen Kalitatearen Euskal Labelarekin zerikusirik duten alderdi guztiei buruzko informazioa jasotzeko, esate baterako, araudiei, kontrol sistemei, promozioaren kudeaketari eta eragiten dieten gainerako gaiei buruzko argibideak jasotzeko.

33. atala.– Ekoizle edo ontziratzaile modura erregistroan izena emateak honako betebeharrak dakartza berarekin:

– Araudi honetako xedapenak eta Batzorde Profesionalak onartzen dituen arauak betetzea.

– Labela kudeatzeko organoek ezartzen dituzten kontrol lanak burutzea.

– Ekoizpenaren aldi guztiekin, hau da, tomateen biltegiratze, ontziratze edo merkaturatzearekin zerikusia duten etxalde eta eraikinetan Labelaren ikuskatzaileei sartzen uztea, eta alderdi horiekin guztiekin zerikusirik duten elementuen ikuskaketa egiten uztea (landareak, landare-osasunerako produktuak, makineria, ontziak, gobernu likidoa e.a.).

– Labeleko organuei eskatzen dieten informazio guzti-guztia ematea.

– Egiten diren kontrol prozesuetan laguntzea.

– Tomatearen Kalitatearen Euskal Labelean aurkitzen dituzten irregulartasun eta iruzur guztiak salatzea.

– Elikagaien Kalitatearen Euskal Labelaren arautegia ez betetzetik sor litezkeen zigor guztiak onartzea.

– Hala balegokio, honako arautegi hau betearaztetik sortutako gastuetatik eta sustatzeko eta publizitatea egiteko gastatutakotik zenbat ordaindu zehaztutakoan, horretarako ezartzen diren kuotak ordaintzea.

X. ATALBURUA

ELIKAGAI-KALITATEAREN EUSKAL LABELA GORDETZEA ETA BABESTEA

35. atala.– Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazioak, Kontseilu Arautzailearen eta Batzorde Profesionalaren eskariz, egoki deritzen neurri guztiak hartu ahal izango ditu, ondoren aipatuta datozen jarduera eremuren batean, Kalitatearen Euskal Labelaren helburuen kalterako edo okerrerako agente ekonomiko eta sozialek ekintzaren bat egin edo egiteari uzten badiote:

– Produktu fisikoari dagokionez: ekoizpena, garraioa, kontserbazioa, manipulazioa, sailkapena, garbiketa, identifikazioa eta aurkezpena.

– Merkataritzako jarduerak: produktuaren espekulazioa, iruzurra, Kalitatearen Euskal Labelarekin bat ez datozen merkatu-politika desegokiak.

– Komunikazioa: publizitate ezkorra, informazio okerra, irudi publikoari egindako kalteak.

– Jabego industriala, sinboloak, bereizgarriak eta markak. – Aipatutako helburuak babestearren, jardun beharko litzatekeen beste eremu batzuk.

XI. ATALBURUA

ARAUHAUSTEAK ETA ZIGORRAK

36. atala.– Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari dagokio Araudi honetako ez betetzeak zigortzea. Ez betetze horiek isun, oharpen, behin-behineko gabetze edo behi-betiko gabetze bidez zigortu ahal izango dira, larritasunaren eta berrerortzearen arabera. Zigor horiek, 25/1970 Legean, Lege hori garatzen duen 835/1972 Dekretuan eta aldatzen duen ekainaren 22ko 1129/1985 Errege Dekretuan ezarritako esparruaren arabera ezarriko dira. 37. atala.– Labeleko Araudiak eta helburuak betetzeko konpromisoa hartzen duten erregistratutako pertsona fisiko eta juridiko guztiak Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ezartzen dtiuen disziplina eta arauen menpe egongo dira.


Azterketa dokumentala