Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 1997ko azaroaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
5771

AGINDUA, 1997ko urriaren 31koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Caravanas Oñate, S.A.L. enpresaren legezko ordezkariak aurkeztutako 876/94 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salak eman duen epaia bete dadila agintzeko dena.

Gizarte Ekonomiako zuzendariaren 1993ko azaroaren 12ko erabakiaren kontra jarritako errekurtso arrunta ezetsi egin zuen Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuordeak 1994ko urtarrilaren 17ko erabakiaz. Erabaki horren aurka, Caravanas Oñate, S.A.L. enpresaren legezko ordezkariak aurkeztutako 876/94 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aztertu ondoren, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salak epaia eman du 1997ko irailaren 26an. Epaiaren xedapen zatiak hau dio:

«Laneko Sozietate Anonimoak eta Kooperatibak eratzeko eta sendotzeko eskatutako laguntza ukatu egin zuen Gizarte Ekonomiako zuzendariak 1993ko azaroaren 12ko erabakiaz. Erabaki horren kontra jarritako errekurtso arrunta ezetsi zuen Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuordearen 1994ko urtarrilaren 17ko erabakiaren aurka Caravanas Oñate, S.A.L. enpresak aurkeztu duen 876/94 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa onartu egin dugunez, hauxe deklaratu behar dugu: batetik, egintza horiek ez direla zuzenbidearen araberakoak; ondorioz, baliorik gabe uzten ditugu; eta bestetik, errekurtso egileak baduela eskubidea ekainaren 15eko 172/1993 Dekretuaz arauturiko laguntzen programan sartzeko. Ez dugu kostuei buruz pronuntziamendurik egingo.» Hori dela eta, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak epai hori hitzez hitz bete dadila eta erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agindu du, otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuko 4. atalean ezarritakoarekin bat etorriz, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioari buruzko Lege Arautzailearen 103. atalean eta hurrengoetan jasotakoaren ildotik.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko urriaren 31.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

FRANCISCO EGEA GARCÍA.


Azterketa dokumentala