
220. zk., 1997ko azaroaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
5769
AGINDUA, 1997ko urriaren 31koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Benita Plaza Diez, María del Pilar García Puente, María Teresa Rodríguez Urrutia, Miren Jaione Aldalur Bilbao eta Miren Garbiñe Dañobeitia Ortiz andreek aurkeztutako 1858/94 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salak eman duen epaia bete dadila agintzeko dena.
Enplegua erregulatzeari buruz Bizkaiko lurralde ordezkariak 1994ko urtarrilaren 24an hartu zuen erabakiaren kontra jarritako gorajotzeko errekurtsoa ezetsi egin zuen Eusko Jaurlaritzako Lan zuzendariak 1994ko apirilaren 6ko erabakiaz. Erabaki horren aurka, Benita Plaza Diez, María del Pilar García Puente, María Teresa Rodríguez Urrutia, Miren Jaione Aldalur Bilbao eta Miren Garbiñe Dañobeitia Ortiz andreen legezko ordezkariak aurkeztutako 1858/94 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aztertu ondoren, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salak epaia eman du 1997ko irailaren 24an. Epaiaren xedapen zatiak hau dio:
«Enplegua erregulatzeari buruz Bizkaiko lurralde ordezkariak 1994ko urtarrilaren 24an hartu zuen erabakiaren kontra jarritako gorajotzeko errekurtsoa ezetsi egin zuen Eusko Jaurlaritzako Lan zuzendariak 1994ko apirilaren 6ko erabakiaz. Erabaki horren aurka, Benita Plaza Diez, María del Pilar García Puente, María Teresa Rodríguez Urrutia, Miren Jaione Aldalur Bilbao eta Miren Garbiñe Dañobeitia Ortiz andreek aurkeztu duten 1858/94 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa onartu egin dugu. Beraz, hauxe deklaratu behar dugu: lehenik, aurkatutako erabakia ez dela zuzenbidearen araberakoa, beraz, indarrik eta baliorik gabe uzten dugu; bigarren, demandatua izan den Administrazioak obligazioa duela Lan Alorreko Jurisdikzioa jakinaren gainean jartzeko, autoetako enpresaren eta langileen ordezkarien artean egindako akordioaren inguruan, akordio hori koakzioz edo agintekeriaz egin den susmoak daude-eta; hirugarren, errekurtso egileek eskubidea dutela, aurkatutako erabakiak ondorioak eman dituenetik espedientea Lan Alorreko Jurisdikziora bidaltzen den arte jasoko luketen lansarien zenbatekoak —epaia exekutatzean zehaztekoak— Administraziotik jasotzeko, errekurtso egileek jasotako eta aitortzen zaizkien soldaten hartukizunekin bateraezinak diren zenbatekoak kenduta. Kostuei buruz ez dugu pronuntziamendurik egingo.»
Hori dela eta, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak epai hori hitzez hitz bete dadila eta erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agindu du, otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuko 4. atalean ezarritakoarekin bat etorriz, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioari buruzko Lege Arautzailearen 103. atalean eta hurrengoetan jasotakoaren ildotik.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko urriaren 31.
Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
FRANCISCO EGEA GARCÍA.
RSS