
220. zk., 1997ko azaroaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Ogasuna eta Herri Administrazioa
5766
ERABAKIA, 1997ko azaroaren 7koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko konparaziozko frogetan azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen duena.
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 1997ko maiatzaren 15eko Erabakiaz (EHAA, 1997-05-21; 95 zk.), hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko frogetarako deia egin zuen. Deialdi honi dagozkion konparaziozko azterketak bukatu ondoren, hizkuntza eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitaratzen da erabaki honen bidez. Gauzak horrela,
ERABAKI DUT:
Atal bakarra.– 1997ko maiatzaren 15eko deialdiko konparaziozko azterketetan hizkuntza eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitaratzea, erabaki honen eranskinean jasotakoaren arabera.
AZKEN XEDAPENA
Azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesatuek 7 egun naturaleko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren aurrean.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko azaroaren 7a.
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
RSS