Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 1997ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
5757

IRAGARPENA, 1997ko urriaren 30eko 787 Foru Aginduarena, Legutianoko Udalerriko Zabalain Penintsulako etxebizitzetarako sektoreko plan partzialaren espedientearen gainekoa.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P>Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro diputatuak ondoren argitaratzen den foru agindua eman du:

«Legutianoko Udalerriko Zabalain Penintsulako etxebizitzetarako sektoreko plan partzialaren espedientea aztertu da.

<FONT FACE="Chicago,Arial" AURREKARIAK

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>Lehenengoa.— 1997ko uztailaren 11n, 12203 sarrera-erregistroko zenbakiaz, Legutianoko Udalaren idazki bat jaso zen. Bertan Zabalain Penintsulako Etxebizitzetarako Sektoreko Plan Partzialari (ESPP) dagozkion agiriak helarazi zitzaizkion Arabako Foru Aldundiari eta eskatu zitzaion, ezen, plan partzialaren arauzko izapideak subroga zitzala aplikagarri den hirigintza-araudiaren arabera, aldundi hori izan dadin, hain zuzen, hasierako, behin—behineko, eta, hala bada, behin betiko onarpenak emango dituena.

Bigarrena.— Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro diputatuaren uztailaren 31ko 623/1997 Foru Aginduaz, subrogazio hori, aipatu etxebizitzetarako sektoreko konpentsazio batzordeko lehendakariak eskaturikoa, ebatzi zen Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorrak egokitzeari buruzko urriaren 16ko 16/1981 Errege Dekretuaren 6.4. atalak horri buruz agintzen duenaren indarrez. Aldi berean, espedienteari hasierako onarpena ematea ere ebatzi zen, bai eta hilabeteko legezko epearen barruan jendaurrean jartzea ere. Halaxe egin zen, espedienteari buruzko iragarpenak jarriz 1997ko abuztuaren 25eko Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (95 zk.), 1997ko abuztuaren 19ko El Correo Español egunkarian eta udalaren iragarkien oholean.

Hirugarrena.— Jendaurrean jartzeko epe horren barruan alegazio bi aurkeztu ziren.

1997ko irailaren 13an, Juan José López Larrínaga jaunak idazki bat (15032 sarrera-erregistroko zk.) aurkeztu zuen. Idazkian sektoreko barne bide batzuk aldatzeko proposatu zuen ekonomia eta ibilgailuen zirkulazioa oinarri hartuta.

1997ko irailaren 22an, Jesús Astola Basabe jaunak eta beste batzuk idazki bat (15318 sarrera-erregistroko zk.) aurkeztu zuten. Idazkian hau eskatzen zen: Plan Partzialak antolatutako arean sartzeko bere jabetzako lurrak, hain zuzen ere, Legutianoko Udalaren Ordezko Arauetan Komunitateko Ekipamendurako Sistema Orokorrean, zehazki, Zabalain Penintsulako Kiroletarako Gunean (G.E.D.1.) sartuak daudenak.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P>Laugarrena.— Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro Departamenduko egitura organikoa eta funtzionala onartu zuen 47/1996 Foru Dekretuaren 4.d). atalean agindutakoaz bat etorriz, behin-behineko onarpena ematea –hala badagokio– Saileko diputatu titularrari dagokio, legezko epearen barruan jendaurrean jartzearen ondoriozko plan partzialaren agiria kontutan hartuta.

<FONT FACE="Chicago,Arial" OINARRIAK

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>Lehenengoa.— Jabego Publikoko Urguneei dagokienez.

Urrunagako urtegiaren goreneko kota 546,50 metrokoa da. Urbazterrak, hau da, ubide horren ondoan dauden lurrak –Sektorean sartuak daude– herri erabilerakoa den bost metro zabaleko zor—gune bati loturik daude luzera guztian, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen 6. atalean agintzen den moduan. Urbazterrek duten erabilera Jabego Publikoko Urguneen Araudiari buruzko apirilaren 1eko 849/1986 Errege Dekretuan –aurrekoa garatzen du– adierazten da, 7. atalean, zehazki; honetarakotxe dira, hain zuzen ere, urbazterrok: ubidea zaintzeko langileentzako pasabide izateko; hibai-arrantza egiteko; pertsonak nahiz ondasunak salbatzeko eta, nohizbehinka eta beharrezko kasuetan, untziak lehorreratu eta estekatzeko. Atal horretan aipatzen da, halaber, zor-gune horien jabeek lurrok erein ahalko dituztela, aipatutako pasuak oztopatzen ez badituzte, eta ezingo dutela ezelako eraikinik egin.

Horrek hauxe esan nahi du: gune horietan ezingo dela hesirik jarri, eta, ondorioz, ezingo dela pribatizatu fisikoki; ezingo dela eraikuntzarik jaso; ez eta bide publikorik egin ere, baldin eta bideak behar duen kota urtegiaren ontzia baino goragokoa bada, aipatutako erabileretarako oztopo izango litzateke-eta.

Aurkeztutako espedienteko txostenak besterik dioen arren, zor—gune horrek badu eraginik Sektorean. Izan ere, 546,50 metro baino goragoko kotatan eratu behar da, sektorean sartzen da, eta ez jabego publikoko urguneen parte diren beheragoko kuotetan –espedienteak dioen bezala–, urak goreneko kota hartzen duen kasuan urpeturik gera daitezkeen eremuen barruan.

Espedientea aldatu beharra dago aipatu puntuari dagokionez. Egindakoa funtsean aldatzea dakar horrek, izan ere, D deritzon biderako hasieran proposatutako taiuketa aldatu beharko da-eta, bai eta proposatutako lur sail askoren mugak eta edukiera ere.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P>Bigarrena.— Aurkeztutako euskarri kartografikoari dagokionez.

Aurkeztutako agiri grafikoak 1/2000 eskalakoak dira, eta, legezkoa den arren HIPA-ren 60. atalaren arabera, ageri agerian da ez dela nahikoa kasu honetan, batez ere kontutan hartuta aitatutako 546,50 metroko kotaren taiuketa zehatz mehatz zehaztu beharra dagoela.

Agiri horien euskarri informatikoak eta Aldundiko kartografiarenak gainjarrita, argi eta garbi ikusten da kasu bietako taiuketak desberdinak direla. Gorabehera hori ikusita, Aldundiko langileek tokian bertako lanaz ziurtatu dute bigarrena. Lan horrek definizio zehatza sendetsi du, Lurralde Informazioko Sekzio buruak eginiko txostenean egiaztatzen den moduan. Beraz, izapidetzen ari den espedienteko euskarri topografikoa okerra dela frogatuta geratu da.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P>Hirugarrena.— Azpiegiturei dagokienez.

Plan partzial guztietan, dauden azpiegituren sareekiko lotura zehaztea eta azpiegituron ezaugarriak eta mugak zehaztea agintzen da HIPAn-n. Hori dela eta: ordezko arauetan aurrikusitako komunikazio sistemak aipatzerakoan, lotunea eta gutxienez gurutzeguneko puntuetan behin betiko sestrak seinalatzeko agintzen du; hornidura sareak aipatzerakoan, horren iturriak eta emari erabilgarria eta ur-hartuneen kokatzea adierazteko agintzen du; hustuketa-sarea aipatzerakoan, sare orokorreko isurtzea, horren ahalmena eta depurazio-sistema berariaz aipatzeko agintzen du; energia elektrikoaren sarea aipatzean, horren iturria, transformazio zentroen eta horiek hornitzen dituzten lineen ahalmena eta kokapena adierazteko agintzen du.

Bestalde, estetikari buruzko ordenantzak ere sartu beharko dira, kontutan hartzekoa izango dela eraikuntzak daudeneko ingurura oinarrizkoan egokitu beharra. Gai hori aipatzen du Legutianoko Udalak 1997ko irailaren 11ko Hirigintza Batzordean, estalkien uniformetasun eta hesiei dagokienez. Nabarmen utzi beharko da zor-gunean hesiak jartzeko debekua.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> <P>Seigarrena.— Sektoreko kudeaketari dagokionez.

Ekimen partikularreko plan bat denez gero, hauek aurkeztu beharko dira:

—Eraginpean dauden jabeen zerrenda, izena, abizenak eta helbideak adieraziz. —Urbanizatzaile eta Udalaren arteko konpromezua, alde biek sinatuta, hain zuzen honako hauek jasoz:

* urbanizatze obrok burutzeko eta zerbitzuak jartzeko epea.

* Urbanizazioaren mantenimendua, Udalaren kargurakoa edo lur—sailen bihar-etziko jabeen edo sustatzaileen konturakoa izango den azalduz; azken kasu bi horietan, mantenimendua noiz arte egin beharko duten jarri beharko da.

* Sustatzaileek dituzten ekonomia baliabideak, norbere baliabideak eta finantzazio iturriak adieraziz.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P>Zazpigarrena.— Idatzizko agirien zenbait punturi dagokionez.

Hutsegite hauek zuzendu beharko dira:

a) Aztertutako eremuari txostenak 64.938.13 m.2-ko azalera ematen dio; ezaugarrien taulak, aldiz, 63.613.20 m.2-koa.

b) 6. orrialdean, b.b.1. puntuan, Plan Berezia dioenean Plan Partziala esan behar du.

c) 5. orrialdean, 14,50 m.ko zabalera aitatzen da eta 11, 60 m.koa jarri behar da.

d) Eraikuntzari buruzko ordenantzetako 10. atalean 11. atala aipatzen da eta 12. atala jarri behar du.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P>Zortzigarrena.— Azkenik, espedientea jendaurrean egon zenean aurkeztu ziren alegazioei dagokienez.

Alegazio bi aurkeztu ziren. Horietariko batean, Juan José López Larrínaga jaunak sinatutakoan, sektoreko bide-ordenazioa kritikatzen zen. Kritika hori, ordea, antolamendua aztertzeko prozesuan sartu behar du konpentsazio batzordeak. Alegazio hori, beraz, espedientearen izapideketa publikotik at dago.

Bigarren alegazioa Jesús Astola jaunak eta beste batzuk aurkeztu zuten. Legutianoko Planeamenduko GED1 ordezko arauek (Zabalain Penintsularen Iparraldean) duten eremuari buruzkoa da. Ez du zuzeneko loturarik espediente honekin. Beraz, lekuz kanpo dago, planeamenduko beste eremu batzutakoa baita, horren definizioa jendaurrean jarri zelarik Udalaren Osoko Planeamenduaren agiria, hau da OOAA (ordezko arauak) izapidetzerakoan.

Ondorioz, egoki da alegazio biok ezestea.

Hori dela eta, apirilaren 2ko Diputatuen Kontseiluaren 47/1996 Foru Dekretuan agindutakoaz bat etorriz, hau

<FONT FACE="Chicago,Arial" XEDATU DUT:

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>Lehenengoa.— Legutianoko Udalerriko Zabalain Penintsulako etxebizitzetarako sektoreko plan partzialaren espedienteari emandako behin behineko onarpena etetea, zeinak foru agindu honen oinarrietan adierazitako aldaketak egin beharko dituen eta berriz ere jendaurrean jarri beharko den, behin behineko onarpena eman baino lehen.

Bigarrena.— Foru agindu hau Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.»

Erabaki hau behin betikoa da administrazio bidean. Beraz, bere aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa –egokitzat jotako beste edozeinez gainera– aurkeztu ahalko da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, argitaratzen den egunetik hasi eta hilabete biko epearen barruan; hala agintzen du Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 109 c atalak, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioari buruzko Lege Arautzailearen 37. eta 58. atalen ildotik. Aipatu epea Kode Zibilaren 5. atalean ezarritakoaz bat zenbatuko da.


Azterketa dokumentala