
219. zk., 1997ko azaroaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Garraioak eta Herrilanak
5755
ERABAKIA, 1997ko azaroaren 4koa, Portu eta Itsas Arazoetarako zuzendariarena, Bermeoko portuko izotz-fabrikako kaian zoladura zurruna jartzeko lehiaketarako deia egiten duena.
<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P>1.— Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Garraio eta Herrilan Saila.
b) Espedientea izapidatzen ari den bulegoa: Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritza.
c) Espediente zenbakia: 17/97.
2.— Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Kaian zoladura zurruna jartzea portuko zama astunak jasateko.
b) Loteak: Ez dago horrelakorik.
c) Gauzatze lekua: Bermeo (Bizkaia).
d) Burutze epea: Hiru (3) hilabete.
3.— Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: Presakoa.
b) Prozedura: Irekia.
c) Esleipen era: Lehiaketa.
4.— Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: Berrogeita hamasei milioi berrogeita hamalau mila bostehun eta hirurogeita zazpi (56.054.567) pezeta.
5.— Bermeak.
Behin-behingo fidantza: Ez dago jarri beharrik.
6.— Agiriak eta argibideak:
a) Entitatea: Bizkaiko Portuen Zerbitzua.
b) Helbidea: Gran Vía, 85-8.a.
c) Herria eta posta kodea: Bilbao, 48011.
d) Telefonoa: 94-4881323.
e) Telekopia: 94-4881325.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: Ez dago eperik.
7.— Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: G taldea, 2 azpitaldea, e) maila.
b) Bestelakoak: Ez da bestelakorik eskatzen.
8.— Eskaintzak aurkeztea.
a) Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 1997ko azaroaren 28ko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: lanen programazioa, lantaldearen zerrenda eta egindako antzeko obren zerrenda.
c) Agiriak aurkezteko lekua:
1. Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.
2. Helbidea: Eskaintza ekonomikoak eskuan eraman beharko dira Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Wellingtongo dukearen kaleko 2ra, goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Hala egiten ez bada edo eskaintza igorri dela jakinarazteko agiria halakoak hartzeko epea amaitu ondoren jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Dena den, eskaintza postaz bidali eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3. Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hilabete eta erdi, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunean kontatzen hasita.
e) Aldaerak: Ez dira onartuko.
9.— Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.
b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2, Lakua 2, 4. bilkura aretoa.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Eguna: 1997ko abenduaren 1a. Eskaintzaren bat postaz jasoz gero, 1997ko abenduaren 11.
e) Ordua: 12:15.
10.— Bestelako argibideak.
11.— Iragarpen gastuak: Esleipendunaren kontura.
RSS