Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 1997ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraioak eta Herrilanak
5754

ERABAKIA 1997ko urriaren 31koa, Portu eta Itsas Arazoetarako zuzendariarena, Ondarroako portua handitzeko entsegua, eredu fisiko eta matematikoan izeneko kontratua egiteko lehiaketarako deia egiteko dena.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P>1.— Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herrilan Saila.

b) Espedientea izapidatzen ari den bulegoa: Portu eta Itsas Arazoetarako zuzendaria.

c) Espediente zenbakia: 22A/97.

2.— Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: azpiegituraren eta diseinu aldetik bereziak diren aldeen egonkortasunaren analisia eta obra berriak sortarazitako uhin-aldien azterketa. b) Loteak:

c) Gauzatze lekua: Kontratistaren lantokia.

d) Gauzatze epea edo entregatzekoa: Bost (5) hilabete.

3.— Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: Premiazkoak.

b) Prozedura: Irekia.

c) Esleipen era: Lehiaketa.

4.— Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Aurrekontua, guztira: Hamasei milioi eta berrehun mila (16.200.000) pezeta. 5.— Fidantzak.

Behin-behingo fidantza: Kontratuaren aurrekontuaren %2.

6.— Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Wellingtongo dukea, 2.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945.189739.

e) Telekopia: 945.189742.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: Ez dago eperik.

7.— Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: III taldea, 2 azpitaldea, a) maila.

b) Bestelakoak: Azken hiru urteotan enpresak egindako lanen eta negozio globalen zenbatekoaren aitorpena —gutxienez kontratu honen erdia izan beharko du—, eta enpresari eta enpresako zuzendaritzako langileen titulazio akademiko eta profesionalak. Horietako batek, bide, ubide eta portu ingenieria izan beharko du.

8.— Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko epea: 1997ko azaroaren 28ko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio eta berariazko klausulen pleguaren 7.6. klausulan eskaturiko agiriez gain, honakoak eskatuko dira: lana garatzeko metodologiaren azalpen memoria, erabiltzen dituzten baliabide eta instalazioen deskribapena, azken bost urteotan egindako antzeko lan nagusien zerrenda eta lan programa.

c) Aurkezteko lekua:

1.ª Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.

2.ª Helbidea: Eskaintza ekonomikoak eskuan eraman beharko dira Garraio eta Herrilan Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Wellingtongo dukearen kaleko 2ra, goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Hala egiten ez bada edo eskaintza igorri dela jakinarazteko agiria halakoak hartzeko epea amaitu ondoren jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Dena den, eskaintza postaz bidali eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3.ª Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: Hilabete eta erdi, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

e) Aldaerak: Ez dira onartuko.

9. Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.

b) Helbidea: Wellingtongo dukea, 2, Lakua 2, 4. bilera aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 1997ko abenduaren 1a. Eskaintzaren bat postaz jasoz gero, 1997ko abenduaren 11n egiteko utziko da.

e) Ordua: 12:00.

10. Beste argibide batzuk.

11. Iragarpen gastuak: Esleipendunaren kontura.


Azterketa dokumentala