Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 1997ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
5753

ERABAKIA, 1997ko azaroaren 4koa, Ingurugiro Baliabideen zuzendariarena, "Plaiaundi (Txingudi) Alorraren ingurugiroa lehengoratzeko lanak, 1. fasea" burutzeko lehiaketarako deia egiten duena.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P>Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, gaur hartutako erabakiz, lan horiek esleitzeko espedienteari hasiera ematea onartu du. Horretarako prozedura irekia izango da eta esleitzeko modua lehiaketa. Honako hauek izango dira

<FONT FACE="Chicago,Arial" OINARRIAK

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>Xedea.— Aipatutako lanak kontratatzea.

Orotariko aurrekontua.— Berrehun eta hirurogeita hamabi milioi ehun eta laurogeita hamahiru mila berrehun eta berrogeita bost (272.193.245) pezeta gehienez ere.

Behin-behineko fidantza.— Ez da eskatzen oraingoan.

Behin betiko fidantza.— Hamar milioi zortziehun eta laurogeita zazpi mila zazpiehun eta hogeita hamar (10.887.730) pezeta.

Kontratisten sailkapena.— A taldea, 2 azpitaldea f kategoria eta K taldea, 6 azpitaldea eta f kategoria.

Kontratuaren iraupena.— 7 hilabeteko epean burutu beharko dira lanak.

Lizitatzaileentzat interesgarri diren agiriak.— Oinarrien plegua eta gainontzeko agiriak agerian egongo dira eskaintzak aurkezteko epeak dirauen artean, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Ingurugiro Baliabideen Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukea kalea-2, 2. solairua –Lakua II–).

Lizitatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.— Berariazko klausula administratiboen pleguan adierazten dira.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea.— Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Erregistro Nagusian (Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukea kalea-2, 2. solairua –Lakua II–), 1997ko abenduaren 1eko 13:30ak arte.

Eskaintzarako eredua.— Pleguaren eranskinean agertzen dena.

Eskaintzak agertarazteko tokia eta eguna.— Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko bulegoetan (Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukea kalea-2, 2. solairua/6. gela –Lakua II–), 1997ko abenduaren 2ko 11:30ean.

Presatasuna.— Gaur hartutako erabakiz berehala egin beharrekotzat aldarrikatu dira espediente honi dagozkion izapideak.


Azterketa dokumentala