Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 1997ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
5745

AGINDUA, 1996 ko urriaren 3koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, Ibarrako P.R.1 Egoitza Jarduerarako poligonoa" proiektua gauzatzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea eta desjabetzarako espedienteari hasiera ematea ebazteko.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P>Sail honek ondoan argitaratzen den Agindua eman du gaur:

«Ibarrako P.R.1 Egoitza Jarduerarako poligonoa» proiektuari dagokion hirigintza-espedientea aztertu da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak, 1997ko otsailaren 18an, «Ibarrako Arau Subsidiarioen Aldaketa Zehatza, P.R. 1 Egoitza Jarduerarako poligonoari dagokionez» delakoaren espedienteari behin betiko onespena ematea erabaki zuen.

Hori gauzatzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak banakatuta eta behar bezala zehaztuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, identifikatzeko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen epean aurkeztu ziren arrazoibide-idazkiak bere garaian ebatzi ziren.

«Ibarrako P.R.1 Egoitza Jarduerarako poligonoa» proiektua gauzatzea luzaezintzat jo da, eraikintza merkatua nola dagoen ikusita, diru-ahalmen gutxien duen biztanleria-taldeari etxebizitza duina eta prezio eskuragarrian bideratzekotan.

Lurraren Araubideari eta Hiri-Antolaketari buruzko Legearen 64. atalean ezarritakoaren arabera, Hiri-Antolaketarako Planak, edo bestela Arau Subsidiarioak, onesteak obrak onura publikorako direla deklaratzea eta lurrak eta dagozkion eraikinak hartzea dakar, desjabetu edo zortasun-ezarketa egiteko.

1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 17. eta ondorengo ataletan eta honen Arautegiari dagozkionetan xedatutakoa betez, eta Lurraren Araubideari eta Hiri-Antolaketari buruzko Legearen 134., 135. eta 144. atalen arabera, eta 1978ko abuztuaren 25eko Hirigintza Kudeaketarako Arautegiaren 197. eta 201-2. atalei jarraituz, arauzko da desjabetzarako jardunbideak hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea.

2.— Aipatutako espedienteak hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, legeak agindutako azken argitalpenetik hamabost egun balioduneko epearen barruan, bidezko diren arrazoibide-idazkiak aurkeztu ahal izateko Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Donostiako Andia k, 13), aipatutako zerrendan dauden akatsak zuzentzekotan, hau guzti hau, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 17. eta ondorengo ataletan eta honen Arautegiari dagozkionetan xedatutakoa betez, eta Lurraren Araubideari eta Hiri-Antolaketari buruzko Legearen 134., 135. eta 144. atalen arabera, eta 1978ko abuztuaren 25eko Hirigintza Kudeaketarako Arautegiaren 194., 197. eta 201-2. atalei jarraituz.

Epe horretan zehar honekin batera doan ondasun eta eskubideen zerrenda Ibarrako Udaletxeko iragarki-taulan ere ikusgai izango da, aipatutako ondorioetarako.

3.— Euskal Herriko Jaurlaritzaren Kontseiluari, «Ibarrako P.R.1 Egoitza Jarduerarako poligonoa» proiektua burutzeko hartu beharrekoak diren ondasun eta eskubideak Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko eskatzea.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko urriaren 3a.

<FONT FACE="Chicago,Arial" Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

<FONT FACE="Chicago,Arial" FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.

<FONT FACE="Chicago,Arial" EGITASMOA / PROYECTO

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>Etxebizitzetarako Ihardutze-Eremua P.R. 1»


Azterketa dokumentala