
219. zk., 1997ko azaroaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
5744
AGINDUA, 1997ko irailaren 15ekoa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzetan jarri beharreko plakaren eredu berria onesteko dena.
<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P>Babes ofizialeko etxebizitzei buruzko Arautegiaren 104. atalak, uztailaren 24ko 2114/1968 Dekretuaz onetsia, honako hau xedatzen du: babes ofizialeko etxebizitzei atxikitako higiezinek plaka metalikoa izango dute agirian eraikinera sartzeko atearen edo ateen burutik hurbil, Ministerioaren aginduz onartutako eredu ofizialaren arabera.
1980ko abuztuaren 4ko Ministerioaren Aginduz, babes ofizialeko etxebizitzetan jarri beharreko plaken eredu berriak onetsi ziren.
Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 10.31 atalaren arabera, etxebizitza arloko eskuduntza Elkate honena da bakar-bakarrik.
Azaroaren 27ko 3006/1981 eta otsailaren 6ko 325/1987 Errege Dekretuez, arkitektura ondare, eraikuntzaren kalitatearen kontrol eta etxebizitza arloko zerbitzuen titulartasuna Euskal Autonomi Elkarteari transferitu zitzaizkion.
Hortaz, beharrezko egiten da gaur egun indarrean dagoen plaken eredu ofiziala aldatzea.
Ondorioz, eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 28ko 176/1995 Dekretuan xedatutakoaren arabera, honako hau
<FONT FACE="Chicago,Arial" XEDATU DUT:
<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> Atal bakarra.— Babes ofizialeko etxebizitzen legezko erregimenpean, etxebizitza sozialak eta itunpekoak barne, eraikitzen diren higiezinek fatxadan, agirian eta eraikinera sartzeko atearen edo ateen burutik hurbil izan beharko duten plaka metalikoaren eredua onestea. Plakaren gastu guztiak sustatzailearen kontura izango dira.
Plakaren eredua xedapen honen eranskinean jasotakoa da eta honako ezaugarri hauek izan beharko ditu:
—Materiala: Altzairu herdoilgaitzezko plaka, 304 kalitatekoa, banda scott akabera tonuduna.
—Neurriak: 297 mm x 210 mm.
—Koloreak: Bi osagaidun esmalteak eta labean idortua, kolore bakoitzerako zehaztutako kolore-sorten arabera.
<FONT FACE="Chicago,Arial" AZKEN XEDAPENAK
<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> Lehenengoa.— Agindu honetan xedatutakoaren aurka doazen maila bereko edo txikiagoko xedapenak ez dira ezargarri izango Euskal Autonomi Elkartearen esparruan.
Bigarrena.— Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko irailaren 15a.
<FONT FACE="Chicago,Arial" Lurralde Antolamendu, Etxebizitza
eta Ingurugiro sailburua,
<FONT FACE="Chicago,Arial" FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.
RSS