Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 1997ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
5742

ERABAKIA, 1997ko azaroaren 4koa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena, Euskal Autonomi Elkarteko ikasle­egoitza nagusiei emandako dirulaguntzak argitaratzeko dena.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P>Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1997ko maiatzaren 21eko Aginduaz (ekainaren 5eko 106 zk. duen EHAA) Euskal Autonomi Elkarteko ikasle—egoitza nagusien jardunerako laguntzetarako deia egin zen; jardun hori Unibertsitate Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren laugarren xedapen gehigarrian egoitza horiei jartzen zaizkien egitekoak betetzeko da, hau da, unibertsitateetako ikasleei egoitzak eskaintzea, ikasle horien kultura eta zientzia prestakuntza sustatzea eta bere jarduna komunitate unibertsitarioaren zerbitzura jartzea.

1997ko irailaren 10eko Erabakiaz ebazpena eman zitzaion deialdiari eta interesatuei banan—banaka horien berri eman zitzaien.

Euskal Autonomi Elkarteko ogasun orokorraren printzipio antolatzaileei buruz indarrean dauden xedapenen testu bateratuaren VI. atalburuko 49.2 atalean —Euskal Autonomi Elkarteko Herri Administrazioaren laguntzen eta diru—laguntzen araubideari buruzkoan— eta deialdiko aginduaren zazpigarren oinarrian agindutakoarekin bat eginik, bidezkoa da emandako dirulaguntzei publizitatea egitea.

Ondorioz, hau

<FONT FACE="Chicago,Arial" ERABAKI DUT:


Azterketa dokumentala