Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 1997ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
5740

AGINDUA, 1997ko urriaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) San Vicente de Paul ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P>Haur Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena eskatuz Barakaldoko (Bizkaia) «San Vicente de Paul» ikastetxe pribatuaren entitate titularren legezko ordezkariak hasiarazitako espedientea aztertu da.

Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak eta indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio espediente horri.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EBO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxienezko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EBO) eta indarrean dauden eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

<FONT FACE="Chicago,Arial" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> 1. atala.— 1997/98 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako 2. Zikloko 3 unitate gehitzeko baimena ematen zaio agindu honen jarraian aipatzen den ikastetxe pribatuari.

Kode zenbakia: 48000782

Lurralde Historikoa: Bizkaia

Udalerria: Barakaldo

Herria: S. Bizenti-Barakaldo

Berariazko izena: «San Vicente de Paul»

Helbidea: Arauti, 1

Titularra: Congregación de la Misión—PP. Paúles.

Baimena: Haur Hezkuntzako 3 unitate gehitzea

Bigarrena.— Agindu honen kontra administrazioarekiko auzi—errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren aurrean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean.


Azterketa dokumentala