
219. zk., 1997ko azaroaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Nekazaritza eta Arrantza
5739
ERABAKIA, 1997-10-28koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Bizkaiko lurralde ordezkariarena, finka batzuk okupatu aurreko aktak egiteko deialdia egiten duena. Aidetikako eta 13,2 KVko elektrizitate-linea bat egiteak hartzen dituen finkak dira. Bestalde, honako hauek lotzen ditu elkarren artean linea horrek: Sopuerta-Galdames TES-Mikolta eta Güeñes-Lusa TESa-Urtecho TT hain zuzen. Güeñes eta Zalla udalerriak hartzen ditu lineak. Iberdrola, S.A. izan da eskabidea egin duen enpresa.
<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P>Erref.: L-4964-jac-gf.
Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Bizkaiko lurralde ordezkariaren 1997-02-18ko Erabakiaren bidez, linea horrentzako baimen administratiboa eman, exekuzio-proiektua onartu eta onura publikorakotzat deklaratu zen linea hori.
Elektrizitate Sistema Nazionala Antolatzeari buruzko abenduaren 30eko 40/1994 Legeko 53. atalean xedatzen denari jarraituz, onura publikorakotzat deklaratzeak honako hauek daramatza bere baitan, alegia, ondasunak okupatu beharra, hartzen diren eskubideak erosi beharra eta, gainera, beroiek presaz okupatu beharra. Eta hori, Nahitaezko Desjabetzei buruzko Legeko 52. atalean halaxe xedatzen delako. Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzei buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeko 52. atalean xedatzen dena bete ahal izateko, Ordezkaritza honek, hartuko diren ondasun eta eskubideen jabe eta titularrei Güeñes eta Zallako udaletxeetan egingo diren batzarretara dei egitea erabaki du, bertan baitaude ondasunak. Hartuko diren ondasunak okupatu aurreko aktak, 52. atalean finkatzen den prozedurari jarraituz egitea izango da batzar horien xedea.
Interesatu guztiek eta edozein eratako eskubideen titular izan edo hartuko diren ondasunen gain interesak dituzten pertsonek joan beharko dute batzarrera. Behar bezalako baimena duen pertsona batek ere har dezake horien ordezkotza. Titularitatea kreditatuko duten agiriak eta kontribuzioa ordaindu izanaren azken agiria eraman beharko dituzte berekin eta, hala nahi izanez gero, perito edo notario bat ere bai.
Honekin batera eskaintzen den zerrendan jasoko den egun eta orduan egingo dira aktak. Deialdi-zedula bat bidaliko zaio titular bakoitzari, lekua, eguna eta ordua aditzera emango direla bertan. Nahitaezko Desjabetzei buruzko Legeko 52. atalean aipatzen diren gainontzeko argitalpenak ere egingo dira.
Era berean eta Nahitaezko Desjabetzei buruzko Legeko 56.2 atalean xedatzen denarekin bat etorriz, interesatuek eta argitaratu diren zerrendetan agian jaso ez diren eskubide errealen edo interes ekonomikoen titular diren pertsonek, egokitzat jotako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte idatziz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industriako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Maximo Aguirre k., 18-bis, Bilbao), aktak egiteko finkatuta dagoen egunera arte. Hartzen diren ondasun eta eskubideen zerrenda eratzerakoan agian egin diren akatsak zuzentzea da horren helburua eta ez besterik.
<FONT FACE="Chicago,Arial" <P>AKTAK EGITEKO DEIALDIA. AIRETIKAKO ETA 13,2 KVko ELEKTRIZITATE-LINEAREN PROIEKTUAK
HARTZEN DITUEN ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA. SOPUERTA-GALDAMES ETS-MIKOLTA
TTa -GÜEÑES-LUSA ETS- URTECHO TTa LOTZEN DITU ELKARRREN ARTEAN. GÜEÑES ETA ZALLAKO UDALERRIAK
CITACIÓNACTASPREVIAS. R E L A C I & Oacute;NDEBIENESYDERECHOSAFECTADOSPORELPROYECTODELALÍNEAELÉCTRICA AÉREA A13,2 KV., STRSOPUERTA-GALDAMES-C.T. MIKOLTACONLADESTR-GÜEÑES-LUSA-C.T. URTECHO, EN LOS TÉRMINOSMUNICIPALES DE GÜEÑESYZALLA
L-4964-JAC-GF.
<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> <FONT FACE="Chicago,Arial" FUNTS. KATASTRO DATUAK TITULARRA/ HELBIDEA HILA ORDUA EGUNA UDALERRIA
ZK. POLÍGONO PARTZELA
<FONT FACE="Chicago,Arial" FINCA DATOS CATASTRALES TITULAR Y DOMICILIO MES DÍA HORA AYUNTAMIENTO
N.º POLIGONOA PARCELA
RSS