
219. zk., 1997ko azaroaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Euskal Herriko Unibertsitatea
5737
ERABAKIA, 1997ko urriaren 30ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gerentearena, UPV / EHUko lanpostu huts bat izendapen librearen bidez betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.
<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P>Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren lanpostu bat hutsik geratuko denez, eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorearen 1996ko azaroaren 5eko Erabakiak eman dizkidan ahalmenez baliatuz (Unibertsitateko Errektoregoaren egitura eta funtzionamendu-arloak eta eginkizunen ordezkapenak zehazteari buruzko erabakia; 1997ko otsailaren 3ko EHAA), eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean adierazitakoaz bat (1989ko uztailaren 28ko EHAA), erabaki honen eranskinean zehazten den lanpostua izendapen librearen bidez betetzeko iragarpena egiten du Gerentzia honek.
2.— Interesatuek, eskariarekin batera, agiriak aurkeztu beharko dituzte, bete beharreko baldintzen eta alegatutako merezimenduen froga gisa. Era berean, aipagarri iruditzen zaizkien argitarapen, txosten eta bestelako dokumentuak erantsi ahal izango dituzte.
<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P>Laugarrena: deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena: erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Herriko Justizi Epaitegi Gorenaren aurrean, erabakia argitaratu eta biharamunean hasiko den bi hilabeteko epearen barruan. Leioa, 1997ko urriaren 30a.
<FONT FACE="Chicago,Arial" Gerentea,
<FONT FACE="Chicago,Arial" JOSÉ ÁNGEL QUINTANILLA ANGULO.
<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> ERANSKINA
—Izena: Dekano/zuzendariaren idazkaria.
—Kidegoa: administrazio-laguntzailea.
—Taldea: D.
—Hornidura: 1.
—Maila: 17.
—Hizkuntz eskakizuna: 2.a, derrigortasun-data: 1994/urtarrila/31.
—Ikastegia: Gizarte eta Informazio Zientzien Fakultatea.
—Campusa: Bizkaia.
—Horniketarako baldintzak:
1.— UPV / EHUko karrerako funtzionarioa izatea, D taldekoa, administrazio-laguntzaileen eskalakoa izatea, eta ihardunean edo zerbitzu berezietan egotea berorretan. Une honetan beste administrazio publikoren baten zerbitzura dauden UPV / EHUko karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, bai eta derrigorrezko edo borondatezko ezedentzian daudenak ere, baldin eta egoera horretarako ezarrita dagoen gutxieneko denbora bete badute. Modu honetan langileok iharduneko zerbitzura itzuliko lirateke.
RSS