Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 1997ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osakidetza
5736

2666/1997 ERABAKIA, urriaren 14koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Arabako Osasun Barrutiko Araba Eskualdeko Erizaintzako zuzendariaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P>Arabako Osasun Barrutiko Araba Eskualdeko Erizaintzako zuzendariaren lanpostua hutsik dagoenez, zuzendaritza nagusi honek lanpostu hori izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. atalean, uztailaren 23ko 195/1996 Dekretuan, uztailaren 23ko 439/1991 Dekretuaren bigarren gehigarrizko xedapenean, apirilaren 3ko 95/1990 Dekretuan eta uztailaren 11ko 369/95 Dekretuan xedatutakoaren arabera. Hona hemen

<FONT FACE="Chicago,Arial" <FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>

<FONT FACE="Chicago,Arial" OINARRIAK

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> Lehenengoa.— Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioek eta Osasun instituzioei atxikitako langileek eskatu ahal izango dute Arabako Eskualdeko (Arabako Osasun Barrutia) Erizaintzako zuzendariaren lanpostua, zeinetarako deialdia erabaki honen bitartez egiten baita. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

—OLT/Erizaintzan Diplomatuaren titulazioa izatea.

—Administrazio eta gestio-lanetan ezagupideak eta esperientzia izatea.

—Lehen Mailako Atentzioan ezagupideak eta esperientzia profesionala izatea. <FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>Bigarrena.— Eskabideak Osakidetzako Barruti Zuzendaritzetan edo Zerbitzu Zentraletan aurkeztuko dira, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasi eta 15 egun balioduneko epean; horretaz gain, Herri—Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 atalean ezarritakoari jarraituz ere bidali ahalko dira.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>Hirugarrena.— Deialdi honetan parte hartu nahi duten hautagaiek Osakidetzako Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzari zuzendu beharko dizkiote eskabideak, eta horrekin batera curriculum vitae-a aurkeztu beharko dute. Bertan honako hauek jasoko dira:

—Titulu akademikoak.

—Betetako lanpostuak.

—Lanbidean eta osasun-gestioan izandako esperientzia.

—Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntz ezagutzak eta aipagarri iritzitako bestelako merezimenduak.

Eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela eta aurkeztutako merezimenduak benetakoak direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek eskabidearekin batera. Horretaz gain, komenigarri ikusten dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Laugarrena.— Osakidetzako zuzendari nagusiak abatziko du deialdia, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunean hasi eta, gehienez, hilabeteko epean. Erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>Bosgarrena.— Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabeteko epearen barruan.


Azterketa dokumentala