
219. zk., 1997ko azaroaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Osasuna
5733
2656/1997 ERABAKIA, urriaren 10ekoa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Bizkaiko Osasun Barrutiko Gurutzetako Ospitaleko Sistema- eta Antolamendu-Arloko Kudeaketa zuzendari lanpostua betetzeko Martín Begoña Oleaga jauna izendatzen duena.
<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P>Bizkaiko Osasun Barrutiko Gurutzetako Ospitaleko Sistema- eta Antolamendu-Arloko Kudeaketa zuzendari lanpostua betetzeko deialdia ikusi da. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen 1997ko uztailaren 16ko 2099/1997 Erabakiaren bitartez egin zen eta EHAAko 161. zenbakian argitaratu zen, 1997ko abuztuaren 26koan alegia.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak agertu dituen agiriak aztertu dira, bere baldintza profesionalak curriculum vitae-n jasotako merezimenduen arabera baloratuz.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Martín Begoña Oleaga jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela ikusi da.
Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hauxe
Bigarrena.— Zuzendari berria lanpostuaz jabetzen den unean hartuko du indarra, ekonomikoa eta administratiboa, izendapen honek.
Hirugarrena.— Lansaria 1. taldeko ospitaleko kudeaketa zuzendariari dagokiona izango da, hots, orotara, urteko 8.401.920 PTA gordin, aplikatzekoa den araudian urtero onartzen diren kopuruen arabera.
<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>Laugarrena.— Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hasi eta hilabeteko epearen barruan.
RSS