
219. zk., 1997ko azaroaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Osasuna
5731
254/1997 DEKRETUA, azaroaren 11koa, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala aldatzen duena.
<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P>Uztailaren 11ko 369/1995 Dekretuak Osasun Sailaren eta «Osakidetza/Servicio vasco de salud» izeneko Administrazio Organismo Autonomoaren egitura organikoak eta funtzionalak ezarri zituen.
Dekretu horrek gobernuko osasun-arloetako araudi organikoen ohiko finkapen-prozesuei erantzun zien; horrezaz gain beste puntu garrantzitsu bat izan zuen, EAEko osasunaren berrikuntza—prozesurako inflexio-puntua mugatu baitzuen.
Dekretuak administrazio-egiturak egokitu eta prestatu egin zituen «Osasuna Zainduz» plan estrategikoan adierazitako antolaketaren eta jardunbide-hatsapen berrien hartzaile eta betearazle bihur zitezen. Gure antolamendu sanitarioaren ingurunea prestatzen lagundu zuen, ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak azken batez eratu duen esparru juridikoaren aldaketa gauzatzeko.
Lege berriaren babespean ekindako bideari eutsi behar dio euskal osasunak, baliabideen antolaketa eta jardunbide arduratsuagoa bilatzeko. Eraginkortasunaren, eragiletasunaren eta eragingarritasunaren baloreak batu behar ditu, hori baita herritarrek herri-zerbitzu sanitarioetatik espero dutena.
Osasun Sailean indarrean dauden egituren egokitzapen logikoa da dekretu honen xedea. Aipatutako 369/1995 Dekretuaren I. atalburuak ezarri zituen egitura horiek. Dekretu horretako II. atalburua, Osakidetza organismo autonomoari buruzkoa, indargabetu egingo da eta horren ordez Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Lege berriak EAEn zerbitzu sanitarioak eskaintzeko diseinatu duen antolaketa berriaren estatutuak arautzen dituen atalburua sartuko da. Antolaketa berria Osakidetza-Servicio vasco de salud ente publikoa izango da.
Osasun Sailari dagokionez ez da aldaketa konplexuegirik edo handiegirik egin, baizik eta antolaketa behar bezala egokitu; eta antolaketa egokitu egin da legeak jaso dituen aurreikuspenen arabera lan egiteko.
Zehatz-mehatz aldatu dira indartuen atera diren ezaugarriak edo legegileak sortu dituenak, hala nola, partaidetza komunitarioko kontseilu berriak atxikitzea Sailari, saileko lurralde—zuzendaritzen artikulazioa eta, batez ere, baliabideen orientazio ausartagoa Euskadiko Osasun Planak garatu behar duen kudeaketa tekniko eta sanitario garrantzitsua laguntzeko.
<FONT FACE="Chicago,Arial" <P ALIGN="CENTER">XEDATU DUT:
<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> Atal bakarra.—
Uztailaren 11ko 369/1995 Dekretuak onartutako Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala aldatu egiten da. Hainbat atal berridatzi, ezabatu edo erantsi egiten dira, ondoren adierazten den modura:
<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>2. atala.— Antolakuntza orokorra.
369/1995 Dekretuko 2. atala aldatu egiten da eta honela gelditzen dira bertako idazatiak:
«B) Lurralde Organoak:
Osasun Sailaren lurralde-zuzendaritzak, osasun-barruti bakoitzean.
D) Administrazio Instituzionala:
Osakidetza-Servicio vasco de salud ente publikoa, ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen bidez sortutakoa, Osasun Sailera atxikia dago.
Idazati bat eransten zaio 2. atalari:
«E) Partaidetza komunitarioko kontseiluak:
Partaidetza komunitarioko kontseilu gisa sortuko dira Euskadiko Osasun Kontseilua, Autonomia Erkidegoko eremu osorako, eta Lurraldeko Osasun Kontseiluak, osasun-barruti bakoitzaren eremurako. Kontseilu horiek Osasun Sailera atxikiko dira.
Honako araubidea izango dute, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 11. atalarekin bat.
Osaera.—
Osasun sailburuordea izango da kontseilu guztietako buru edo, bestela, haren ordez arituko den Osasun Saileko goi-kargudunen bat. Sailetik egoki iritzi diren ordezkari guztiak joango dira kontseiluetara eta ordezkarien artean aukeratuko da idazkaria.
Hauek osatuko dute Euskadiko Osasun Kontseilua:
—Hiru foru diputatu, edo horien ordezko karguak; bakoitzak lurralde historiko bakoitzeko gobernu-organoa ordezkatuko du.
—Udalbatzetako hamabi kide, Autonomia Erkidegoko udalen ordezkapenean, udalbatzetan ordezkaritzarik handien duen elkarteak aukeratuta.
—Euskadiko elkargo ofizialetako lau kide. Medikuen, OLT/Erizaintzako diplomatuen, botikarien eta albaitarien elkargoek aukeratutako dituzte kide horiek, elkargo bakoitzak bat.
—Autonomia Erkidegoan jarduten duten kontsumitzaileen erakundeek edo federazioek izendatutako bi ordezkari.
—Gaixotasunak edo patologiak dituzten pertsonen elkarteetako bi ordezkari, Autonomia Erkidegoan esanguratsuak diren elkarteetakoak.
—Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuetako lau ordezkari.
—Osasun arloan jarduten duten eta ordezkaritza handia duten gainerako sindikatuetako bi ordezkari.
—Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten enpresa—antolakundeetako sei ordezkari.
Osasun-barruti bakoitzeko lurralde-kontseiluek osaera berbera izango dute, lurraldearen ordezkapen-irizpidera egokitzeko; eta kontuan izan behar da foru aldundi bakoitzak hiru ordezkari izango dituela eta lurralde historiko bakoitzeko udalek, berriz, hamabi. Hala ere, aipatutako erakundeek aukera izango dute ordezkariak aldatzeko.
Ahalmenak.-
Euskadiko Osasun Kontseiluaren ahalmenak kontsultakoak eta aholkuak ematekoak dira, Euskadiko Osasun Plana garatzeari dagokionez eta beste hauen xedeen ebaluazioari eta xehetasunei dagokienez: osasun plana, atentzio prebentiboa, osasuna sustatzea, aseguru-kudeaketa eta osasun-zerbitzuen kontratazioa.
Osasun-barruti bakoitzeko lurralde-kontseiluek ere ahalmen berberak izango dituzte, lurralde-zuzendaritza bakoitzak egin beharreko txostenak ezagutzeari dagokionez. Osasun-barruti bakoitzeko zerbitzu sanitarioei dagozkien berezitasunen azterketa eduki behar dute txostenak.»
3.— Euskadiko Osasun Plana.
Osasun sailburuordeari zuzenean dagokio dekretu honetan organikoki gomendatzen diren jarduketak zuzentzea eta koordinatzea, Euskadiko Osasun Planak osotu behar dituzten osasun-helburuen mugapenari buruzko proposamenei dagokienez, baita ere helburu horiek betearazteko estrategiei eta betetze—mailen ebaluazioari dagokionez.
Osasun Plana koordinatzeko Zuzendaritza Batzordea eratuko da, Osasun sailburuordea izango da batzorde horretako buru, eta bertan parte hartuko dute Saileko Osasun Publikorako zuzendariak, Osasun Antolamendu eta Ebaluaziorako zuzendariak, Zerbitzu zuzendariak eta Ekonomi Araubideko zuzendariak. Organo horietariko bakoitzak garatuko ditu bere ardurapeko zereginak, oraingo dekretuak adierazten duen modura.
Sailordetzak unitate bat edukiko du zuzenean atxikita Osasun Plana lantzeko eta planari dagozkion ebaluazioak egiteko beharrezkoak diren zereginen kudeaketarako eta koordinazio teknikorako. Unitate horren izena Osasun Planerako Idazkaritza Teknikoa izango da.
Idazkaritza Tekniko horretako langileek Sailordetzaren menpeko zuzendaritzek behar duten laguntza teknikoa emango dute, Osasun Plana eratzeko esleituta dituzten egitekoei dagokienez».
<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>5. atala.— Zerbitzu Zuzendaritzari buruzkoa.
Aldatu egiten da 369/1995 Dekretuaren 5. atala eta ondoren adierazten den modura gelditzen da. Administrazio-organoaren izena aldatu egin da eta beste idazati bat eransten zaio:
«<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>5. atala.— Zerbitzu eta Ekonomi Araubidearen Zuzendaritzari buruzkoa
Zerbitzu eta Ekonomi Araubidearen Zuzendaritzari esleitutako zereginen zuzendaritza teknikorako eta administratiborako, horren menpe egongo da zuzenean honako zuzendariordetza hau:
Koordinazio Ekonomikoa.»
9. atala.— Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzari buruzkoa
369/1995 Dekretuko 9. atala aldatu egiten da eta honela gelditzen da:
«1. Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariari dagokio, zuzenean eta hierarkikoki Osasun sailburuordearen menpe, ondoko eskurantzak erabiltzea:
a) Osasun Sailak programatutako gestio administratibo-teknikoa zuzentzea eta bultzatzea, zenbait esparrutan. Esparruok dira:
—Ondokook ordenatzea: prestazio publiko sanitarioen estaldura—esparru materiala eta prestazio horietarako herritarren sarbidea.
—Autonomia Erkidegoko aseguruaren erregistro nagusia, Osasun Txartel Indibidualak (OTI) behar dituen arau teknikoen proposamena, eta indarrean dagoen aseguru-erregimen publikoan altak eta bajak ematean egon daitezkeen gorabeherak direla eta, aurkezten diren errekurtsoak eta erreklamazioak proposatzea.
—Osasun zerbitzuen erabiltzaile-herritarren eskubideen erabilera eta obligazioen betepenaren tutoretza orokorra.
—Zerbitzu sanitarioen kontratazio publikorako estrategiak, ebaluazioa eta kontrola: zerbitzu sanitario publikoen ekonomi garapena, oinarrizko ekonomi baldintzak proposatzea kontzertaziorako, erabiltzaileek zerbitzuaz egiten duten erabilera ebaluatzea eta eskainitako estaldura eta kalitatea kontrolatzea; baita jendea zenbateraino dagoen gustura ikustea ere.
—Ordenazio farmazeutikoa, horren esparruko kontzertazioaren garapena eta medikamendu eta produktu sanitarioen erabilera arrazionalaren sustapen orokorra.
b) Euskadiko Osasun Planean ezarritako osasun-helburuen beterazpen-estrategia lantzeko lehen erantzukizuna erabiltzea, osasun-asistentziari dagokionez; baita ere, aipatutako Osasun Plana ukitzen duten gainerako zereginetan lankidetzan aritzea.
c) Asistentzia sanitarioagatiko gastu-itzulketen espediente guztien interpretazio homogeneoa egin ahal izateko irizpide orokorrak ezartzea. Gai hori dela eta aurkezten diren erreklamazio guztiak, auzibidera jo aurretikakoak, ebaztea eta, bereziki, hiru milioitik gorako zenbatekoa gainditzen duten eskabideei buruzko hasierako ebazpenak hartzea.
Prestazio ortoprotesikoari dagozkion katalogoa eta prezioak proposatu beharko ditu, halaber, eta, hala egokituz gero, auzibidera jo aurretikako erreklamazioak ebatzi, prestazio horri dagokionez.
d) Ordenazio farmazeutikoko gaietan dagozkion baimen administratibo-sanitarioak ebaztea, eta, esparru horrekin eta medikamendu nahiz produktu sanitarioekin zerikusia duten hausteetatik eratorritako prozedurei dagokienez, zigor—espedienteen tramitazioa gainbegiratzea, prebentzioko eta kautelazko neurri egokiak hartzea, eta zigortzeko ahalmena erabiltzea, 500.000 PTAra arteko isunak jarri behar direnean, Osasun sailburuordeari ebazpen-proposamena aurkeztuko diolarik, kantitate hori gainditzen duten espedienteak direnean.
e) Zerbitzu sanitarioak eta horiei ezar dakiekeen prezio—politika ituntzeko jarraibide estrategikoak eta irizpide orokorrak proposatzea. Itun berriak gauzatzeko aldez aurreko proposamenak baimentzea Osasun Sailarekin inolako kontraturik ez duten zentro eta erakundeekin. Eta dagokion tarifen araudian aurreikusi gabeko zerbitzuak emateko xedea duten edo osasun—barruti batean baino gehiagotan jarduteko diren itunak aldatzeko, berrikusteko edo salatzeko ere aldez aurreko baimen hori bera ematea.
2.— Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzari gomendatutako zereginen zuzendaritza teknikorako eta administrazio-zuzendaritzarako, zuzenean haren menpe egongo dira honako zuzendariordetzak:
—Aseguramendu eta Kontratazioa
— Farmazia.»
<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>10. atala.— Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzei buruzkoa.
369/1995ko Dekretuko 10. atala oso-osorik ezabatu da eta ondoren datorren testua sartu da haren ordez.
«<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>10. atala.— Osasun Saileko lurralde-zuzendaritzei buruzkoa
1.— Osasun Saileko lurralde-organo gisa sortu dira lurralde—zuzendaritzak. Lurralde-zuzendaritza bakoitzaren jarduera-eremua Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-barruti bakoitza izango da.
2.— Lurralde-zuzendari bakoitzak zuzendariaren maila organikoa izango du, Jaurlaritzaren 7/1981 Legean aurreikusten den eraginetarako.
3.— Lurralde-zuzendari bakoitzaren egitekoa izango da Sailaren egitekoen administrazioa eta lurralde-kudeaketa dagokion osasun-barrutian, Osasun sailburuordearen menpekotasun hierarkikoan beti ere.
Honako eskurantza hauek bete beharko ditu bereziki:
a) Osasun publikoa dela eta, sailak prestatzen dituen programak eta ekintzak gauzatzea. Hori aurrera eramateko osasun-barruti bakoitzean indarrean dagoen lurralde—antolamenduaren egitura hartuko da kontuan, eta beharrezkoak diren jarduera materialak garatuko dira laboratorioari, ikuskaritzari eta osasun-kontrolari dagokionez.
b) Sailaren eskumeneko gaiei dagozkien zigor-espedienteak hastea eta izapidetzea, dagokien zuzendariei proposatzea , prebentzioko eta kautelazko neurriak hartzea eta zigortzeko ahalmena erabiltzea, 250.000 PTAra arteko isunak jarri behar direnean, Osasun sailburuordeari ebazpen-proposamena aurkeztuko diolarik, kantitate hori gainditzen duten espedienteak direnean.
—Altak eta bajak izapidetzea eta ebaztea osasun publikoari dagokionez indarrean dagoen aseguru-erregimenean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aseguruaren erregistro nagusia eratzeko beharrezkoa den lurralde-kudeaketa egitea.
—Zerbitzu sanitarioaren estalduraz, erabileraz eta erabiltzaileen sarbideaz beharrezkoak diren ikerketak egitea dagokion osasun-barrutian; jendea zenbateraino dagoen gustura jakiteko informazioa biltzea eta zerbitzu publiko sanitarioetan eta itunduetan izapidetu diren kexen eta erreklamazioen berri izatea.
—Asistentzia sanitarioagatik izandako diru-itzulketei buruzko espedienteak izapidetzea eta hiru milioi arterainoko diru-kopurua eskatzen duten espedienteak ebaztea. Prestazio ortoprotesikoari dagozkion espedienteak ere izapidetzea eta ebaztea.
—Osasun sailburuordeari proposatzea zerbitzu sanitarioak erabiltzeko baimenak, indarrean dagoen kontzertazio-erregimenak zehazten duen kasuetarako. —Aldez aurreko homologazioa egitea eta, kontratazio organoa denez, zerbitzu sanitarioak eskaintzeko itunak izapidetzea, izenpetzea, gorabeherak ebaztea, jarraipena egitea eta ebaluatzea osasun-zentro eta ospitale pribatuekin, bai eta bestelako erakunde eta antolakundeekin ere. Horrek ez du kaltetzen aldez aurretik baimena eskatu beharra dagokion kasuetan, eta sailean ezartzen diren norabideak eta irizpideak jarraitzea.
—Programa-kontratuen itunak izapidetzea, izenpetzea, gorabeherak ebaztea, jarraipena egitea eta ebaluatzea Osakidetza-Servicio vasco de salud ente publikoaren zerbitzu sanitarioen antolakundeekin. Horretarako sailean ezartzen diren norabideak eta irizpideak jarraituko ditu.
4.— Lurralde-zuzendaritzei esleitutako zereginen zuzendaritza teknikorako eta administratiborako, horietako bakoitzaren menpe egongo dira zuzenean honako zuzendariordetza hauek:
—Osasun Publikoa.
—Aseguramendu eta Kontratazioa.
— Osasun Planerako lurralde-unitatea.
5.— Lurralde-zuzendarien plazak hutsik egonez gero, edo titularra kanpoan edo gaixorik egonez gero, bakoitzaren menpeko zuzendariordeek egin beharko dituzte ordezko lanak, atal honetan azaltzen den hurrenkeran; beti ere, legezko xedapen batek edo hierarkiako nagusiaren ebazpen batek besterik xedatzen edo ebazten ez badu».
<FONT FACE="Chicago,Arial" <P ALIGN="CENTER">GEHIGARRIZKO XEDAPENAK
<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> Lehenengoa.—
Osasun Saileko Kontrataziorako Mahaiaren eraketa-araudia aurrerantzean ere dagokion aginduaren bidez arautuko da, ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuak ezarritakoaren arabera. Baina, hala ere, aldaketa batzuk egingo zaizkio, dekretu honek lurralde—ordezkariari dagokionez ezartzen dituen aldaketak gauzatu ahal izateko beharrezkoa baita, hain zuzen ere Kontrataziorako Mahaia baita organo eskuduna itun sanitarioak izenpetzeko. Hona Kontrataziorako Mahaiak osaerari dagokionez izango dituen aldaketak:
a) Dagokion lurralde-zuzendaritzako Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariordeari egokituko zaio lehendakaritza.
b) Dagokion lurralde-zuzendariak izendatutako bi kide izango dira.
c) Lurralde-zuzendariak izendatuko du idazkari lanak egingo dituen kidea, zuzendaritzako teknikarien artean. Idazkariak Zuzenbideko lizentziatua izan beharko du eta aholkularitza juridikoko lanak bete beharko ditu.
<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>Bigarrena.—
Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen 7. atalean xedatutakoaren arabera, osasun-barrutien mugaketa da osasun-plangintzarako lurralde-antolamenduaren oinarri nagusia.
Eragin horietarako, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru osasun—barrutien kokapen mugaketa bat dator lurralde historiko bakoitzaren mugaketarekin.
<FONT FACE="Chicago,Arial" <P ALIGN="CENTER">
AZKEN XEDAPENAK
<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> Lehenengoa.—
Osasun Sailean lanpostuen zerrendei egin beharreko aldaketak onartu artean, dekretu honen indarrez sortzen diren langile—atxikipenak iraungitako lurralde-ordezkaritzei atxikitako baliabideen arabera egingo dira. Gauza bera egingo da Osasun Sailera transferitu beharreko baliabideekin, Osakidetza-Servicio vasco de salud organismo autonomoaren iraungipenaren ondorioz eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean aurreikusitako eredu funtzionalaren egokitasunaren ondorioz. Langileak atxiki aurretik negoziazio kolektiboko jardunbideak burutu beharko dira.
<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>Bigarrena.—
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
RSS