Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 1997ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
5730

AGINDUA, 1997ko urriaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, musika-ikasketak eta araubide orokorrekoak batera egin ahal izateko modua eskainiko da Musikako erdi-mailako lehen bi zikloetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, urriaren 27ko 288/1992 Dekretuak ezarritakoari jarraituz.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P>Hezkuntza-administrazioek, LOGSEko 41. artikuluari jarraituz, eskuhartzeko modua dute musika- eta dantza-ikasketak eta araubide orokorreko irakaskuntza aldi berean egiteko modua izan dezaten ikasleek. Bien arteko koordinazioa egon dadin, beraz, ikasketa horiek antolatu eta ordenatzerakoan egoki iritzitako neurriak har ditzakete, baita gaiak baliokidetzeko neurriak ere. Era berean, bi irakaskuntza hauek bateragarriak izan daitezen, curriculumak ere egokitu daitezke, ekainaren 26ko 756/1992 Errege Dekretuak 3. xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Urriaren 27ko 288/1992 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoan Musika irakasteko curriculuma ezartzen du eta, bertan ezarritakoa oinarritzat hartuta, 1996ko uztailaren 16ko Aginduan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketa-antolamenduan ikasleak ze gai aukera ditzakeen arautzen da. Bietan ezarritakoaren arabera, DBHko lehen zikloaren curriculum-aukerakotasuna eta Musikako erdi-mailako lehen zikloa baliokidetu egin daitezke eta gauza bera gertatuko da DBHko bigarren zikloaren eta Musikako erdi-mailako bigarren zikloaren artean.

Urtarrilaren 23ko 25/1996 Dekretuak (urtarrilaren 26ko EHAA) ezarritakoari jarraituz eta DBHko irakaskuntzari dagokionez bertan aurreikusitakoa betetzeko, honako hau,

<FONT FACE="Chicago,Arial" XEDATU DUT:

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> 1. atala.— Aukerakotasun-eremuak baliokidetzea.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi zikloetan aukerakotasun-eremuak eta Musika-irakaskuntzako erdi-mailako lehen bi zikloetako ikasketak elkarrekin baliokidetu ahal izango dira, honako arau hauei jarraituz:

1.— Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloa.

Musika-irakaskuntzako erdi-mailako lehen zikloa gaindituta duten ikasleek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloan dagoen aukerakotasun-eremua baliokidetzea eskatu ahal izango dute.

2.— Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Bigarren Zikloa.

Musika-irakaskuntzako erdi-mailako bigarren zikloko lehen maila gaindituta duten ikasleek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailan dagoen aukerakotasun-eremua baliokidetzea eskatu ahal izango dute.

Musika-irakaskuntzako erdi-mailako bigarren zikloa gaindituta duten ikasleek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan dagoen aukerakotasun-eremua baliokidetzea eskatu ahal izango dute.

Beraz, ikasle batek musika-ikasketak bukatu gabe laga eta mailaren bateko gairen bat edo batzuk gainditu gabe utziz gero, DBHn dagokion zikloan edo mailan aukerakotasun-eremu osoa bete beharko du.

3.— Aldi berean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta araututako Musika-ikasketak egiten diharduten ikasleek, musika-ikasketak kontuan har ditzatela eskatu ahal izango dute Institutuko Zuzendaritzan aukerakotasun-eremua egin beharrik ez izateko baina, beti ere, musika-maila edo ziklo osoa gainditu eta baliokidetzekotan.

4.— Musikako erdi-mailan egonda, musika-ikasketak berandu hasi dituelako edo mailaren bat errepikatu duelako DBHn dagokion mailarekiko atzeratua dagoen ikasleak DBHko mailako aukerako gai guztiak egin beharko ditu.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>2. atala.— Gaiak baliokidetzeko prozedura.

Lehen artikuluan adierazitako kasuetakoren batean egonda, ikasleak aukerakotasun-eremua baliokidetzeko edo eremu hori egin beharrik ez izateko eskatu ahal izango du, hala nahi izanez gero, DBH egiten ari den ikastexe publikoaren Zuzendaritzan. Ikastetxe pribatuetan ikasten diharduen ikasleak, berriz, bere ikastetxea zein zentro publikori dagoen lotuta, haretxi eskatuko dio bertako Zuzendaritzaren bitartez. Zentro publiko bati lotuta ez dauden ikastetxeetako ikasleek, dagokion Hezkuntz Lurralde Ordezkaritzan aurkeztuko dute eskabidea. Horretarako, musika-ikasketak gainditu dituela edo ikasketak egiteko matrikula egin duela adierazteko ziurtagiria aurkeztu beharko du, bere egoera zein den. Ziurtagiria erdi-mailako musika-ikasketak egiteko Musika Kontserbatorioak edo baimendutako musika-zentroak egin beharko du.

Ikastetxe publikoetan zein Ikastetxe publiko bati lotuta dauden Ikastetxe pribatuetan, Ikastetxe publikoaren Zuzendariak onartuko du baliokidetasuna. Ikastetxe publiko bati lotuta ez dauden Ikastetxe pribatuetako ikasleei berriz, Lurralde Ordezkariak onartuko die, 1. Artikuluan aipatzen den prozedura jarraituz.

Baliokidetasun hori ikaslearen ikasketa-espedientean eta Oinarrizko Irakaskuntzako Eskolaketa-liburuan jasoko da, idazkariak izenpetutako diligentzien bidez. Kalifikazio-agirietan, aukerako gaiei dagokien tokian honako hau idatziko da: «Baliokidetua(k), Musika-ikasketetako erdi-mailako ........... (dagokion maila edo zikloa) egina izateagatik».

DBH eta Musika Ikastetxeek beharrezkoak diren koordinazio- eta jarraipen-neurri guztiak hartuko dituzte, Agindu honetan araututako baliokidetasunak bete daitezen. Dena den, kontuan izan behar dute beti bi irakaskuntza horietako bakoitzak bere ebaluaketa izango duela eta ez direla bata bestearen oztopo edo determinatzaile izango ebaluaketan.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2>3. atala.— Musika-alorreko curriculum-egokitzapenak.

1.— Araututako musika-ikastetxeetan matrikulatuta dauden ikasleek Musika-alorra egokitzeko eskatu ahal izango diote Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeko zuzendaritzari.

2.— Aipatutako egokitzapena, ekainaren 21eko 213/1994 Dekretuaren (EHAA abuztuaren 17an) I. eranskinean agertzen diren ezagupenak eta ebaluaketa-irizpideak kontuan hartuta egingo da, dekretu horretan ezartzen baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculuma. Egokitzapena egiterakoan, ikasleak egin duen edo egiten diharduen Musika Irakaskuntzaren curriculum barruan ez dauden ezagupenak baino ez dira sartuko.

3.— Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeko musika-alorreko irakasleak/ek egin behar du/dute egokitzapen hori. Horretarako baina, Musika irakasteko zentroan egindako txostena beharko da eta, Hezkuntza Ikuskaritzak txostena egin ondoren, Pedagogia Berrikuntzarako Lurralde Agintaritzan aurkeztuko da, hala badagokio, onartua izan dadin.

4. atala.— Gorputz Heziketa-alorreko curriculum-egokitzapenak. 1.— Araututako musika-ikastetxeetan matrikulatuta dauden ikasleek gorputz-heziketaren alorra egokitzeko eskatu ahal izango diote Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeko zuzendaritzari. Egokitzapen hori dagokion Mintegian edo Sail didaktikoan diharduten irakasleek egin beharko dute, dagokion Musika Ikastetxeak igorritako txostena kontuan hartuta, urriaren 27ko 288/1992 Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

2.— Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeko gorputz-heziketaren alorreko irakasleak/ek egin behar du/dute egokitzapen hori. Horretarako baina, Musika irakasteko zentroan egindako txostena beharko da eta, Hezkuntza Ikuskaritzak txostena egin ondoren, Pedagogia Berrikuntzarako Lurralde Agintaritzan aurkeztuko da, hala badagokio, onartua izan dadin.

<FONT FACE="Chicago,Arial" AZKEN XEDAPENA


Azterketa dokumentala