Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 1997ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Herrizaingoa
5729

252/1997 DEKRETUA, azaroaren 11koa, Euskal Autonomi Elkarteko joko-makinen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen araudia onartzeko den dekretuko hutsen zuzenketa eta zati batzuen aldaketak egiteko dena.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P>Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuaren 24.2 b) atalean ezartzen da kontestuak argi eta garbi ezagutzera eman ez ditzan hutsak edo omisioak eta, horiek zuzentzeak, xedapen, ekintza edo iragarpenaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzeko arriskua egon dadinean, maila bereko xedapen edo ekintzaz zuzenduko direla.

Bestalde, aipatutako 308/1996 Dekretuaren aplikazioaren ondorioz egoki irizten zaio zenbait aldaketa egiteari, gertatu diren arazoei irtenbidea emateko. Joko-makinen sektoreari dagozkion arauen dispertsiorik egon ez dadin egokiago ikusi da akatsak zuzenduta eta aipatutako 308/1996 Dekretuaren zenbait zati aldatuta testu bakar bat onartzea.

<FONT FACE="Chicago,Arial" <P ALIGN="CENTER">

XEDATU DUT:

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> Lehenengo atala.— Euskal Autonomi Elkarteko joko-makinen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen araudia onartzeko den abenduaren 24ko 308/1993 Dekretuaren testuan ikusitako akatsak zuzentzea. Honako hauek dira:

1.— 30. atalean, 3 eta 4 idazatiak 2 eta 3 zenbakiz izendatu behar dira.

2.— 32. ataleko 1 idazatian, f) letran honako hau dioen lekuan:

«f) Araudi honetako 31. ataleko 4. idazatikoa konplitzeari buruzko deklarazioa, eskatzailearena eta, beharrezkoa denean, sozioena edo akzionistena»

—Beste hau esan behar du:

«f) Araudi honetako 36. ataleko 1. idazatiko b) letra eta 4. idazatikoa konplitzeari buruzko deklarazioa, eskatzailearena eta, beharrezkoa denean, sozioena edo akzionistena»

3.— 32. atalaren 2. idazatian honako hau dioen lekuan:

«(...) hartarako araudi honetako 50. ataleko 1. idazatian aipatzen den enpresen sekzioan inskribaturik geratuko direlarik.»

—Beste hau esan behar du:

«(...) hartarako araudi honetako 50. ataleko a) idazatian aipatzen den enpresen sekzioan inskribaturik geratuko direlarik.»

4.— 50. atalean honako hau dioen lekuan:

«d) Enpresa fabrikatzaile, komertziatzaile eta inportatzaileen sekzioa:

—Fabrikatzailea.

—Inportatzaileak.

—Komertziatzaileak.

—Beste hau esan behar du:

«d) Enpresa fabrikatzaile, komertziatzaile eta inportatzaileen sekzioa:

—Fabrikatzaileak.

—Inportatzaileak.

—Komertziatzaileak.

5.— 52. atalaren 1. idazatian, b) letran honako hau dioen lekuan:

«b) Eskabidea edo makina aldatzea».

—Beste hau esan behar du:

«b) makina aldatzeko edo trukatzeko eskabidea.»

6.— Gaztelerazko 58. atalaren g) letran honako hau dioen lekuan:

«(...) así como la instalación y la explotación de máquinas de las mismas (...).»

—Beste hau esan behar du:

«(...) así como la instalación y la explotación de las mismas (...).»

7.— Gaztelerazko Aldibaterako lehenengo xedapenean, honako hau dioen lekuan: «Las inscripciones de empresas operadoras de máquinas de juego existentes a la en vigor del presente Reglamento (...)»

—Beste hau esan behar du:

«Las inscripciones de empresas operadoras de máquinas de juego existentes a la entrada en vigor del presente Reglamento (...)»

8.— Aldibaterako hirugarren xedapenean honako hau dioen lekuan:

«Enpresa operatzaileen partaide izateko mugei atxiki behar eta 38. atalean aipatzen diren (...)»

B) 12.2.c) atala.

«c) Araudi honen 16. atalaren c) eta e) letretan eta 17. atalaren 1,2 eta 4 idazatietan aurrikusten dituzten dispositiboak jarri beharko dituzte, gutxienez».

C) 13.2.d) atala.

«d) Araudi honen 16. atalaren c) eta e) letretan eta 17. atalaren 1,2 eta 4 idazatietan aurrikusten dituzten dispositiboak jarri beharko dituzte, gutxienez».

D) 30.1. atala.

«Merkaturatu baino lehen, makinaren aurrekaldean, ez ezabatzeko moduan eta era laburtuan ondorengo datuak ez ezabatzeko moduan eta argi eta garbi grabatu beharko ditu enpresa fabrikatzaileak edo inportatzaileak:»

E) 30.1.b) eta c) atala.

«b) Modeloen sekzioan dagokion modeloaren erregistroko zenbakia.

c) Makinaren fabrikazioko seriea eta zenbakia, korrelatiboak izan beharko dutenak.

Halaber, Herrizaingo Sailak osagarri gisa ezarri ahal izango ditu beste fabrika-marka batzuk, makinak bitarteko teknologikoen bidez identifikatu ahal izateko, adibidez, barra-kodea edo antzeko zerbait»

F) 43 atala.— Azalpena.

«1.— Instalatze-baimena da, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak bideratuta, empresa operatzailea eta 42. atalean aipatutako lokal jakin baten titularra denbora baterako lotesten dituen dokumentu administratiboa, «B» motako makina bat instalatzerakoan.

<FONT FACE="Chicago,Arial" <P ALIGN="JUSTIFY">

AZKEN XEDAPENA


Azterketa dokumentala