Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 1997ko urriaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
5425

ERABAKIA, 1997ko irailaren 25ekoa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, "Donostia-San Sebastiángo Intxaurrondo Hegoaldeko Baratzategi ibilbideko 21, 23, 25, 27, 29, 31 eta 37 zenbakietan dauden eraikinen egitura konpontzeko lanak" esleitzen dituena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">1997ko ekainaren 18ko Erabakiaz hasi zen espediente hori, eta horretarako onartu diren proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da lehiaketa ebaztea.

Ondorioz, hau

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1.– «Donostia-San Sebastiángo Intxaurrondo Hegoaldeko Baratzategi ibilbideko 21, 23, 25, 27, 29, 31 eta 37 zenbakietan dauden eraikinen egitura konpontzeko lanak» Construcciones Exisa, S.A. erakundeari esleitzea, bi hilabete eta hiru asteko epean burutzeko. Aurrekontu orokorra, dagokion <FONT FACE="Garamond 3" BEZ <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>barne, hogeita bi milioi seiehun eta berrogeita hamazapi mila seiehun eta berrogeita hamaika (22.657.651) pezetakoa da eta Sail honek 1997. urterako dituen aurrekontuen pentzutan ordainduko da.

2.– Enpresa horri behin betiko fidantza eratu beharra ezartzen zaio. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Finantza Zuzendaritzan egin beharko da hori, erabaki hau jakinarazi eta 15 eguneko epean. Finantzaren diru-zenbatekoa kontratuaren orotariko aurrekontuaren %4koa izango da, beraz, bederatziehun eta berrogeita hamabi mila bostehun eta berrogei (952.540) pezeta.

3.– Kontratua izenpetzen denean hasi eta gehienez ere hilabeteko epean eratu beharko da zuinketaren agiria. Hala ere, esleipena jakinarazten denetik bertatik egin ahal izango da agiri hori, baina betiere behin betiko fidantza jarri ondoren.

4.– Lanak burutzeak dakartzan ondorio guztietarako, erakunde esleipendunak bere bizilekua edo bere ordezkariarena jakinaraziko dio Administrazioari, esleipenaren jakinarazpena egin eta hamabost eguneko epearen barruan. Lanak egingo diren tokian bertan edo horretatik hurbil dagoen herri batean egon beharko du bizilekuak. Gerora, bizilekuz aldatu nahi izanez gero, Administrazioaren onespena jaso beharko du, aldez aurretik, kontratuaren esleipendunak. Hartzaileak edo bere ordezkariak, halaber, lehen adierazitako tokian izango du bizilekua eta, bertatik alde egiteko, Zuzendaritzari jakinaraziko dio bere ordez nor arituko den.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango dute legezko interesdunek, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko irailaren 25a.

Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria,

JAVIER MARÍA TELLERÍA ELORZ.


Azterketa dokumentala