Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 1997ko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
4900

EDIKTUA, Gizarte Ekonomiako zuzendariarena, kooperatibak eta sozietate anonimo laboralak eratzeko laguntzen 32/91 espedienteari buruzkoa.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Hona hemen Felipe Yarritu Diazek, Eusko Jaurlaritzako Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Ekonomiako zuzendariak, eman duen

<FONT FACE="Garamond 3" EDIKTUA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Espedientean dagoen helbidea okerra delako, kooperatiba horrek sozietate-egoitza aldatu duelako nahiz beste kausa batzurengatik, ez dugu Irune, S. Coop. izeneko sozietateari goian aipatzen den espedienteari buruz hartutako erabakia berariaz jakinarazterik izan. Horregatik, eta Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 atalean ezarritakoa betez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da ediktu hau. Aipatu sozietateari erabaki horren edukia jakinarazten diogu jarraian:

Hau honela Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Sailak zortziehun mila pezetako (800.000 PTA) laguntza eman zion Irune, S. Coop. Ltda. izeneko sozietateari, kooperatibak eta sozietate anonimo laboralak eratzeko laguntzak ezartzen dituen uztailaren 23ko 442/1991 Dekretuan araututako laguntza-programaren kargura.

Hau honela 1996ko irailaren 17ko erabakiaz, kooperatiba sozietate hori erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzeko eskritura inskribatu zen Euskadiko Kooperatiben Erregistroan. Eskritura hori 1996ko martxoaren 18an egin zen José Luis Domínguez Manso Donostiako notarioaren aurrean, 861 protokolo-zenbakiaz.

Hau honela 1996ko irailaren 18an, sozietate horri jakinarazi zitzaion ezen, 442/1991 Dekretuko 16.a) atalean ezarritakoari jarraiki, jasotako dirua itzultzeko prozedurari hasiera eman zitzaiola.

Hau honela Manolo Lorenzo Leston jaunak itzultze-prozeduran izenpetutako alegazioen idatziari eman zitzaion sarrera, 1996ko urriaren 17an, Eusko Jaurlaritzako Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean. Idatzi horretan, funtsean, honako hau adierazi zen: erantzukizun mugatuko sozietate buhurtzea ez duela kooperatibaren beraren nahiak eragin, legedi berriaren eskakizunek baizik; izan ere, legedian ezarritakoaren arabera, kooperatiba sozietate bat gutxienez bost bazkidek osatu behar dute, eta, Irune, s. Coop. hasiera batetik lau bazkidek osatzen dutenez, beste bazkide bat hartuz gero enpresa bideragarria ez zela izango jo zen.

Kontuan izanik ezen, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena arautzen duen otsailaren 7ko 141/1991 Dekretuko 20.a) atalean ezarritakoari buruz 442/1991 Dekretuko 16. atalean xedatutakoari jarraiki, Eusko Jaurlaritzako Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Ekonomiako zuzendariak duela espediente hau erabakitzeko eskuduntza.

Kontuan izanik ezen, 442/1991 Dekretuko 13. atalean xedatutakoaren arabera, sozietatea transformatuz gero, jasotako dirulaguntzen zenbateko osoa itzuli behar dela, baldin eta delako transformazioaren Erabakia ematen den egunetik kontatzen hasi eta 10 urteko epean gertatzen bada behintzat. Horrek guztiak, nolanahi dela ere, ez dauka transformazioaren arrazoiarekin zerikusirik, zeren laguntza kooperatiba sozietatea eratzeagatik ematen baita soil-soilik.

Ikusirik aipatutako lege-aginduak eta oro har aplika daitezkeenak,

Gizarte Ekonomia zuzendariak honako hau

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DU:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Irune, S. Coop. Ltda. sozietateak 800.000 pezetako dirulaguntza jasotzeko daukan eskubidea galdutzat ematea, 442/1991 Dekretuan ezarritakoari jarraiki. Laguntza hori, dagoeneko emanda dagoenez, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusira itzuli behar da derrigor, Erabaki hau jakinarazten denetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Eman biezaio doakionari Erabaki honen berri, ohartaraziz ezen, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. atalean eta hurrengoetan ezarritakoari buruz 141/1995 Dekretuko 6.f) atalean xedatutakoari jarraiki, errekurtso arrunta aurkez diezaiokeela, erabakia jasotzen denetik hasita hilabeteko epean, Lan eta Gizarte Segurantza sailbuordeari.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko urriaren 23a.

Gizarte Ekonomiako zuzendaria,

FELIPE YARRITU DÍAZ.


Azterketa dokumentala