
185. zk., 1997ko irailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura
4891
ERABAKIA, 1997ko irailaren 4koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) Balizko Arkeologia Guneen Izendapena egiten duena.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Kultura Ondareko zuzendariaren 1996ko azaroaren 11ko Erabakiz eta Kultura Ondarearen Zentroko zerbitzu Teknikoek egindako Txostenaren edukiei erreparatuz (aurreko Erabaki horretan zerrendatu eta mugatutako guneetan, arkeologi hondarrak izan daitezkeela ziurtatzen du txosten horrek) Donostia-San Sebastiángo Balizko Arkeologia Guneen Aldez Aurreko Izendapena egin da. Erabakiarekin batera, eragindako guneen zerrenda eta mugak adierazi dira.
Arrazoibideak aurkez ditzaten, interesdunei entzunaldia eskaini zaie, eta ez da inolako arrazoibiderik jaso. Beraz, bidezkoa da gune horiek balizko arkeologia gune izendatzea.
Horren guztiaren arabera, eta kontuan izanik Euskal Kultura Ondareari buruz uztailaren 3an onartutako 7/1990 Legearen (1990eko abuztuaren 6ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>, 157 zenbakia) 49. atalean ezarritakoa, eta balizko arkeologia guneak finkatzeko araudia ezartzen duen urriaren 8ko 234/1996 Dekretua (1996ko urriaren 23ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>, 205 zenbakia) hauxe,
<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Honekin batera doan I. eranskinean zerrendatu eta mugatutako guneak Donostia-San Sebastiángo Balizko Arkeologia Gune izendatzea.
Euskal Kultura Ondareari buruz uztailaren 3an onartutako 7/1990 legearen 49. atalean ezarritakoari jarraituz, hau adieraztea: gune horietan obrarik nahi izanez gero, jabeak edo sustatzaileak orubearen edo eraikuntzaren arkeologi balioari buruzko eta obren proiektuaren gainean izan dezakeen eraginari buruzko ikerlana aurkeztu beharko duela, urriaren 8ko 234/1996 Dekretuaren 7. atalean eta horrekin bat datozenetan ezarritako baldintzen arabera.
Bigarrena.– Interesdunei, Donostia-San Sebastiángo Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei Erabaki hau jakinaraztea.
Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Erabaki honen bitartez Donostia-San Sebastiángo Balizko Arkeologia Gune izendatzen diren guneei dagokien administrazio espediente osoa edozein interesdunen eskura dago, bulego orduetan, Euskal Kultura Ondarearen Zentroan (San Antonio kalea, 2 - behea, Vitoria-Gasteiz).
Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio, jakinarazten denetik hasi eta hilabeteko epean Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuari.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko irailaren 4a.
Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,
JOSÉ M.ª AGIRRE ESKISABEL.
I. ERANSKINA
<FONT FACE="Garamond 3" DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO (GIPUZKOA)
BALIZKO ARKEOLOGIA GUNEEN
ZERRENDA ETA MUGAKETA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Balizko Arkeologia Guneak honako irizpide hauen arabera finkatu eta mugatuko dira:
a.– Orain arte ezagun diren arkeologia materialen banaketa. b.– Zero Kotaren gainetik dauden egituren kokapena.
c.– Egitura horien kokapen topografikoa.
d.– Arkeologia gaien ezaugarri topografikoak eta beren garrantzi historikoa.
Donostia-San Sebastiángo Balizko Arkeologia Guneak mugatzeko modua zehaztu nahian, aipatutako irizpideak eta elkar egokipena aintzat hartuta, babes esparruetan honako tipologia hauek bereziko dira:
A motakoak: eraikinaren hormez barruko esparrua.
B motakoak: eraikinaren hormez barruko esparrua + 15 metro inguruan, kanpoen dauden puntuetatik hasita.
C motakoak: elementuak hartzen duen esparrua + 5 metro inguruan, kanpoen dauden puntuetatik hasita.
D motakoak: eraikinak eta berari atxikitako instalakuntzek hartzen duten esparrua.
E motakoak: planoan zehaztutako esparrua.
Azaldutako banaketa horri jarraituz, Balizko Arkeologia Guneei buruz honekin batera doan Zerrendan zehaztuta dago bakoitzari dagokion babes esparrua. Honako hauexek dira:
Fitxa Deitura
17 San Bartolomé del Camino monastegia (ez zaio
egiturarik ikusten) (E)
18 San Sebastián el Antiguo eliza eta monastegia
(ez zaio egiturarik ikusten) (E)
19 Nuestra Señora de Loreto baseliza (ez zaio
egiturarik ikusten) (E)
22 Santa Klara baseliza (ez zaio egiturarik
ikusten) (E)
23 San Frantzisko komentua (ez zaio egiturarik
ikusten) (E)
24 Zurriola errota (ez zaio egiturarik ikusten) (E) 25 Oquendo etxea (A)
26 Errotaberri errota (hondatuta) (D)
30 Ubako Nuestra Señora baseliza (A)
31 Intxaurrondo Zahar baserria (A)
33 San Martzial Obispo parrokiako eliza (B)
34 Miraballes baserria (A)
35 Casares baserria (A)
36 Tomasenea baserria (A)
37 Arriaga baserria (ez zaio egiturarik ikusten) (E) 38 Berra baserria (A)
Fitxa Deitura
39 Txipres dorretxea (A)
41 Agirre Errota (D)
42 Goiaz Haundi baserria (A)
43 Gartziategi baserria (A)
44 Txurriategi baserria (A)
45 Olatxo burdinola (gaur egun baserria) (D)
47 Maspero baserria (A)
48 San Pedro parrokiako eliza (B)
49 Aristegieta baserria (A)
50 Baldazar baserria (A)
51 Tolape baserria (A)
52 Errota Zahar (ez zaio egiturarik ikusten) (E)
53 Iribar baserria (A)
54 Sant Angelo baseliza (A)
55 Errotaberria (D)
56 Muno baserria (A)
57 Unanue Zahar baserria (A)
58 Amasorrain baserria (A)
60 Aizpuru Errota (gaur egun zerrategia) (D)
61 Aizpurua baserria (A)
62 Alamandegi baserria (A)
63 Aliri baserria (A)
64 Din Din iturria (E)
65 S. Juan Bautista eta Oramendiko S. Sebastian
baseliza (ez zaio egiturarik ikusten) (E)
RSS