Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 1997ko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
4890

ERABAKIA, 1997ko irailaren 4koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Astigarragako (Gipuzkoa) Balizko Arkeologia Guneen Izendapena egiten duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Kultura Ondareko zuzendariaren 1996ko azaroaren 11ko Erabakiz eta Kultura Ondarearen Zentroko zerbitzu Teknikoek egindako Txostenaren edukiei erreparatuz (aurreko Erabaki horretan zerrendatu eta mugatutako guneetan, arkeologi hondarrak izan daitezkeela ziurtatzen du txosten horrek) Astigarragako Balizko Arkeologia Guneen Aldez Aurreko Izendapena egin da. Erabakiarekin batera, eragindako guneen zerrenda eta mugak adierazi dira.

Arrazoibideak aurkez ditzaten, interesdunei entzunaldia eskaini zaie, eta ez da inolako arrazoibiderik jaso. Beraz, bidezkoa da gune horiek balizko arkeologia gune izendatzea.

Horren guztiaren arabera, eta kontuan izanik Euskal Kultura Ondareari buruz uztailaren 3an onartutako 7/1990 Legearen (1990eko abuztuaren 6ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>, 157 zenbakia) 49. atalean ezarritakoa, eta balizko arkeologia guneak finkatzeko araudia ezartzen duen urriaren 8ko 234/1996 Dekretua (1996ko urriaren 23ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA, <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>205 zenbakia) hauxe,

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Honekin batera doan I. eranskinean zerrendatu eta mugatutako guneak Astigarragako Balizko Arkeologia Gune izendatzea.

Euskal Kultura Ondareari buruz uztailaren 3an onartutako 7/1990 legearen 49. atalean ezarritakoari jarraituz, hau adieraztea: gune horietan obrarik nahi izanez gero, jabeak edo sustatzaileak orubearen edo eraikuntzaren arkeologi balioari buruzko eta obren proiektuaren gainean izan dezakeen eraginari buruzko ikerlana aurkeztu beharko duela, urriaren 8ko 234/1996 Dekretuaren 7. atalean eta horrekin bat datozenetan ezarritako baldintzen arabera.

Bigarrena.– Interesdunei, Astigarragako Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei Erabaki hau jakinaraztea.

Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu, Erabaki honen bitartez Astigarragako Balizko Arkeologia Gune izendatzen diren guneei dagokien administrazio espediente osoa edozein interesdunen eskura dago, bulego orduetan, Euskal Kultura Ondarearen Zentroan (San Antonio kalea, 2 - behea, Vitoria-Gasteiz).

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio, jakinarazten denetik hasi eta hilabeteko epean Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuari.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko irailaren 4a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

JOSÉ M.ª AGIRRE ESKISABEL.

I. ERANSKINA

<FONT FACE="Garamond 3" ASTIGARRAGAKO (GIPUZKOA) BALIZKO

ARKEOLOGIA GUNEEN ZERRENDA ETA

MUGAKETA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Balizko Arkeologia Guneak honako irizpide hauen arabera finkatu eta mugatuko dira:

a.– Orain arte ezagun diren arkeologia materialen banaketa. b.– Zero Kotaren gainetik dauden egituren kokapena.

c.– Egitura horien kokapen topografikoa.

d.– Arkeologia gaien ezaugarri topografikoak eta beren garrantzi historikoa.

Astigarragako Balizko Arkeologia Guneak mugatzeko modua zehaztu nahian, aipatutako irizpideak eta elkar egokipena aintzat hartuta, babes esparruetan honako tipologia hauek bereziko dira:

A motakoak: eraikinaren hormez barruko esparrua.

B motakoak: eraikinaren hormez barruko esparrua + 15 metro inguruan, kanpoen dauden puntuetatik hasita.

C motakoak: elementuak hartzen duen esparrua + 5 metro inguruan, kanpoen dauden puntuetatik hasita.

D motakoak: eraikinak eta berari atxikitako instalakuntzek hartzen duten esparrua.

E motakoak: planoan zehaztutako esparrua.

Azaldutako banaketa horri jarraituz, Balizko Arkeologia Guneei buruz honekin batera doan Zerrendan zehaztuta dago bakoitzari dagokion babes esparrua. Honako hauexek dira:

Fitxa Deitura

1 Kontseju Zarra (ez zaio egiturarik ikusten) (E)

2 Nuestra Señora de la Asunción parrokia (A)

3 Murgia dorretxea / Murgia jauregia (B)

5 Makazarrane errota (ez zaio egiturarik

ikusten) (E)

7 Parrokiako eliza zaharra / Iriarte edo Antzane

baserria (ez zaio egiturarik ikusten) (E)

8 Goikoetxea baserria (A)

9 Bortaenea baserria (A)

10 Alorre baserria (A)

11 Santiago baseliza (A)

13 Oiarbide baserria (A)

14 Argindegizar baserria (A)


Azterketa dokumentala