Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 1997ko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
4887

AGINDUA, 1997ko irailaren 17koa, Kultura sailburuarena. Honen bidez aldatu egiten da 1997an euskaraz argitaraturiko liburuetarako laguntzak emateko modua arautzen duen Agindua.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Aurtengo apirilaren 17an organo honek berak Agindu bat eman zuen euskaraz argitaraturiko liburuetarako laguntzak emateko modua arautzeko (maiatzaren 8ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>, 86. zk.). Deialdi horrek, aurreko urteetan egindakoek bezala, euskarazko liburuak argitara daitezela sustatzeko laguntzabideak ezartzen ditu eta horren oinarrian zera dago, Euskal Herriko Administrazio Orokorrak hainbat ale erosteko konpromezua hartzen duela, Euskadiko Liburutegien Sare Nazionalean sartuta dauden liburutegien artean banatzeko.

Dirulaguntza deialdi horren arabera, Administrazioari berak eskatutako hainbeste ale eman beharko dizkiote onuradunek, dirulaguntzak ematen direnetik kontatzen hasi eta ondoko hilabetea bukatu baino lehen.

Ekainaren 1ean ohiz kanpoko euri jasa izan zen Donostian eta, horren ondorioz, Donostialdeko hiritar eta enpresa ugarik kalte nabarmenak jasan zituzten. Euria dela-eta kaltetutakoen artean, uholdeak izan ziren inguruan kokatutako argitaletxeak daude, aipatutako aginduaren bidez dei egindako laguntzen hartzaileak eta behin-behineko onuradunak zirenak.

Laguntzen onuradunek hauxe jakinarazi diote aipatutako deialdiaren zuzendaritza kudeatzaileari: ezinezkoa zaiela Aginduaren 13. atalean ezarritako epea betetzea, administrazioari eman beharreko materiala erabat suntsiturik gelditu baitzen uholdeen ondorioz.

Donostialdean ekainaren 1ean gertatutako uholdeen ondorioz dirulaguntzen hainbat onuradunek kalteak jasan zituztela egiaztatu dugunez, bidezko deritzogu haiei liburuak administrazioaren esku jartzeko epea luzatu ahal izateko behar diren bideak bilatzeari, uholdeen erruz laguntzak jasotzeko aukera gal ez dezaten, izan ere, hala gertatuz gero, egun hartan izandako kalteak areagotu egingo bailitzaizkieke.

Horiek horrela, honako hau

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehena.– Kultura sailburuak 1997ko apirilaren 17an emandako Aginduaren 13. atalean aipatzen den liburu kopurua administrazioaren esku uzteko epea hilabete batez luzatzea, hau da, 1998ko otsailaren 28ra arte, Donostialdean 1997ko ekainaren 1ean izandako uholdeak direla-eta kalteak jasan zituztela egiaztatzen duten eskatzaileei. Aipatutako Agindu horren bidez 1997an euskaraz argitaraturiko liburuetarako laguntzak emateko modua arautzen da.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, edonork horren berri izan dezan.

Agindu honek administrazio bidea itxita uzten du eta, beraz, bere kontrako errekurtsorik egin nahi izanez gero, interesatuek Euskal Herriko Auzitegi Nagusira jo beharko dute, eta administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri. Horretarako bi hilabeteko epea izango dute, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko irailaren 17a.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.


Azterketa dokumentala