
185. zk., 1997ko irailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Nekazaritza eta Arrantza
4879
ERABAKIA, 1997ko uztailaren 16koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantzako Bizkaiko lurralde ordezkariarena, Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresari emakida administratiboa emateko dena eta, ondorioz, Repsol Butano, S.A.ri ukatzen diona. Bizkaiko Lurralde Historikoko Plentziako eta Gorlizko udalerrietako etxebizitzak eta merkatalguneak gas naturalez hornitzeko eta beroietara gasa banatzeko zerbitzua egitea da xedea.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Erref.: <FONT FACE="Garamond 3" GUD-XV PLEN-GOR. JIG/BLL
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Aurrekariak
Bat.– Ángel Sopeña Tubilla jaunak, Sociedad Naturgas, S.A. enpresaren izenean eta ordezkotza eginez, Plentzia eta Gorlizko udalerrietako etxebizitzak eta merkatalguneak merkataritzako gas propanoz, kanal bidez, hornitzeko eta gasa banatzeko zerbitzu publikoa egiteko emakida administratiboaren aldeko eskabideak aurkeztu zituen 1996ko apirilaren 30ean. Gero aldaketak izan zituzten bi proiektu aurkeztu zituen. Gero emango dira horiei buruzko zehaztasunak.
Bi.– Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak idazki bat aurkeztu zuen 1996ko uztailaren 8an. Zera ematen zen aditzera bertan, hau da, Euskadiko Gas Baltzuak Naturgas, S.A. bereganatu izanaren ondorioz bateratu egin direla bi enpresak eta, aurrerantzean, emakida-eskabidearen izapideei Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak jarraituko diela, izan ere, bera baita eskabideen titular berria.
Hiru.– Eskabide horiek argitaratu egin ziren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 1996ko irailaren 26an; Bizkaiko Aldizkari Ofizialean 1996ko irailaren 30ean eta Deia eta El Correo egunkarietan 1996ko irailaren 16an. Gas Errekaien Zerbitzu Publikoaren Erregelamendu Orokorreko 11. atalean xedatzen dena beteaz egin zen hori. Urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori.
Laugarrena.– Jendaurrean jartzeko epeak iraun zuen bitartean eta 1996ko urriaren 7an, Repsol Butano, S.A. enpresak, bi udalerriak merkataritzako gas propanoz hornitzeko emakida administratiboei buruzko bi proiektu aurkeztu zituen aurrekoen lehian. José M.ª Ruiz Etxebarria Ingeniari Tekniko Industrialak izenpetuta zeuden bi proiektuak. Eta hona hemen ezaugarriak:
1.– Gasa gordetzeko bi deposito, bakoitzak 49.500 litro hartzeko gaitasuna du.
– Trasbaserako ekipoa.
– Baporizaziorako ekipoa.
– Ereregulaziorako ekipoa. Gordetzeko estazio honek bi sareetarako balio du.
– Pletziako Abanikoa urbanizatu ahal izateko, bi deposito izango dituen beste almazenamendu-estazio bat dago aurrikusita. Deposito bakoitza 19.070 litrokoa izango da eta baporizazio naturala izango du.
– <FONT FACE="Garamond 3" P.E.M.D. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> erako banaketa-sareak, 110, 63, eta 32 mm.-koak. Luzeera: 335.560 m. (biren artean).
– Hodiak, 4 kg/cm.2-ko goreneko presiorako daude gertatuta. 2.– Plentziako eta Gorlizko hiriguneak hartzen dituzte sareek eta Abaniko urbanizatzea ere bai.
3.– Horniketa gas propanoarena izango da, baina sarea gas naturala eramateko ere gertatuta dago.
4.– Gainontzeko ezaugarri teknikoak espedienteetan daude jasota. Espediente horiek lurralde ordezkaritza honetan daude gordeta.
5.– Bi instalazioen aurrekontua hirurogeita hamazortzi milioi (78.000.000) pezetakoa da.
Bosgarrena.– Eskabide berri hauek argitaratu egin ziren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 1996ko azaroaren 26an; Bizkaiko Aldizkari Ofizialean 1996ko abenduaren 4an eta Deia eta El Correo egunkarietan 1996ko azaroaren 8an. Gas Errekaien Zerbitzu Publikoaren Erregelamendu Orokorreko 11. atalean xedatzen dena beteaz egin zen hori. Urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaz onartu zen erregelamendu hori.
Seigarrena.– Gasaren horniketarako zerbitzu publikoa egiteko, ekainaren 15eko 10/1987 Legeko 1 eta 6. ataletan aipatzen den erreserbaz baliatzeko akordioa hartu izanaren berri ez du eman udal batek berak ere, ezarrita dagoen epearen barruan.
Zazpigarrena.– 1996.11.27an idazki bat aurkeztu zuen Agustin Iturriaga Elorza jaunak lurralde ordezkaritza honetan. Injeniari Industrialen Bizkaiko Elkargo Ofizialeko Dekano lez ziharduen eta Repsol Butano, S.A. entitateak lehian aurkeztutako proiektuak izapideetan jartzea ez zuela onartzen ematen zuen aditzera bertan. Proiektu horiek Injeniari Tekniko Industrial batek izenpetuta zeuden eta, ondorioz, Gas Errekaien Zerbitzu Publikoari buruzko Erregelamendu Orokorreko 10. atalean xedatzen denaren arabera, teknikari horrek ez du ahalmenik horretarako.
Zortzigarrena.– 1996.11.28an, lurralde ordezkaritza honek, Injeniari Industrialen Bizkaiko Elkargo Ofizialari idazki bat egin zion, Repsol Butano, S.A. enpresak aurkeztutako proiektuak izenpetzen zituen teknikaria, Goi Mailako Teknikaria zen ala ez deklaratu eta proiektu horiek izenpetzeko eskumena zuen ala ez aitor zezala eskatzen zitzaion beroietan. Erakunde horrek baiezko erantzuna eman zuen, 1997.01.22an bulego hauetan aurkeztu zuen idazkiaren bidez.
Bederatzigarrena.– 1996.11.29ko idazkiz eta jendaurrean jartzeko epea indarrean zegoela, Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak, zera ematen du aditzera: emakidaren hasiera-hasieratik gas naturalaren horniketa egiteko asmoa zeukala eta ez gas propanoarena, lehenengo proposamenean besterik esaten baldin bazen ere. Idazki honen kopia bat Repsol Butano, S.A. enpresari bidali zitzaion 1996.12.11n.
Hamargarrena.– Lurralde ordezkaritza honek idazki bana bidali zizkien Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresari eta Repsol Butano, S.A. enpresari 1996ko abenduaren 12an. Zera esaten zitzaien bertan, alegia, 1996ko urtarrilaren 7ra arte, aukera zutela ordura arte aurkeztutakoen ordezko izan zitezkeen agiriak aurkezteko eta bai hasierako proiektua aldatzeko ere aurkeztutako baldintza-pleguarekin batera.
Hamaikagarrena.– 1996.12.02an eta 1997.01.07an Repsol Butano, S.A. enpresaren bi idazki jaso ziren; «aipatu diren udalerri horietan banaketa egin beharra etor dadinean, gas propanoa, gas naturalez ordezkatzean» zetzan hasierako eskabidea aldatzea eskatzen zen lehenengoan. Eta bigarrenean, eskabide horri buruzko hainbat komentario egiten ziren.
Hamabigarrena.– Migel Navarro Larrauri Injeniari Industrialak izenpetuta dagoen eta lehenengo proiektuetako alde bat baino gehiago aldatzen dituen proiektu berri bat aurkeztu zuen Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak 1997ko urtarrilaren 7an. Bi udalerriak hartzen zituen proiektu horrek bere baitan. Gas propanoa, gas naturalez ordezkatzea zen aldaketa horietako bat eta, horretaz aparte, lehenengoetan sartuta ez zeuden hainbat auzo hartuko zituzkeen sareak. Hona hemen proiektuaren alderik nagusienak:
1.– Erregulazio eta Neurketarako Estazioa ( <FONT FACE="Garamond 3" E.N.E.<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>). Plentziako Gatzamiñe auzoan dago kokatuta eta presioa beheratzea du xedetzat, banaketa-sareen presioari egokitu arte hain zuzen. <FONT FACE="Garamond 3" E.N.E.<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> honetatik hornituko lirateke Plentzia eta Gorlizko sareak.
– <FONT FACE="Garamond 3" P.E.M.D. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> erako banaketa sareak. Diametroak 200, 110 eta 63 mm.-koak. Estekaketa uneetan, 32 mm. Guztirako luzeera: 28.990 m.-koa, bi udalerrientzako.
– 4 Kg/cm.2-ko goreneko presioan lan egiteko daude gertatuta hodiak.
2.– Plentzia eta Gorlizko hiriguneak hartzen dituzte eskatu diren emakidek eta bai Abaniko auzoaren urbanizazioa ere.
3.– Gas naturalaren horniketa egingo litzateke hasiera-hasieratik. Gaur egun espropiazio aldian dagoen gasbideaz baliatuz egingo da horniketa eta Urdulizeraino helduko da.
4.– Gainontzeko ezaugarri teknikoak espedientean daude jasota. Lurralde ordezkaritza honetan dago gordeta espediente hori.
5.– Instalazioen aurrekontua: hirurehun eta laurogeita bat milioi, hirurehun eta hirurogeita hamar mila (381.370.000) pezetakoa.
Hona hemen erabaki honen
Fundamentu juridikoak
Bat.– Industria, Nekazaritza eta Arrantzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza da espediente honi ebazpena emateko ahalmena duen organoa. Eta hori, Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen dituen urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuan (<FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>, 1995.02.08) organo horri ematen zaizkion ahalmenek horretarako bidea ematen dutelako.
Bi.– Herri Administrazioen Lege Jaurbideri eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 73. atalean xedatzen denari jarraituz, bidezkoa da, Plentzia eta Gorlizko udalerrietako etxebizitzak eta merkalguneak gas naturalez hornitzeko eta horietara gasa banatzeko zerbitzu publikoa egiteko emakida administratiboak emateko egin diren eskabideen tramitazioa bateratzea.
Hiru.– Tituludun teknikoen eskumenei eta Kolegio Profesionalen bisatuei buruz Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariak 1996ko urriaren 3an eman duen Erabakian, zera finkatzen da, alegia, administrazio honek ez duela baloratu eta aztertu behar titulu jakin batek hartzen duen jardute-eremua, egiteko hori legez edo arauz izendatu zaien beste erakunde batzuei dagokiela edo, hori horrela ez bada, hezkuntzako administrazioari hain zuzen. Administrazio bati aurkeztu behar zaion instalazio-proiektu bat gertatzeko ahalmenei buruzko ezadostasunak egotea gertatuz gero, burutu nahi den egintzarako teknikari izenpetzaileak legez edo arauz duen ahalmena erasota utzi dezala eskatuko dio Administrazioak dagokion Kolegio Profesionalari.
Ondorioz, Repsol Butano, S.A. enpresak lehia moduan aurkeztu dituen proiektuak izenpetu dituen teknikariaren gaitasun profesionalari buruz suertatu den eztabaida dela medio eta aipatu den erabaki horretan xedatzen denari jarraituz, bidezkotzat jotzen da proiektu horiek izapideetarako onartzea.
Laugarrena.– Bi udalerrietara banaketa egiteko sareak, oso lotuta daude elkarren artean hiri-eskualdeen egoera geografikoa dela medio. Sarea, zati batzuetan, birentzakoa da, beste batzuetan ez eta almazenamendu-estazioak edo <FONT FACE="Garamond 3" ENE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ak birentzako balio du. Bi eskegileek batera aztertu dituzte sareak, bai teknika mailan eta bat ekonomi mailan ere; ondorioz, komenigarritzat jo da bi espedienteak bateratzea, indarrean dauden arauek horretarako bide ematen baitute, era honetan, elkarrekiko konparazioa egin ahal izateko eta emakidadun bakarrari baimena emateko.
Bosgarrena.– Urriaren 26ko 2913/73 Dekretuaz ( <FONT FACE="Garamond 3" EBO<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>, 1973.11.21) onartu eta Gas Erregaien Zerbitzu Publikoari buruzkoa den Erregelamendu Orokorrean eta ekainaren 15eko 10/87 Legean ezartzen denaren arabera egin dira espediente honen izapideak. Gas erregaien arloko egintzak koordinatuki garatzeko oinarrizko xedapenak ematen dira aipatu den lege horretan.
Seigarrena.– Gas Erregaien Zerbitzu Publikoari buruzko Erregelamendu Orokorreko 11. atalean, honako hau esaten da: «Elkarrekin bat datozen emakida-eskabide bat baino gehiago aurkeztea gerta dadinean, lehian jarriko dira guztiak eta eskaini behar diren horniduren berme, garrantzi, kalitate, erregularitate eta prezioei dagozkienetan abantailarik handienak eskaini ditzan eskegileari emango zaio emakida. Gehiengoaren interesen aldekoa izatearen arrazoia kontuan hartuko da».
Zazpigarrena.– Bi proiektuak elkarren artean lehian jartzeak eman dituen ezberdintasunik eta abantailarik nagusienak, honako hauek izan dira:
– Bi eskaintzen sareak antzekotzat jo daitezke, bai erabiliko diren materialei dagokienetan eta bai hartuko lituzketen aldeei dagokienetan ere. Ez da justifikatutakotzat jotzen, bi eskabideen aurrekontuen artean ematen den ezberdintasun nabaria.
– Emakidaren indarraldia, berdina da bi proposamenetan, alegia, 75 urtekoa. Exekuzio-epeak ere, antzekoak dira.
– Gas naturalez hornitze eta gasa banatze lanetan (sareak egin, mantendu eta zerbitzuaren kudeaketa), Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak duen esperientzia, luzea eta positiboa da. Lurralde Historiko honetako 26 udalerrietako horniketa egiten du une honetan; handienak ditu hartuta, Bilbao izan ezik, baina hemen ere partaidetza du, zati batean baldin bada ere. Repsol Butano, S.A. enpresak ez du esperientziarik hodi-bidez gas propanoa Bizkaian banatze-egitekoetan. Eta Euskal Autonomi Elkartean esperientzia izan baldin badu ere, auzoetan edo udalerri txikietan bakarrik izan du.
– Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak, enpresako kalitatea segurtatzeari buruzko 9001 <FONT FACE="Garamond 3" ISO <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> arauak bete beharrekotzat jotzen duen <FONT FACE="Garamond 3" AENOR<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> ziurtagiria badu.
– Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak, gas naturalaren horniketa egingo luke hastapenetatik eta Repsol Bitano, S.A. enpresak, berriz, gas propanoarekin emango lioke hasiera eta ez da ikusten hain gertu ondorengo baldintza hau beteko lukeenaren unea, hau da, «aipatu diren udalerrietan banaketa egitea posible izan dadinean» alegia. Ikus hamaikagarren puntua. Baldintza hau bete beharko litzateke, gas propanoa gas naturalez ordezkatu ahal izateko, izan ere, Urduliztik bi udalerri horietara gas naturala eramateko ematen den arrazoi bakarra gasa etxebizitza eta mertalguneetan erabiltzea baita, udalerri horietan industria handirik ez dagoelako. Ondorioz, bere proposamenari, gas propanoa hornitzearen balioa emango zaio.
– Gas naturalak abantaila batzuk ditu gas propanoarekiko. Hona hemen batzuk:
1.– Gas naturala airea baino arinagoa da eta, ihes egitea gertatuz gero, kanpora jotzen du eta ez da gelditzen sotoetan, hutsunetan eta abarretan. Honek alboratu egiten ditu arrisku batzuk.
2.– Gas naturalaren banaketa egiteko ez da beharrezkoa almazenamendu-estazioa, gas propanoa gordetzeko, berriz, bai. Kamoioi zisternek zirkulatu beharko lukete hiriguneetatik horniketa egin ahal izateko eta bai errepideetatik ere. Erraz asimilatzeko modukoak diren eta bi kasuek sor ditzaketen arriskuak alboratu egiten dira era honetan.
3.– Gas naturala etxebizitzetarako garbiagoa da propanoa baino, izan ere, haren konbustioaren hondakinak garbiagoak baitira.
4.– Su arriskuari dagokionetan, abantailak bananduta daude. Gas propanoak inflamabilitate-egoera lehenago hartzearen eragozpena badu eta, ondorioz, eztanda egiteko arriskua handiagoa da; baina, bestalde, gas naturalak kontzentrazio inflamagarri ugariago ditu propanoak baino.
Ondorioz, hauxe
<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>1. atala.– Bizkaiko Lurralde Historikoko Plentziako eta Gorlizko udalerrietako etxebizitzak eta merkatalguneak gas naturalez hornitzeko eta gasa beroietara banatzeko zerbitzu publikoa egiteko emakida administratiboa Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresari ematea.
2. atala.– Honako baldintza hauek bete beharko ditu emakidadunak:
1.– Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak, zazpi milioi seiehun eta hogeita zazpi mila eta laurehun (7.627.400) pezetako fidantza jarri beharko du 2 hilabeteko epearen barruan, instalazioak berekin daramatzan obligazioak beteko dituenaren berme gisa eta hori horrela egin behar da ekainaren 15eko 10/1987 Legeko 7. atalean halaxe dedatzen delako. Fidantza hori, uztailaren 21eko 1775/1967 Dekretuko 11. ataleko 3. idazatian xedatzen denaren arabera, eskudirutan, Estatuaren baloreetan edo bankuko abaletan sartu ahal izango da Euskal Autonomi Elkarteko Depositoen Kontu Zentralean. Honako beste modu honi jarraituz ere egin ahal izango da, alegia, aseguru-entitateekin kontratua eginez hain zuzen; baina, entitate horiek, 1954ko abenduaren 16ko Legeari, Aseguru Pribatuak Antolatzeari buruzko abuztuaren 2ko 33/1984 Legeari eta Espainia <FONT FACE="Garamond 3" EEE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ri atxikitze-hitzarmenak dakartzan konpromezuei egokitzeari buruzko Legegintzako ekainaren 6ko 1255/1986 Errege Dekretuari atxikita daudenetakoak izan behar dute.
Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresari itzuli egingo zaio fidantza hori. Instalazioak egiteko baimena eman eta emakidan ezarri daitezen epearen barruan instalazio horiek burutu ondoren, agintedun lurralde organoek, instalazio horiek jardunean jartzeko akta edo aktak izenpetu ditzatenean burutuko da hori.
2.– Gas Erregaien Zerbitzu Publikoari buruzkoa den, indarrean dagoen eta urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuz onartu zen Arautegi Orokorreko 21. atalean xedatzen denari jarraituz, emakidadun enpresak, instalazioen muntaia egiteko baimena eskatu beharko dio lurralde ordezkaritza honi, erabaki hau Euskal Herriko Agintraritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik hasi eta urtebeteko epearen barruan. Instalazioei buruzko proiektu zehatz bat ere aurkeztu beharko du eta gas propanoa eta gas naturala garraiatzeko gai izango diren instalazioak oinarritzat hartuz egin beharko dira proiektuaren kalkuluak. 3.– Instalazioak egiteko baimena eman dadin egunetik hasi eta hamabi hilabeteko epearen barruan ekin beharko zaie obrei eta amaitu, baimen hori eman ondorengo 36 hilabeteko epealdia bete baino lehen.
4.– Instalazioak jardunean jartzeari buruzko akta formalizatu dadin egunetik hasi eta hogeita hamar eguneko epearen barruan ekin beharko dio Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak gasa eramateari.
5.– Gas Erregaien Sare eta Estekaguneei buruzkoa den eta Industriako Ministerioaren 1974ko azaroaren 18ko Aginduz onartu zen Erregelamenduan agintzen direnak bete beharko dira instalazioetan. Ministerioaren agindu hori, Industri eta Energi Ministerioaren 1983ko urriaren 26ko eta 1984ko uztailaren 6ko Aginduen bidez aldatu egin zen.
Gas arloan egon daitezkeen aurrerapen teknologikoei erantzuteko moduan eta hornidura malgu eta seguruak lortzeko eran egin beharko dira instalazioak. Horretarako, gasa eramateko sistemak modernizatu eta hobetu egin behar dira poliki-poliki, agintedun erakundeek eman ditzaten artezbideei egokituko zaizkiela.
Horniduraren gai den gasaren ezaugarriak aldatzeko edo ordezkagarria den beste batez aldatzeko, Administrazioaren baimena beharko da Gas Erregaien Zerbitzu Publikoari buruzko Erregelamendu Orokorreko 8. ataleko c) idazatian xedatzen denarekin bat etorriz. Urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuz onartu zen erregelamendu hori.
6.– Emakidadunak hornidura egokiari eutsi beharko dio eta instalazioak mantentzeko, matxurak konpontzeko, erreklamazioak egiteko eta, oro har, bezeroei atenditzeko zerbitzu egoki eta emankor bat izan beharko du. Instalazioak kontserbatzearen eta behar den bezala jardutearen erantzukizuna bere gain jausiko da, Gas Erregaien Zerbitzu Publikoari buruzko Erregelamendu Orokorreko 27. atalean xedatzen denari jarraituz. Erregelamendu honetan, obligazioak eta erantzukizunak ezartzen zaizkie bai emakidadunari eta bai instalazioarekin edo hornidurarekin lotura duten pertsona fisiko edo entitateei ere.
7.– Gasa saltzeko tarifen determinazioa, gaiari buruz une bakoitzean indarrean dauden xedapenen arabera egingo da.
8.– Erregelamendu Orokor horretan eta honekin batera eskaintzen den poliza-ereduan finkatzen diren xedapenei eta gas-erregaien horniduraren eta horretarako instalazioen gain agintea duten erakundeek emandako eta eman ditzaketen erabakiei atxikita egongo da emakidaduna.
9.– Hirurogeita hamazazpi urterako ematen da emakida hau, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik hasita kontatuko dela epealdia.
Aurkeztu den proiektuaren gai diren instalazioak, emakida eman duen Administrazioari itzuliko zaizkio emakidaren epealdia bete dadinean. 10.– Emakidadunak eskuz aldatu ahal izango du emakida. Horretarako, Administrazioaren baimena beharko du eta emakidadunak zituen obligazio eta eskubide guztiak bereganatuko ditu titular berriak.
11.– Industria, Nekazaritza eta Arrantzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak, erabaki honetan aipatzen diren baldintza guztiak bete daitezen zaindu beharko du.
Jardunean jartzeari buruzko akta egin baino lehen, lurralde ordezkaritza honek, obrari buruzko azken ziurtagiri bat eskatu beharko du. Ziurtagiri hori agintedun teknikari batek izenpetu beharko du eta dagokion Elkargo Ofizialak bisatu. Proiektuari aplikatu zaizkion arauen arabera, dagokion lurralde ordezkaritzak onartutako arau zehatzei jarraituz eta indarrean egon eta aplikagarriak diren gainontzeko arauekin bat etorriz egin direla instalazioak erasota utzi beharko da ziurtagiri horretan. Emakidak hartzen duen eskualdean sartzen diren instalazioetan, indarrean dauden xedapenen arabera gauzatu behar diren ikuskaketa, entseiu eta proba orokor edo berezien berri eman beharko dio emakidadunak ordezkaritza honi, behar hainbateko aurrerakizunez. Halaber eta obrei hasiera eman baino lehen, exekuzio-plan zehatz bat aurkeztu beharko du emakidadunak.
12.– Gas erregaien arloko egintzak koordinatuki garatzeko oinarrizko xedapenei buruzko ekainaren 15eko 10/1987 Legeko 7. ataleko e) idazatian aipatzen direnak izango dira emakida hau indargabetzeko kausa, Estatuaren Kontratuei buruzko Legeko 75. atalean xedaten direnen kaltetan gabe. 13.– Hirugarren batzuei kalte egin gabe ematen da emakida eta norbanakoen eskubideak errespetatuz.
14.– Oro har aplikagarriak diren xedapenak eta arau teknikoak bete beharko dira intalazioetan eta, bereziki, Gas Erregaien Zerbitzu Publikoari buruzko Erregelamendu Orokorrekoak, garapen edo osagarrizko arauak, Presiozko Gailuei buruzko Erregelamendukoak eta Erregelamendu Elektroteknikoetakoak.
15.– Udal eta probintzi mailakoak diren baimen, lizentzi edo permisoen edo gas-instalazioen obrak egiteko beharrezkoak diren beste batzuen kaltetan gabe eta horiek kontuan hartu gabe ematen da emakida hau.
16.– Gas erregaien arloko egintzak koordinatuki garatzeko oinarrizko xedapenei buruzko ekainaren 15eko 10/1987 Legeko 10. atalean xedatzen denaren arabera, emakida hau eta instalazioa egiteko gainontzeko baimen administratiboak emateak, instalazioak egiteko beharrezkoak diren ondasunak eta eskubideak onura publikorakotzat eta presaz okupatu beharrekotzat deklaratzea darama bere baitan, nahitaezko desjabetza egin ahal izateko. Horretaz aparte, igarobide-zorra eta jabetzarekiko beste murriztapen batzuek ezartzea eta erabiltzea ere badaramatza berekin emakida honek.
3. atala.– Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresari emakida hau emateak, Repsol Butano, S.A. enpresak egindako eskabideari ukoa ematea dakar. Plentziako eta Gorlizko udalerrietako etxebizitzak eta merkatalguneak hodi-bidezko gas naturalez hornitzeko eta beroietara gasa banatzeko zerbitzu publikoa egiteko emakida administratiboa eskatu zuen enpresa honek.
Erabaki honen aurka, errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzari. Honen berri jaso eta hilabeteko epearen barruan egin beharko da hori. Eta horrela bete behar da, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. atalean eta hurrengoetan halaxe agintzen delako ( <FONT FACE="Garamond 3" EBO<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>, 1992-11-27).
Bilbao, 1997ko uztailaren 16a.
Lurralde ordezkaria,
MANUEL FULGENCIO PÉREZ.
RSS